Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ikastetxeak bisitatzen

CASTELLANO

Ikastetxeak bisitatzen


Dagoeneko eskatu diguten ikastetxeak bisitatzen hasi gara.

11-12ko ikasturtean jarri genuen ekimen hau martxan, zuzendaritza-taldeengana eta prozesuen jabeengana gehiago hurbiltzeko, horrela ikastetxe bakoitzaren premia espezifikoak hobeto ezagutzeko eta premia horiei erantzun hobea eman ahal izateko.

Hau esaten genuen, 11-12ko ikasturtearen Kalitate Planaren ebaluazioa 2012ko ekainaren 22an argitara eman genuenean: “bisitatu genituen 59 ikastetxeetako 183 pertsonarekin ari izan ginen gure kalitate-gaiei buruz, zuzenean, hitz egiten“.

Ikastetxeak bisitatzen

Joan den urtean gure helburua ahalik eta ikastetxe gehienekin egotea izan zen arren, haien lana eta gurea eta premiak kasu guztietan berdinak ez direla kontuan hartuta, hartu nahi gaituzten guztiei, laguntza espezifikoren bat eskatzen digutelako, egin nahi diegu aurten bisita.

Formulario bat jarri dugu ikastetxeen eskura eta formulario horren bidez, prozesuak hobetzeko ekipoetan parte hartzea ez ezik, bisita egiteko eta lan-saio horretan landu nahi dituzten gaiak aurreratzeko ere eskatu ahal digute, beharrezkotzat jotzen badute.

Gai-zerrenda, bileraren iraupena eta parte-hartzaileak proposatzen ditu ikastetxeak eta Agentziatik haren eskaerei erantzuna ematen saiatuko gara.

Eskaera egiteko epea oraindik amaitu ez den arren, dagoeneko hasi dira bisitak. Urtarrilaren 7an lehen ikastetxea, Bilboko Zabalburu ikastetxea, bisitatu zen.

Interesatuta bazaudete, premia baduzue eta oraindik egin ez baduzue, “Ikastetxeak blog“-aren zuen espazio pribatutik egiteko garaiz zaudetela gogorarazten dizuegu.

Hobetzeko ekipoei dagokienez, martxan jartzeari buruzko informazioa emango dizuegu.
.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: