Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Aldaketak EFQM ereduan

Eskerrak Luis Albertori, EFQM ereduan egin diren aldaketen berri ekartzeagatik:

“Lortu dut dagoeneko EFQM eredu berria. Hainbat aldaketa somatu dut bainan aurreko bertsioarekin alderatu nahi dut ezer ziurtatu aurretik. Dagoeneko ikusi dudana honetan laburbildu daiteke:

  • Jasangarritasunari garrantzi handia eman zaio. Lortutako emaitzak epe motzekoak gehi epe luzean mantendu daitezkeenak ere izan behar dira. Bide batez, jasangarritasun hori “Responsabilidad Social Corporativa” (ingurumena, prebentzioa) delakoarekin erlazionatzen dute. Investors in People-eko hainbat gauza eskuratu dituzte ere. Irizpide eta azpi- irizpideen kopurua aldatu ez den arren, batzuen edukiak bai aldatu dira:

Lidergoari dagokionez:

1b: (Ingeleratik itzultzen ari naiz) Liderrek erakundearen kudeaketa sistema eta jardueraren hobekuntza monitorizatu, berrikusi eta gidatzen dute.

1e: Liderrek erakundea flexiblea dela eta aldaketak eraginkortasunez kudeatzen dituela ziurtatzen dute

  • Estrategiari dagokionez:

2a: Estrategia interes – taldeen behar eta itxaropenen eta kanpo – ingurunea ulertzean datza.

2b: Estrategia barne – jarduera eta gaitasunen ulertzean datza.

2d: Estrategia eta politika komunikatu, ezarri eta monitorizatu egiten dira.

  • Pertsonak:

3a: Pertsonen planak erakundearen estrategiei laguntzen die.

3b: Pertsonen ezagutza eta gaitasunak garatu egiten dira.

3c: Pertsonak lerrokatu eta inplikatu egiten dira eta (gauzak egiteko) ahalmena ematen zaie.

  • Aliantzak eta Baliabideak:

4a: Aliatu eta hornitzaileak irabazi jasangarriak lortzeko kudeatzen dira.

4b: Finantzak arrakasta jasangarria ziurtatzeko kudeatzen dira.

4c: Eraikinak, ekipoak, materialak eta natur – baliabideak modu jasangarrian kudeatzen dira.

4d: Teknologia estrategiari laguntzeko kudeatzen da.

4e: Informazioa eta ezagutza erabaki – hartze eraginkorrak  ahalbidetzeko eta erakundearen ahalmena eraikitzeko erabiltzen dira.

  • Prozesuak, produktuak eta zerbitzuak:

5a: Prozesuak interes – taldeei emandako balioa optimizatzeko diseinatu eta kudeatzen dira.

5b: Produktu eta Zerbitzuak garatu egiten dira  bezeroentzako balio optimoa eskuratzeko.

5c: Produktu eta Zerbitzuak eraginkorki promozionatuak eta merkaturatuak dira.

5d: Produktu eta Zerbitzuak produzitu, bidali eta kudeatzen dira.

Eszelentziaren oinarriak honako hauek dira, bertsio berrian:

Emaitza orekatuak lortu.

Bezeroentzako balioa sortarazi.

Bisio, inspirazio eta integritatezko lidergoa.

Prozesu bidezko kudeaketa.

Pertsonen bidezko arrakasta.

Sormena eta Berrikuntza elikatuz.

Aliantzak eraikiz.

Etorkizun jasangarrirako erantzukizuna hartuz.

Amaitzeko, puntuazioari dagokionez, honela geratzen da:

Irizpide “agente” guztiek berdin balio dute, 100 puntu bakoitzak.

Bezeroak (6) eta Emaitza klabeak (9), 150 puntu bakoitzak. Beste emaitzek, hau da pertsonak eta gizartea, 100 puntu bakoitzak.

Eta, oso inportantea, REDER-a aldatu egin dute, agenteetan:

  • Ikuspegia:

Egoki oinarriturik: honakoa gehitu dute: denboran zehar ikuspegia hobetuz joan da.

  • Garapena:

 

Sistematikoa: ikuspegia modu egituratuan eta garaiz (denbora egokian) garatu da eta ingurumenean eman daitezkeen aldaketak kudeatzeko moduan.

  • Ebaluazioa eta berrikusketa:

Neurketa: honi hau erantsi diote: aukeratutako neurketak egokiak dira.

Ikasketa eta Sormena: Hau gehitu dute: Sormena erabili ohi da ikuspegi berriak edo eraldatuak sortarazteko.

Hobekuntza eta Berrikuntza: Hau gehitu dute: Sormenaren emaitzak ebaluatu, lehentasunak ezarri  eta erabili egin dira.

Baita emaitzetan ere:

  • Aplikazio – eremua: Orain ”Esangura eta Erabilgarritasuna” izena du eta hiru arlo ditu orain:

Aplikazio – eremua: Azaldutako emaitzen esparruak: a) Interes – talde esanguratsuen behar eta itxaropenetara zuzendurik daude; b)  erakundearen politika eta estrategiarekin lerrokaturik daude. Emaitza – klabe inportanteenak identifikatu egiten dira eta lehentasunak ezarri. Emaitza esanguratsuen arteko erlazioak ulertu egin dira.

Osotasuna (Integridad): Emaitzak denboran egokiak, fidagarriak eta zehatzak dira.

Segmentazioa: Ez da aldaketarik.

  • Joerak: Ez da aldaketarik.
  • Helburuak:

Emaitza Klabeetan helburuak ezarri dira.

Helburuak egokiak dira.

Helburuak lortu dira.

  • Konparaketak:

Emaitza klabeetan konparaketak egin dira.

Konparaketak egokiak dira.

Konparaketak aldekoak dira.

  • Kausak:

Lortutako Emaitzak eta Agenteen arteko erlazioa ulertu da.

Azaldutako ebidentzien arabera, jarduera positiboa denboran zehar mantenduko denaren konfiantza izan dezakegu.

Aldaketa mordoxka beraz, beharbada blogean sarrera bat mereziko luketena.

Comments are closed.

A %d blogueros les gusta esto: