Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Kalitate Programa 2011-2012

Agentziako Kalitate Arlotik zuekin partekatu nahi dugu komunikazioa hobetzeko ekimenak martxan jartzeari buruzko informazioa, 2011-2012ko Kalitate Programa entregatu nahi dizuegu eta, aurreikuspenen arabera, prozesuak hobetzeko ekipoak noiz hasiko diren aurreratu nahi dizuegu.

Komunikazioa hobetzeko asmoz, (11-12) ikasturte honetarako bi ekimen martxan jartzeko asmoa dugu.

Lehenengoa dagoeneko ezagutzen duzue, ikasturtearen hasieratik funtzionatzen ari baita, hots, Arloaren blog berria. Berehala posta elektroniko bat jasoko duzue eta berorretan pasa-hitz bat emango dizuegu, blog-etik ikastetxe bakoitzari esleitu diogun espazio partikularrera sartzeko aukera emango dizuena.

Arloko erreferentzia-pertsona

Bigarren ekimena martxan jarri nahi dugu eta, horregatik, Arloko erreferentzia-pertsona bat esleitu dizuegula jakinarazten dizuegu. Pertsona hori jarriko da, telefonoz, zuekin harremanetan, bisita bat eskatu eta adosteko asmoz.

Bilera horrekin ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin bi aldeko komunikazio pertsonal bat sustatu nahi dugu eta, komunikazio horri esker, ondorengo jarduerak egin ahal izango ditugu:

  • Kudeaketa-alderdiei begira zuen premia, itxaropen eta interesak hobeto ezagutzea.
  • Kalitate Arloaren planak partekatzea.
  • QK-ren erabaki eta gomendioak jakinaraztea, programetan parte hartzeko eskaerei baietz edo ezetz esateari eta horretarako arrazoiei begira.
  • Gertatuz gero, kalitate-proiektuen elkarren arteko erlazioak ebaztea.
  • Ikastetxean dauden praktika onak identifikatzea.
  • Kalitatearen lorpenak (sariak, ezagutzak…) identifikatzea.
  • Behar izanez gero, ezagutza ematea.

Hau da Kalitate Arloko pertsonen eta beraien ardurapean dauden ikastetxeen zerrenda (dagokizuena identifikatu dezakezue):

Fernando Andrés: IEFPS Repelega, IEFPS Tartanga, ITS Escuela de Hostelería (Leioa), IES Municipal de Llodio, CPES Somorrostro, CPES Txorierri, CPEPS San Viator-Sopuerta.

Fernando Delgado: IEFPS Politécnico Easo Politeknikoa, IEFPS Tolosaldea, IEFPS Usurbil, ITS Hostelería/Ostalaritza (Galdakao), IES Hernani, CPES Centro de Estudios A.E.G., CPES Salesianos Urnieta.

Luis Alberto Aranburu: IEFPS Aretxabaleta, IEFPS Meka, IIT Instituto Máquina Herramienta, IES Monte Albertia, IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia, CPES Mondragon Eskola Politeknikoa, CPES Oteitza Lizeo Politeknikoa, CPES Urola Garaiko Lanbide Eskola.

Nagore Lozano: IEFPS Armeria Eskola, IEFPS Iurreta, IEFPS Miguel Altuna, IEFPS Zornotza, IES Emilio Campuzano, IES UNI Eibar-Ermua, CPES Arratiako Zulaibar, CPES Zabalburu.

Nazaret Ramos: IEFPS Don Bosco, ITS Construcción Gipuzkoa, CPES CDEA, CPES Diocesanas, CPES Jesús Obrero, CPES NAZARET zentroa, CPES Tolosako Inmakulada Ikatetxea, CPEIPS Irungo La Salle Ikastetxea.

Amaya Llorente: IEFPS Elorrieta-Errekamari, ITS Ciudad Jardín, ITS Construcción Bizkaia, ITS Hostelería (Gamarra), IES Eskurtze, IES Munguia, IES Zaraobe, CPES Escuela de Química y electrónica Indautxu, CPES Lea- Artibai, CPES Otxarkoaga.

Iñaki Biguri: IEFPS Fadura, IEFPS Mendizabala, IEFPS Nicolás Larburu, ITS Construcción Araba, IES Andra Mari Galdakao, IES Bidebieta, IES Murgia, IES Txurdinaga, CPEIPS Salesianos de Deusto, CPEIPS San José de Calasanz.

Rosana Gutiérrez: IEFPS Bidasoa, IEFPS San Jorge, CPES Goierriko L. Eskola, CPES San José-Maristak, CPEIPS La Salle-Berrozpe.

Planes de Calidad

Kalitate Programen planifikazioa

Ekainean Iurretan izan genuen bileraren ondoren 2011-2012ko Kalitate Programen planifikazioa bidali genizuen. Orain agiri gaurkotua gaineratzen dizuegu, programa bakoitzari lotutako informazio osoa izan dezazuen.

Agcalidadfp blog-etik, beste komunikazio batzuk partekatzeaz gain, programa desberdinak nola doazen jakinarazten dizuegun arren, orain prozesuak hobetzeko hobekuntza-ekipoetako batzuk, aurreikuspenen arabera, noiz hasiko diren aurreratu nahi dizuegu:

  • Azaroaren 16a: Planifikazio estrategikoa (eskatu zuten guztiekin hasi da).
  • Abenduaren 14a: “Prozesuen egitura “ prozesua diseinatu eta ezartzea.
  • Abenduaren 20a: Aldaketaren kudeaketa 2.
  • Abenduaren 21a: Aliantzen kudeaketa 2.
  • Urtarrilaren 18a: Helburu estrategikoak hedatzea.
  • Martxoaren 21a: Prozesuen arteko harremanak identifikatu eta kudeatzea.

.

Programetako arduradunak jarriko dira zuekin harremanetan, zuen parte-hartzea hitzartu eta baieztatzeko, eta deialdiak bidaliko dizkizuete.

Oraindik ez ditugu pertsonak eta komunikazioa kudeatzeko prozesuei lotutako hobekuntza-ekipoak martxan jartzeko datak konkretatu. Informazioa emango dizuegu.

Agentziako Kalitate Arloan zuen esanetara gaude.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s