Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

KSI1 berriro aurkitzeko topaketa

CASTELLANO

sig1Agentziako Kalitate Arloan konturatu ginenez, Ingurugiroari (ISO 14001) eta Lan Arriskuen Prebentzioari (OHSAS 18001) buruzko arauekin hasi ziren aurrerapausoak ematen ikastetxeak.

Bi arau horiek Kalitateari (ISO 9001) buruzkoarekin era ordenatuan integratzeko eta, batez ere, dena Prozesuen bidezko Kudeaketa Sisteman integratuta egon zedin, KSI proiektuaz arduratzeko KSI1 sare pilotua sortu zen, ikastetxeen prozesuak hobetzeko asmoz. Prozesu horietan aipatutako hiru arauen baldintzei erantzuna emateko behar diren jarduerak sartu dira.

KSI1 ikastetxeen ikaskuntza


Prozesuen Kudeaketa SistemaProzesuak dira guztiaren oinarri. Abiapuntua izan ziren; izan ere, hiru arauak integratzea zen kontua eta, horregatik, prozesuetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat, PKS kasu honetan, ezarri behar zen.

Proiektu pilotuaren ikastetxeek denbora bat daramate sistema berri honekin (KSI) lanean. Haiekin elkartzea oso interesgarria izango zela uste genuen, zer moduz ibili diren galdetzeko eta haien ibilbidean izan dituzten ikaskuntzak guri kontatzeko. Horiek horrela, datorren ostegunean, hilak 13, haiekin Iurretan elkartuko gara, KSI sare pilotua berriro aurkitzeko lehen topaketan.

Gai hauetaz hitz egingo dugu:


Gauza batzuk badakizkigu. Zenbaitetan proiektuari buruzko alderdi batzuk berriro landu eta hobetzeko haien interesa helarazi digute. Ikastetxeen esperientziatik abiatuta eta KSIen beraren premiengatik, ondorengoak daude, besteak beste, landuko ditugun gaien artean:

  • Legezko baldintzak gaurkotzeko zerbitzua hobetzea.
  • Operazio-kontroleko tresnak hobetzea.
  • Ikastetxeak haien artean komunikatzeko KSI espazioa.

Gaia oso interesgarria dela kontuan hartuta, informatuta izango zaituztegu.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: