Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Rolak eta kapelak

CASTELLANO

Pentsatzeko kapelak

Agentziak 2004an argitaratu zuen “Talde-lanaren metodologia “ liburuan Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako lehen sailburuordea izan zena, eta gaur bosgarrena dena, Jorge Arévalo Turrillas, da aurkezpenaren testuaren egilea.

Argitalpenari buruz hau esaten du: “Talde Lanaren Metodologiak taldeen porrotaren arrazoi ohikoenak saihesteko eraginkor ageri diren metodologiak eta erremintak eskaintzen ditu. Taldeek jarraitzen duten prozesu estandarra eta, bakoitzaren asmoaren arabera, aplikatzekoak diren hainbat metodologia erakusten dituen gida baten moduan aurkezten da”.

Ekipoari enkarguak egiteari buruzko kapituluan problemak ebazteaz hitz egiten denean, Edward de Bono eta haren “Pentsatzeko sei kapela“ aipatzen genituen.

Hau da ikusi eta gogora dezakegun orria, pentsatzeko.

Rolak eta kapelak

Pentsatzeko kapelak


Pentsatzeko kapelek, Edward de Bonoren ideia, taldeen pentsamendua hobeto antolatzen laguntzen dute. Helburua da taldean edo bileran gai jakin bat lantzera goazenean zein kapela jantzi behar dugun adostea.

Kapela zuria datuei, eskura dagoen informazioari dagokio. Kapela zuria jantzita dugunean, behar dugun informazioa lortzen saiatzen ari gara. Ordea, kapela gorria jantzita dugunean pertsonen sentimenduak aztertzen ari gara, gai jakin batek jendearengan zein eragin duen aztertzen.

Kapela horia positiboa dena, ibilbide edo ekintza jakin bat aukeratzearen onurak edo abantailak, aztertzen ditugunean jantzita duguna da. Errealismoaren kapela beltza, ekintza horri loturiko arazoak, arriskuak edo zailtasunak ikusteko janzten dugu.

Pentsamendu sortzaileari kapela berdearekin ekiten zaio, ideia edo aukera berriak planteatuz. Prozesuaren ikuspegi orokorra kapela urdinak ekartzen du, taldeetako buruen eta bideratzaileen kapelak. Ondokoa galdetzeko balio du: zer egin dugu orain arte? Zein da hurrengo urratsa? Nola helduko diogu puntu horri?

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: