Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Prozesuen arteko harremanak

CASTELLANO

Kudeaketa deszentralizatzea


sgp-kps-300x116SGPk prozesuen bidezko kudeaketa bat proposatzen du. Horrek kudeaketa deszentralizatu nahi dela eta jabeen eta prozesuko ekipoen bidezko autogestioa aukeratzen dela esan nahi du. Funtzioen bidezko antolaketa gainditu nahi du.
Jabeak eta prozesuko ekipoak egiteko hauek dituzte:

  1. helburuak zehaztu eta antolaketaren maila guztietara hedatzea,
  2. faktore kritikoak kudeatzea,
  3. beste prozesu batzuen arteko harremanak ebaztea eta
  4. emaitzak eta etekina aldizka ebaluatzea,
  5. desbideraketak gertatuz gero, arrazoiak aztertzea eta
  6. prozesuak hobetzea, prozesuaren gaitasunaren eta aurreko emaitzen arabera aurreikusitako emaitzak lortu arte.

IPAE (informazioaren- planifikazioaren- ekintzaren- ebaluazioaren eta berrikuspenaren analisia) deritzon PDCAren (Plan-Do-Cherck-Act) aldagai batean oinarritua, PKSko prozesuen diseinuak lau etapetarako jarduerak sartzen ditu, HOBBIDEREKIN (kudeaketaren, autoebaluazioaren eta hobekuntzaren eredua) koherentzian.

SGPko prozesuek emaitzen (R) eta errendimenduaren (r) adierazleak sartzen dituzte. Emaitzen adierazleek prozesuari lotutako helburu estrategikoekin dute zerikusia; errendimenduarenak, ordea, prozesuko etapetan sartutako jarduerei lotzen zaizkie.

.

Elkarren arteko harremanak ebaztea


Jabearen eta prozesuko ekipoaren egitekoetako bat “elkarren arteko harremanak ebaztea“ dela ikusi dugu. Argi dagoenez, lan egiteko era deszentralizatu horrek nolabaiteko koordinazio falta ekar dezake eta, hori gerta ez dadin, prozesuen arteko erlazioa nola gertatzen den aztertu (antzeman eta ebatzi) behar dugu. Horretarako, jabeak eta prozesuko ekipoak galdera hauek egin beharko diete beren buruei:

  • “Nire” prozesuak beste prozesuen beharrik ba al du? eta
  • Beste prozesuek “nire“ prozesuaren beharrik ba al dute?

Cómo resolver las interrelaciones

Lehen hausnarketa honetatik abiatuz, informazio hauekin osatu beharko genuke:

  • Zer?. Nire prozesua aurrera eraman ahal izateko, behar ditudan beste prozesuaren agiri edo informazioak.
  • Noiz?. Denboran identifikatuta egotea inportantea da, baita zein unetan erabili ahal izango dudan argi izatea ere.
  • Nola?. Zein eratan aurkituko dudan. Txostena, webean edo intranetean argitara ematea-izan liteke.
  • Nork?. Gure prozesutik “jaso behar dugun“ edo “eman behar dugun“ hori jarduera bati lotuta dago eta jarduera horrek arduradun bat. Pertsona hori edo horiek nortzuk diren jakin behar da.

.

Adibide bat


Adibide gisa, EP prozesuari (prozesuen egitura) erreparatu ahal diogu. Haren jabea, normalean,
kalitate arduraduna da. Posizionamendu estrategikoaren prozesuari buruzko informazioa, besteak
beste, behar dugula identifikatuta dugu.

Zer. Prozesu honetan kokatuta gaudela, eta lehen galderari dagokionez, EP prozesu honen jabeak eta prozesuko ekipoak sistema berrikusteari buruzko txostena ezagutu behar dutela kontura gaitezke, txosten horretan ager baitaiteke ikastetxearen prozesuen bidezko egituran aldaketaren bat iradoki ahal duen elementurik.

Noiz. Txosten hori noiz behar dudan ere pentsatu behar dugu. Adibidez, eta logikoa denez, ikasturtearen hasieran txosten hori izatea komeni da, informazioa aztertzeko sarrera-elementu gisa.

Nola. Hirugarren elementua informazioa jasotzeko era da. Agiri hori txosten batean gauzatzen dela argi dago baina txosten hori bilera batean entrega daiteke, toki espezifikoren batean artxibatuta egon daiteke edo ikastetxearen intranet-en eman daiteke argitara.

Nork. Kudeatzeko sistema berrikusteari buruzko txostena ematea zuzendariaren ardura da eta, beraz, hedatzeko erabiliko diren bideak zehaztuta egon edo ez, kalitate arduradunak SGP berrikusi eta gaurkotu ahal izateko behar duela argi izan behar du zuzendariak; halaber, zuzendariari eskatu behar diola jakin behar du kalitate arduradunak.

Auditoria egiten dugun arauak (kalitatea, ingurugiroa, EMAS, OSHAS…) gaurkotzeak ere eragiten digu, kanpotik kasu honetan, elkarren arteko erlazioen barruan sartu ezin dugun arren, gure prozesuetatik at geratzen delako.

Ia seguru “nire“ prozesuari eragiten dioten prozesu gehiago, eta alderantziz, aurki ditzakegula. Adibide gisa, EPri eragiten dioten prozesu batzuen irudia ikus dezakezue, baita neure prozesuak beste batzuei nola eragiten dien ere.

Ejemplo de Interrelaciones

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: