Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Kalitate programa 2012-2013

CASTELLANO

Dagoeneko martxan jarri da 2012-2013ko Kalitate Programa. Komunikazioa, prestakuntza, sareak, hobekuntza-taldeak.

Komunikazioa


Agcalidadfp blog-arekin martxan jarraitzen dugu eta egiten dizkiguzuen hobekuntza-proposamenei erantzuna ematen saiatzen gara. Horregatik, argitalpenak elebidunak direla eta, gainera, ikastetxeen kolaborazioak izaten hasi garela ikusi ahal izan duzue. Zuek blog-ean era aktiboan parte hartzea nahi dugu.

IKASTETXEAK BLOG-a

Ikastetxeak blog-a hobetzeko, espazioa zabaltzen ari gara, puntu hauetaz gain,

  • Pertsonen datuak gaurkotzea (zuzendaritza-taldea eta prozesuen jabeak)
  • Ikastetxeak parte hartzen duen hobekuntza-taldeetako site-etara zuzenean sartzea
  • Parte hartzen duen sareei lotutako baliabideetara zuzenean sartzea

ondorengo hau eskaintzeko:

  • Kalitatearen lorpenak eta ezagutzak gaurkotzeko espazioa
  • Ikastetxeak Agentziako Kalitate Arloko programetan parte hartzeari buruzko informazioa
  • Laguntzeko eta programa desberdinetan parte hartzeko eskaeren kudeaketa

SITES

Ikaskuntzak eta kudeatzeko praktika onak partekatzeko asmoz, site-ak lan-talde guztien eskura jartzen jarraituko dugun hirugarren ikasturtea da hau. Erabiltzaileek orain arte egindako ebaluazioak onak izan diren arren, integratzaileen parte-hartze handiagoa sustatuko duten jarduerak inplementatu behar direla iruditzen zaigu.

BISITAK

Agentziako erreferentziako pertsonak ikastetxeak bisitatzeari dagokionez, ikastetxeek eta guk jarduera honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko joan den ikasturtean egindako ebaluazioetan jasotako proposamenei kasu eginez, aurrera eramango dugun hobekuntza gai-zerrenda adostea izango da, haien premiei benetan erantzuna ematea izan dadin zuzendaritza-taldeari eta prozesuen jabeei eman beharreko arretaren ardatza.

Prestakuntza


Urtero bezala, dagoeneko eman dugun PKSko arduradun berrientzako ikastaroari buruzko informazioa eman dizuegu blog-etik. Ikastaroa Agentziako moodle plataforman ere parte-hartzaileen eskura jarri izana da ezarritako hobekuntza eta hau izango da arreta pertsonalizatuagoa emateko lagungarri, foroaren bidez zailtasunak eta ikaskuntza partekatu daitezkeelako.

KSI sarearen esparruan, programari lotutako prestakuntza emango dugu: Operazio-Kontrolerako Tresnaren administratzaileentzako ikastaroa (azaroaren 28a eta abenduaren 13a) eta KSI barne auditoriei buruzkoa (2013ko ekaina).

Ikasturte honetan, HOBBIDE autoebaluazioaren pilotatzea aurrera eramateko asmoz, prestakuntza emango diegu haietan gauzatuko dugun probetan parte hartuko duten hiru ikastetxeei, eredua balidatu eta, geroago, zabaltzeko.

2010aren bukaeran hasi ginen orduko bertsioarekin lanean eta EFQMk eredua berriro berrikusi eta gaurkotu du eta 2013ko bertsio berria eskaini digu. Ondorioz, lanean hasi gara, Hobbide-k ikastetxeei 2013ko kudeaketa-, autoebaluazio- eta hobekuntza-eredua 2013an eskaintzeko.

Sareak


Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistema Integratua ezarri eta hobetzeko prozesuarekin jarraitzen dugu (KSI).

Joan den 11-12ko ikasturtean hasi zen KSI3 sarea ikastetxean ezartzeko laguntza eskaintzen jarraituko dugu ikasturte honetan.

Gainera, KSI2 sarea ezartzeko prozesuaren emaitzen jarraipena egingo dugu eta lehenengo sarearekin, KSI1, genuen harremana berriz ere hartuko dugu.

KSI ezartzeko laguntza-zerbitzu gisa, Legeriaren Gaurkotzea eta Operazio-Kontrolerako Tresna informatiko bat eskaintzen dizkie Agentziak bere ikastetxeei. Orain arte egin diren ebaluazioek eman digute hobetzeko premiak identifikatzeko aukera. Premia horiei aurre egiteko, ekipo bat izango dugu eta ekipo horretan lehen bi sareetako parte-hartzaileak integratu nahi ditugu.

Ditugun zailtasun teknikoak izan arren, prozesuen bidezko kudeaketarako aplikazio informatikoa, e-SGP, ezartzen ari diren ikastetxeei arreta eta laguntza ematen jarraitzen dugu.

Hobekuntza-taldeak (praktika-komunitateak)


Urriaren 17an itxi genuen joan den ikasturtetik aurrera diseinu eta ezarpenean lanean ari zen Prozesuen Egituren ekipoa.

Halaber, Prozesuen Arteko Harremanetarako ekipoari arreta ematen jarraitzen dugu.

Joan den ikasturtean ezin izan genien arretarik eman ikastetxe batzuek, pertsonen eta komunikazioaren kudeaketa hobetzeko, egin zizkiguten eskaerei. Ikasturte honetan ekipoak sortu eta hobekuntza horiei aurre egiten hasteko asmoa dugu.

Hasieran esan dizuegun legez, ikastetxeak blog-etik kudeatu nahi ditugu laguntzeko eskaerak, baita bisitarenak ere. Berehala jakinarazpen bat jasoko duzue eta berorretan, laguntza pertsonalizatuagoa jaso nahi izanez gero, zuen eskura jarriko dugun galdekizuna betetzeko eskatuko dizuegu. Eskakizunak aztertu eta gero hobekuntza taldeak antolatu eta martxan jarriko ditugu.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: