Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

PKS Nikaraguako ikastetxeekin partekatzen

CASTELLANO

Duela bi aste ezagutu genituenean eta zer behar zuten, zer espero zuten eta “pasantía “ horrekin (“enpresako prestakuntza “ Nikaraguako gazteleraz) zer lortu nahi zuten galdetu genienean, haien itxaropenei erantzuna ematea ez zitzaigula batere zaila izango konturatu ginen, geure burua ikusi baikenuen haiengan, gure oroitzapenak etorri zitzaizkigun burura: kudeaketa-sistemen berri izaten hasten ginen kalitate-arduradun horiek ginenean eta lan berri hau nola izan litekeen ikusten hasi ginenean. Aurre egin behar izan genien zailtasun guztiak etorri zitzaizkigun burura.

Elkarrekin lanean


Horregatik, SGPri, prozesuei, adierazleei, desadostasunei edo auditoriei buruz hitz egiteaz gain, puntu hauetan esaten duguna gauzatzen saiatu gara

  • Animua ematea.
  • Hau ikustaraztea: guk edo beste pertsona batzuek eman ahal dizkiegun adibideak, haientzat baliagarri izateko, beren egin beharko dituzte, egokitu eta hobetu beharko dituzte, ezin dira besterik gabe toki batetik bestera eraman
  • Hau argi izatearen garrantzia: helburua ez da SGP ziurtatzea lortzea.; haien kudeaketa-sistema ezarri eta ziurtatzea izango da ikastetxearen kudeaketa-eremu desberdinetan emaitzak hobetzeko aukera emango dien/ematen digun bitartekoa: estrategikoak, akademikoak, ikasleak, pertsonak eta gobernu bera pozik egotea…
  • Kalibrazioaren, adibidez, onurak erakustea. Izan ere, ikasleak dira onuradun nagusienak eta ahalik eta modurik zuzenenean ebaluatuak izateko eskubidea dute.
  • Prozesu horren garrantzia azpimarratzea. Izan ere, dagoeneko haien mapan dute, oraindik ezarri ez duten arren, eta kalitate-arduradun gisa haien lana antolatzen ez ezik, zer egin behar duten eta zer ez argi edukitzen ere lagunduko die. Prozesuen egituraz ari gara.

Gainera, Nikaraguako Lanbide Heziketaren kalitaterako bidaia hau egiteko gure harrobitik atera den kalitate-arduradun onenetariko bat dutela dakigu: Xabier Ostolaza, haien aholkulari tekniko iraunkorra, eta, horregatik, inolako zalantzarik ez dugu: proiektu horrek ataka gaindituko du..

Eginiko bisitak


Ikastetxeek egin dute lana eta, horregatik, Agentziatik ondorengo ikastetxeen laguntzarengatik eskerrak ematen ditugu:

MARISTAK. Haien jokatzeko era erakutsi diete komunikazio-prozesuetan, pertsonekin, hasierako komunikazioan eta Lantokiko Prestakuntzan eta, horretaz gain, egun horretan lehen kurtsoko familiei harrera egiteko bilera orokorra egiten zutela aprobetxatuta, hasierako aurkezpenean parte hartzea ez ezik, tutore bati eta haren tutoretzako familiei gelara ere lagundu zieten.

ZORNOTZA. Estrategia misiotik pertsona talde desberdinengana iritsi arte eraman dute aurrera. Hasierako prestakuntza-prozesuaren fitxatik abiatuz, zein informazio mota aztertzen da?; nola planifikatzen da urteroko planaren helburuak aurrera eramateko prozesua?; nola egiten da haien jarraipena eta ebaluazioa? Gainera, ingurugiroari buruzko haien kezkei erantzuna emanez, tailerretako arduradunek hondakinak kudeatzeko kontuak nola lantzen ari diren erakutsi diete, gasak soldadura-tailerretan batez ere.

MIGUEL ALTUNA. Han itunak ondo kudeatu izanaren ondorioz lortu daitezkeen emaitzak ikusi ahal izan dituzte; eragin positiboa pertsonen integrazio eta inplikazioari eta 5S metodologia geletan, tailerretan eta administrazioko espazioetan aplikatzeari begira.

SAN JORGE. Itun eta estrategien kudeaketak duen garrantzia ikusi ahal izan dute, lan-munduan txertatzeko eta ekintzailea izateko funtsezko faktoreak diren aldetik. Enpresen mintegia bisitatu eta ekintzaile batekin, mintegiko enpresetako baten zuzendariarekin, hitz egiteko aukera izan dute. Ekintzaile horrek berorren esperientzia eta ibilbidea kontatu zizkien. Ingurugiro eta Energia Berriztagarrien arduradunen eskutik, EERReko instalazioak bisitatu zituzten eta zituzten jakin-min handiari, kezkei, galderei eta bilatu nahi zuten informazioari eman zitzaien erantzuna.

LA SALLE BERROZPE. Ikastetxe horretan pertsonak kudeatzeko sistema ezagutu zuten, zuzendaritzaren eskutik, eta, geroago, etapako arduradunekin, erdi mailako agintarien egunerokoa nolakoa den eta haien ardurapean diren pertsonak nola kudeatzen dituzten egiaztatu zuten. Azkenik, ikastetxeko irakasleekin egon ziren haien lanpostuetan, ezarritako sistema lehen eskutik ezagutzeko.

Eta, BIDASOAN, bisitatu zuten azken ikastetxean ikastetxea aurkeztu eta haren instalazioak bisitatu ondoren, berriztatzeko prozesuan sakondu zen. Norberaren sistematika azpimarratu zen, prozesuak hobetzeko planak eta garrantzi handiagoko proiektuen kudeaketa zehazteko orduan.

Ikastetxeen eta Agentziaren ustez, atsegina izan da lan-saio hauek Nikaraguako kalitate-arduradun hauekin, Ivette-rekin eta Franciscorekin, partekatzea. Ondorengo bideoetan haiek pentsatzen dutena ikus dezakegu.


.

Una respuesta a “PKS Nikaraguako ikastetxeekin partekatzen

  1. Juantxo Mendikute 12/10/2012 en 13:19

    Zorionak egiten ari zareten lanagatik

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: