Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Energiak Kudeatzeko Sistemak

CASTELLANO

ENERGIAK KUDEATZEKO SISTEMAK

UNE-EN-ISO 50001:2011, I.E.F.P.S. REPÉLEGA GLHBInen

Agentziako Kalitate Arlotik Lanbide Heziketako gure ikastetxeen praktika onak hedatzeko laguntza ematen jarraitu nahi dugu. Haien lana gero eta hobeto egiteko ikastetxeek egunero egiten duten esfortzua aitortzeko gure era da.

Negutegia | InverdanderoHonetan, Mikel Etxebarriak, Repélegako kalitate arduradunak, energiaren kudeaketaz hitz egiten digu.

SIGeko operazio-kontroleko tresna hobetzeko ekipoa sortu genuenean izan genuen haren ikastetxea bisitatzeko aukera, ekipoan arau hau haren kudeaketa-sisteman nola integratu den  ezagutu nahi genuela kontuan hartuta hartu baikenuen bilera Repélegan egiteko erabakia.

Asko irakasteko moduko bisita atsegina izan zen eta berorretan, azalpenak emateaz gain, instalazioak eta, egiten duten energiaren kudeaketaren ondorioz, aurrera eramaten ari diren hobekuntzak erakutsi zizkiguten.

Eskerrik asko eta zorionak.!

LankidetzaIEFPS REPELEGA GBLHI – Portugalete

Estrategia eta erosotasuna


Arau honek, funtsean, energia kudeatzeko sistema bat ezarri, inplementatu, mantendu eta hobetzeko baldintzak zeintzuk diren zehazten du, erakunde bati, energia erabiltzean etengabe hobetzeko, ikuspegi  sistematiko bat edukitzeko aukera  emateko asmoz, eraginkortasun energetikoa eta energiaren erabilpenaren eta kontsumoa barne.Recogida y depósito de Pluviales

Ziurtagiri honetan jasotako asmo guztiak estrategikoak direla iruditzen zaigu Repélegan eta ziurtagiri hori erosotasunaren eta gure eguneroko eginkizunaren osagarria dela iruditzen zaigu. Horrela ziurtagiri hori ez da inolako mugarik eta, horretaz gain, haren aplikazioarekin, batetik,  pertsonak prestatzeko, gizartean, beste ikasketa mailetan edo lan-munduan txertatzeko eta, bestetik, haien proiektuak indartzeko eta horrela gure ingurunearen gizarte- eta lan-premiei erantzuna eman ahal izateko, gure eginkizuna osatzen dugu.

Erabilpen eta kontsumo eraginkorrak


UNE-EN-ISO 50001:2011 arauan segurtatzea lortzeko abiapuntu gisa, dituzuen energia-iturriei buruzko gogoeta bat egitea proposatzen dizuegu Repélegatik, ondoren Ramales - Calderaeguneroko sistematikan jarraibide batzuk sartzeko, apur-apurka erabiltzen dituzuen energia mota desberdinen kontsumoak optimizatzeko aukera emango dizuetenak.

I.E.F.P.S. REPÉLEGA GLHBIren kasuan, energiaren erabilpen eta kontsumo eraginkorrek duten interesaz pertsonak kontzientziatzea eta ikastetxearen ekipo eta instalazioetan hobekuntzak egitea izan dira, funtsean, esfortzuak.

Proposamenak


Ondoren abiapuntu batzuk proposatzen dizkizuegu, 5001 zuen sisteman sartzeko:

  • Eskuratu beharreko produktua edo zerbitzua energiaren erabilpen eta kontsumoan eraginkorra, batez ere, izateko baldintza agertzea erosketen argibideetan.
  • Pertsonak kontzientziatzeko zuen ikastetxean dituzuen komunikazio-bide guztiak erabiltzea.

  • Energia-kontsumo guztien irakurketa zuen sistematikan sartzea, bai eskuz, bai horretarako diseinutako softwareren baten bidez, energiarekin aritzeko modua ebaluatzeko.

  • Instalazioak hobetzeko ahaleginak egitea: ihesak konponduz, itxiturak berrikusiz eta, azken finean, kontsumo energetikoa eraginkorragoa izan daitekeela uste duzuen puntu guztietan.

Termografika

Termográfica

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: