Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Lehen saria Durangoko Maristak ikastetxearentzat

CASTELLANO

Telefónica Fundazioak Telefónica Fundazioa Hezkuntza Berriztapena sariaren XIII. edizioa antolatu du aurten. Irakasteko prozesuetan Informazio eta Komunikazio Teknologien integrazioa sustatu eta laguntzea ditu sari honek helburu..

3-17 urteko ikasleei prestakuntza arautua ematen dieten mundu osoko ikastetxeetako irakasleek hartu dute sarian parte.

Euskadin saritutako proiektu bakarra, haren kategorian lehen saria, Daniel Irazolarena, proiektuaren arduradunarena eta Durangoko San José Maristak ikastetxeko Berriztapen eta Sormenaren koordinatzailearena, izan da.

Sari hau 25 herrialdetako 1.700 lan baino gehiagoren artean eman da. Saria D modalitateko hirugarren kategoriakoa (15-17 urte) da eta gelan eskola-arteko proiektuetan lan egiteko erabilpen pedagogikoari erantzuna ematen dioten lanei ematen zaie.

Proiektuaren izenburua: LH zure mugikorrean – LH zure eskura (esteka honetan dagoen material osoa prest dago guztiontzat).

Azalpena


Lanbide Heziketako ikastetxeei gelan Mobile Learning-i lotutako dinamikak hasteko aukera emango dien protokolo bat ezartzeko proiektua da.

LHri lotutako mugikorraren aplikazio horiek identifikatzea.

Mugikorra Lanbide Heziketan aplikatzeko adibideen liburutegi bat izatea.

.

Epaimahaiaren balorazioa


Espainiako hiru ikastetxetako Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen artean egindako lankidetza-proiektu bat da. Mugikorren terminaletarako aplikazioak ikertu eta aztertzeko lan bat egin dute irakasle eta ikasleek, terminal horiek hezkuntza-ingurunean eta geletako ikasleen prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuari nola aplikatu ahal zaizkion.

Ikasleen parte-hartzea azpimarratzen du epaimahaiak. Izan ere, interes eta ardura maila handiarekin beren gain hartu dute beren lanbide heziketaren ardura eta hausnartu eta kontzeptualizatutako praktika profesionalean konprometitzen dira. Azken produktuak erabilgarritasun handiko tresnen katalogo bat eskaintzen dio hezkuntza-erkidegoari, Lanbide Heziketarako kalitateko baliabideak eskain ditzakeena.

Zorionak


Honen bidez gure esker ona helarazi nahi diegu Daniri eta Durangoko Maristak ikastetxeari, Lanbide Heziketa hobetzeko egin duten ekarpenarengatik, eta zorionak ematen dizkiegu sari inportante honengatik.

ZORIONAK!!

Mugikorra erabiltzen dugu gelan


Dani Irazolak, Berriztapen eta Sormenaren arduradunak, proiektu hau zertan datzan kontatzen digu:

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: