Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Hobbide argitalpena kalean!

Hobbide argitalpenak ARGIA ikusi du! Dagoeneko ikastetxeen eskura dago. ba zen garaia! Izan ere luze jo du material gusti hau behar bezala argitaratzea; bertan azken 15 urte (15 urte jada!) hauetan kalitate eta kudeaketa alorrean ikasi dugun guztia jaso nahi izan dugu eta eskerrak Eusko jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiari, bestela ezin izango genuen asmatu nola azaldu dokumentu pila hauetan gure ezagutza eta eskarmentua arlo honetan. Gure itxaropena baliagarria izaten ari dela entzutea da. Gure aldetik argitalpen hau ikastetxeetako kalitate Arduradunei dago eskainia, zuek izan bait zarete LHk arlo honetan izan duen bilakaeraren zutabea. Lan hori behar den bezala aintzat hartzen ez denez Agentziako kalitate Arloak bederen gure aintzatespena igorri nahi dizuela jakin badakigulako zer egiten ari zazreten eta zebat kostatzen den egiten ari zaretena egitea.

Bada goazen argitalpena aurkeztera; uste dut dokumentuak aurkezteko erabili dugun ordena bera izan daitekeela egokiena irakurtzeko orduan ere.

Argitalpenak bi bloke ditu, kaxa eta estutxeak. Kaxa 6 dokumentu nagusik osatzen dute: Estrategia, PKS, Hobbide, Printzipioak ardatzak eta gaiak,  Hobbide kartela eta Hiztegia. Dokumentazio honetan kudeaketa arloan eskaini ahal dugun ia guztia jasotzen da.

Estutxeak berriz autoebaluazio-talde eta prozesu jabeei zuzenduak daude, modu errazagoan egin ahal dezaten beren autoebaluazioa, soilik beraien kudeaketa eremua dena landuz, Hobbide den beste guztiarekin nahastu gabe. Askotan esaten dugu Hobbide, azken finean, EFQM besterik ez dela; bertako irizpideazpi-irizpide eta area guztiak jasotzen direlabaino gure LHko errealitatera egokituak, beste area batzuk sartuz eta beste era batean ordenaturik, alegia, gure PKS-Prozesuen Bidezko Kudeakea-Sistemarekin ongi lerrokatua.

Ikusi nahi al dituzu dokumentuak?

Bere baitako lehen dokumentua oso garrantzi handikoa da, bertan gure enfokea orokorra ematen delako eta nola lan egin nahi dugu azaltzen duelako:  Euskal Herriko Lanbide Heziketako Kalitate estrategia

Bigarrena kudeaketa sistemarekin lotua dago: PKS. Prozesuetan oinarritutako Kudeaketa-Sistema Lanbide Heziketan. Duen pisuagataik ezin izan dugu igo honera baino  AZN aren helbide honetara joan zaitezke bilatzeko

Hirugarren dokumentuak zergatik erabaki genuen EFQM partikularra egitea etazertan datza partikulartasun hori azaltzen du:  Euskal Herriko Kudeaketa- autoebaluazio- eta hobekuntza-eredua.pdf

Laugarrenak Hobbide eredua azaltzen dizu: Hobbide Eredua: printzipioak ardatzak eta gaiak.pdf

Bosgarrena kartel handi bat da, Hobbide kudeaketa ereduaren edukia azaltzen duena:  Hobbide Kartela Kudeaketa- autoebaluazio- eta hobekuntza-eredua.pdf

Eta azkenik hiztegia dugu; izan ere erabiltzen ditugun hitzak gure ikastetxe guztietan esanahi berdina izatea behar dugu:  Hiztegia-Terminoen glosarioa

Comments are closed.

A %d blogueros les gusta esto: