Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

12-13ko Kalitate-Programa

Castellano


Gure aurreko komunikazioari amaiera ematen genion esaldiaz berri hau hasteko baliatzen gara.

Datorren ikasturteari begira, Lanbide Heziketako ikastetxeei laguntza ematen jarraitzea dugu helburu, behar dena gero eta hobeto egiten saiatuz. Gure ustez, gauza egokien definizio hau eman dezakegu: ikastetxeek eskatzen dizkiguten eta haien kudeaketa, emaitzak eta, ondorioz, Lanbide Heziketaren sistema hobeak izateko lagungarri direnak. Gero eta hobeto egiteko, ikastetxeetan bildu dugun informazio guztia eta programen neurketa, jarraipen eta ebaluaziotik lortzen duguna ditugu; halaber, gure pertsonen ezagutzak, gaitasuna, egiten jakitea eta, inportanteagoa dena, haien borondatea eta dedikazioa ditugu, horrela izan dadin. Albert Einstein-ek esaten zuenez, “Baporea, argindarra eta energia atomikoa baino boteretsuagoa den mugitzeko indar bat badago: borondatea“.

Martxan genituen programekin jarraituko dugu eta irailera arte ez dizuegu ezer esatea eskatuko. Orain oso okupatuta zaudetela badakigu, prozesuen memoriekin, ikasturte hau ixtearekin eta datorren ikasturtearen planifikazio guztiarekin.

Komunikazioa


 Agcalidadfp blogarekin, erreferentziako pertsonaren ikastetxeak bisitatzen eta sites-ekin (lankidetza-lanerako webaren espazioak) lan egiten jarraituko dugu.

Bloga hobetzeko, jarduera hauek egingo ditugu:

  • IKASTETXEAK-en espazioa zabaltzea, ikastetxeek, ekimenetan parte hartzeagatik Agentziak ematen dituen baliabideak ez ezik, haien “historia” ere izan dezaten, kalitatearekin eta kontsulta pribatuak zuzenean egiteko aukerarekin.
  • Blogaren “erlaitz” bakoitzean oinarrizko informaziotzat jo daitekeena euskaraz argitara ematea (programen deskripzioa).

Ikastetxeek eta guk bisitei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, proposamen hauek egiten diogu geure buruari:

  • Gai-zerrenda ikastetxeekin adostea, bisitaren egunean zuzendaritza-taldeari eta prozesuen jabeei eman beharreko laguntza eraginkorragoa izan dadin.

Sites-en hobekuntzari dagokionez, behar hauek ikusten ditugu:

  • ekipo eta sare guztien eskura jarriko dugun baliabide bat izatea.
  • sites-ak erabiltzeko portaera-kodea berrikustea eta, horretarako, dinamizatzeko jarduerak (baita prestakuntzari lotutakoak ere) sartuko ditugu, haien kideen parte-hartze handiagoa sustatzeko asmoz.

.

Prestakuntza


Irailean galdekizuna bidaliko dizuegu, nahi duzuenok SGP ikastaroan (prozesuen bidezko kudeaketa-sistema) izena eman dezazuen.

Ikastaroak aurrez-aurrekoa izaten jarraituko du baina berrikuntza bat dugu: kalitate edo sistemen arduradun gisa ari zareten bitartean lagungarri izango dituzuen materialak emango ditugu Hezkuntza Sailaren Moodle plataforman argitara.

Proiektuaren bi urteko planifikazioan aurreikusten den legez, SIG3 sarean parte hartzen dutenei ikastaro hauek eskainiko dizkiegu:

  • Operazio-kontrolerako tresnaren administratzaileentzako prestakuntza (bigarren urte honen hasieran eta hobetzeko proposamen gisa).
  • Barne auditoreentzako prestakuntza (hobea, sistemak integratzeari buruzko ikuspegia indartu den aldetik).

.

Sareak


Aukeratu dugun esaldian ikusten duzuen bezala, lan gogorra daukagu egiteko eta gure konpromezua sareen bidez ere laguntzean datza. Hau dela eta, 12-13 ikasturtean…

  • SIG3 sareak (Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistema Integratua) bigarren urtez jarraituko du.
  • eSGP (SGP kudeatzeko aplikazio informatikoa) ezartzeko konprometitu diren ikastetxeei (1., 2. eta 3. sareetakoei) laguntza ematen jarraituko dugu.
  • Hobekuntza-ekipo bat edo bi sortuko ditugu, SIG sareetako kideekin, laguntza ematen jarraitzeko eta identifikatzen diren hobekuntzei aurre egiteko.

.

Prozesuak hobetzeko ekipoak

(Praktiken komunitateak)

.

.

Prozesuen Egituran eta Prozesuen arteko Harremanetan lanean ari diren ekipoei emango diegu jarraipena.

Ondorengoak bezalako kudeaketaren funtsezko gaiei aurre egiten dieten ekipoak zabaltzen jarraituko dugu:

.

  • PE. Estrategiaren planifikazioa.
  • OE. Prozesuetan helburu estrategikoak aurrera eramatea.
  • EP. Prozesuen egitura.
  • RP. Prozesuen arteko harremanak.

Ikasturte honetan kontuan hartu ezin izan ditugun eskaerei emango diegu arreta:

  • GP. Pertsonen kudeaketa.
  • CO. Komunikazioaren kudeaketa.

.

Hobbide-EFQM 2010 autoebaluazioa


Agentziak, besteak beste, ardura hauek ditu: “kalitatea ebaluatzeko Lanbide Heziketako sistema guztiari aplikatzeko moduko eredua definitzea, haren erabilpena garatu, koordinatu eta ikuskatzea eta haien kudeaketarako kalitate-mailak ebaluatu eta autokontrolatzeko trebatuko dituzten prozedura eta tresnak Lanbide Heziketako sistemaren ikastetxe eta erakunde desberdinei ematea“.

Hauek izan ziren HOBBIDE sortu izanaren eta, 2010.ean EFQM ereduaren bertsio berria agertu zenetik, eredua berrikusteko egiten ari izan garen lanaren arrazoietako batzuk. Bikaintasunerako bidean eta erreferente berberarekin, EFQM, gaude guztiok, egokia dela dakigulako.

Hobbide Autoebaluazioa 2009-2010eko ikasturtean egin zenuten ikastetxeok prozesu guztietarako hobekuntza-planak diseinatu zenituzten, estrategian integratu zenituzten eta urteko planetatik gauzatzen ari zarete.

EFQM 2010Autoebaluazioa Hobbide-rekin egin ez zenutenok, guztiok bezala, hobekuntzak identifikatzeko metodoak dituzue (SPGren hobekuntza sistematikoa, Euskalit kontrasteak, barne eta kanpo auditoriak…) baita, ondorioz, hobekuntza-planak martxan ere.

12-13ko ikasturtean HOBBIDE-EFQM 2010 bertsio berria pilotatu eta aurrera eraman nahi dugu. Blog honetatik emango dizuegu gertatzen diren aurrerapen guztiei buruzko informazioa.

Dakigunez, oporrak ez daude hain hurbil eta “negoziazioetan“, “analisietan“ eta “planifikazioan“ murgilduta zaudete. Lan hori guztia 12-13ko ikasturtea ahalik eta hobekien hasteko lagungarri izan dadila.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: