Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Aliantzak “balio erantsia” sortzeko

CASTELLANO

Lankidetza: IES (ITS) ESCUELA DE HOSTELERÍA (ITB) BHI – Leioa

ALIANTZAK sortzea garrantzi handikoa da Lanbide Heziketako ikastetxe batentzat, proiektu berriak sortzeko aukerengatik, beste erakunde batzuekin lankidetza estrategikoak sor daitezkeelako eta , aliatuen sare horien bidez, ikasleek profesionalki garatzeko aukerak izan ditzaketelako.

Hasteko, etengabeko hobekuntza bermatzen duen prozedura sistematizatu bat ezartzen saiatzen da.

Lehenik eta behin, aliatu mota desberdinak finkatu eta definitzea. Guztiak ez dira berdinak eta guztiek ez dute eragin bera estrategian, egitekoan…Aliatu mota hauek bereiz ditzakegu: oinarrizko aliatuak, Lanbide Heziketako ikastetxe baten hezkuntza-proiektua gauzatzeko behar ditugunak, haiek gabe ezin izango bailitzateke proiektu hori gauzatu; aliatu estrategikoak, esparru desberdinetatik helburu estrategikoak lortzen laguntzen dutenak, eta aliatu operatiboak, ikastetxearen funtzionamendurako funtsezkoak izan arren helburu estrategikoak lortzeko prozesuari zuzen eragiten ez diotenak.

Ikuspegi bateratua eta baldintza argiak


Batera, aliatu batek bete behar dituen helburua eta baldintzak era errazean konkretatu behar ditu ikastetxeak, hots:

Aliantza guztiaren helburua, hots, aliatuekin batera lan egitea, helburu bateratuak lortzeko eta elkarrekiko konfiantza, begirune eta gardentasunean oinarritutako harreman iraunkor bat eraikitzeko.

Eta aliantza berri bat sortzeko aukera emango duten baldintzak:

Ikastetxearen ustez aliantzak emango dionak hezkuntza-proiektuarekin bat etorri behar du eta helburu estrategikoak lortzeko lagungarri izan behar du.

Aliatuak ikastetxeari eskatzen diona, honek kalitate maila handi batekin eman behar dio.

Definizio horiek egin ondoren, aliantza mota bakoitza identifikatu, kudeatu, komunikatu, horren jarraipena egin eta hobetzeko dinamika definitzera pasatzen da.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: