Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ilusioa & motibazioa

CASTELLANO

IEFPS USURBIL GBLHI – Lankidetza

Gaur, urtarrilak 31, Lanbide Heziketaren patroia den San Juan Boscoren jaia, bizitza guztiko LHko irakasle bati ematen diogu hitza, haren egun bakoitza gure ikasleak eta gu geu motibatu eta ilusionatzeko erronka bat dela guri kontatzeko.

Aukeraz baliatzen gara, irakasle horri bereziki, irakasleei oro har eta  gure LH gero eta hobea izan dadin lan egiten duten pertsona guztiei haien dedikazio eta esfortzuarengatik eskerrak emateko.

Gora San Juan Bosko!.

Gelan izandako esperientzia bat lehen pertsonan kontatzea


Duela egun batzuk erdi mailako heziketa-ziklo bateko lehenengoko ikasle talde batekin gertatu zitzaidana kontatzeko aukera eman didate eta horrela egiten dut, lankidetzan jarduteko eta gutxienezko ilusio bat eskaintzeko asmoz, norbaitentzat baliagarri izango delakoan.

Konbentzituta nago irakasle eta ikasleen artean askoz esperientzia aberasgarriagoak izango direla gelan, garapenari, metodologiari, planifikazioari… edo eskuratutako emaitzei begira; ondoren kontatuko dudana atsegina, motibatzailea eta ilusio sortzailea suertatu zaidan esperientzia bat da.Alumnado apático

Urte dezente daramatzat irakaskuntzan eta arrazoi desberdinengatik kurtsoan zehar etengabe harritzen nauten ikasle bereziak behin eta berriro ikusten ditut ikasturte bakoitzean. Aipatzen dudan taldea ere berezia da eta irakurtzea ez zaie BATERE gustatzen, ezta motibatu ere; ikasle talde honen ezaugarrietako bat da.

Ikasturtearen hasieratik hurrengo asteko klaseak nola bideratu behar ditudan aztertzen dut aste bakoitzean, ikasleek klase haietan parte hartzea eta inplikatzea lortzeko; gehienetan oso gutxi lortzen dut.

Azaroaren erdialdean Pneumatika izeneko gai-multzo batekin hasi ginen. Moduluaren nahiko zati entretenigarria da, teoria apur bat behar du baina haren garapena, funtsean, ariketa praktikoen bidez gauzatzen da. Kontzeptuzko eta prozedurazko ezagutzak aldi berean ematen ditugu eta azterketa teorikoa Gabonetako oporren aurretik egin behar dela argi dut.

Azterketa baino bi egun lehenago, gaia  (18-20 orri, irudiak barne) berrikusten dugu; zeharka azterketaren edukiaz hitz egiten diet, arbelean azaltzen dut, zalantzak eta kontzeptuak argitzeko denbora uzten diet, zuzentzeko irizpideak azaltzen dizkiet eta, azkenean, azterketa egiten dugu..

ProfeZero0Oporretan azterketak zuzendu eta emaitzak ikusten ditudanean, “zur eta lur“ gelditzen naiz: ikasle guztiek zero bat dute lehen lau galderetan eta, salbuespenen bat izan ezik, emaitza bera bosgarrenean.

Azterketak gorde eta hau esaten diot neure buruari: “urtarrilaren 7an hausnarketa serio bat egin beharko da egoera honi buruz“. Segituan turroia jateari eta Gabonetako beste gauza batzuei ekiten diet.

Hasiera ona eman diogu 2013. urteari!


2013ko lehen klase-egunean ikasleen aurrean agertzen naiz. Nire aurrean folio handi bat, azterketen emaitzarekin, jartzen dut eta orri horren atzean klaseko azken hilabetean ezer lortu ez duen irakasle bat dagoela esaten diet. Derrotatuta nagoela, ez dakidala nola egin klasean parte har dezaten, alde egiten dut eta bakarrik uzten ditut 5 minututan.

Itzultzen naizenean, irribarretsu daude (txundituta ere daudela uste dut) eta azterketa horiek puskatu eta proba berriz egiteko proposamena egiten diet; horretarako prest nengoke, baina aldez aurretik konpromiso batzuk adosten baditugu:

  • gaia era autonomoan ikasiko duzue;
  • nik ez dizuet azalduko, ikasten lagunduko dizuet;
  • lan osoa gelan egingo duzue;
  • zuek jarriko duzue azterketa;
  • zeuek zuzenduko dituzue azterketak;
  • hori guztia egiten baduzue, gaindituko duzue.

.

Zerbait diferentea egiten


Aurrera eraman genuen dinamika hau izan zen: binakako taldeetan jarri nituen eta, apunteak aurrean zituztela, galderak egin behar zizkioten elkarri. Ni, bitartean, haien artean ibiltzen naiz eta, aurreratzen ez duen talde bat ikusten dudanean, galderak edo erantzunak, haien premien arabera, aurkitzen laguntzen diet. Ordubete eta erdiko klase bikaina izan zen.

Hurrengo klasean, betiere apunteak aurrean zituztela, taldeetako kideak aldatzen ditut eta 15 minututan 5 galderako azterketa bat, puntuatzeko irizpideekin, proposatu eta haien izenekin niri entregatzeko eskatzen diet.

Ondoren, inori prestatu duena ez tokatzeko moduan banatzen ditut azterketak eta egiteko 45 minutu ematen dizkiet, apunteen laguntzarekin.

Tokatu zaiena irakurtzen dutenean, izugarrizko zalaparta sortzen da, oihuak bota eta denetik esaten diote elkarri: harrapatzera joan zirela, oso zaila zela… Lasaitzen saiatzen nintzen, apunteak erabiltzeko esanez eta falta zitzaien denbora adieraziz.

Azterketak jaso ondoren, lanean jarraitzen dute, bakoitzak beste ikaskide batena zuzendu dezan banatzen ditudalako. Oso klase liluragarria izan zen. GUZTIAK ZORIONTZEN DITUT, AZKEN BI KLASEETAN EGIN DUTEN LAN ONARENGATIK..

Haring

Talde honi ere klasea ematen dioten lankide batzuekin komentatzen dut egin dudana eta zalantza bat dut: beste “azterketa klasiko“ bat jarri behar diet edo metodologia horrekin lortutako emaitzekin jarraitu behar dut? Azkenik, azterketa jartzen diet, emaitza berriak zeintzuk izango liratekeen egiaztatu nahi nuelako.

Emaitzak ere desberdinak izan dira! Zorionak!

Hauek izan ziren: ikasle batek 9,5 bat atera zuen, zenbaitek 7 eta nota txikiena 4 bat izan da. Emaitza berriekin agertzen naiz berriz ikasleen aurrean, eskuratutako lorpenengatik zoriontzen ditut eta esperientzia zer iruditu zaien galdetzen diet…(hitz gutxi…hitz egitea kostatzen zaie) baina, oro har, irakaslearen “txapa“ entzutea baino askoz gehiago gustatu zaiela esaten dute.

Hurrengo astean egingo dudan jarduera berria deskubritzen jarraitu nahi dut, proposamenak onartzen dira… Pneumatikan edo edozein gaitan.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: