Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Hobekuntzak, jarraitzen du

CASTELLANO

Prozesuen etengabeko hobekuntzak jarraitzen du


Etengabeko hobekuntza zikloaAbenduaren erdialdetik hasi berri den 2013 honetako urtarrilaren bukaerara arte gure ikastetxeen eskaerak jaso ditugu, PKSren prozesuak hobetzen lagun diezaiegun.

Gure laguntza honetan datza: Kalitatearen arloko erreferentziako pertsonaren bisitaren bidez ematen diogu ikastetxeari laguntza eta hobekuntza-taldeak martxan jartzen ditugu. Hori guztia eskaerapean.

Bisitak


Urtarrilaren 7tik aurrera horrela eskatu diguten ikastetxeetara joan gara, haien zuzendaritza-taldeekin biltzeko eta proposatu dizkiguten Bisitakkudeaketa espezifikoari buruzko gaiak jorratzeko. Ikasturtean zehar jarduera hori egiten jarraituko dugu, ikastetxeek horretarako proposatzen dizkiguten datetara, haientzat onenak diren aldetik, egokitzen garelako.

Hobekuntza-taldeak


Jasotako eskaerak aztertu ondoren eta joan den ikasturtean arreta eman ezin izan genienak kontuan hartuta, hobekuntza-talde hauek dira martxan jarriko direnak:

Estrategia


Gestión EstratégicaIkastetxearen Estrategia diseinatu eta aurrera eramateko, Agentziaren metodologia erabiliz (HOBBIDE-EFQM), erraztasunak ematen dira.

Esku hartzeko moduan berrikuntza gisa, baterako presentziazko saioak ez ezik, saio partikularrak ikastetxean ere egingo dira.

Aurreikuspenen arabera, baterako saioen datak martxoaren 6an, 13an eta 20an izango dira (Aste Santuko oporrak baino lehenago).

Komunikazioa


ComunicaciónHau izan zen joan den ikasturtean martxan jarri ezin izan genuen hobekuntza-taldeetako bat.

Taldeak badu Komunikazioa Kudeatzeko prozesua egitura guztian, IPAE, berrikusteko asmoa, beste prozesu batzuekiko harremanak kontuan hartuta.

Apirilaren 10ean, oporretatik bueltan, emango zaio presentziazko lehen saioari hasiera.

Pertsonak


Gestión de PersonasPertsonen Kudeaketa hobetzeko taldea martxan jartzeko, aurten eskatu diguten ikastetxeak eta, joan den urtean eskatu arren, arreta eman ezin izan genien ikastetxeak hartuko ditugu kontuan.

Taldeak kudeaketaren alderdi hauetan kontzentratuko ditu bere esfortzuak: lanpostuari harrera, jarraitzeko planak eta oinarrizko gaitasunak.

Talde hau apirilaren 16an hasiko da lanean.

PKS kudeatzeko prozesua


Estructura de procesosErraztasunak ematen jarraitzen dugu, Prozesuen bidez Kudeatzeko ikastetxearen sistemak jarraitzeari eta berori hobetzeari lotutako jarduera guztiak antolatu eta sistematizatzeko aukera emango duen prozesua diseinatu eta ezarri behar dela uste dutenei.

Talde hori, pertsonen taldea bezala, apirilaren 16an hasiko da lanean (ez datoz bat ikastetxeak).

.

Lehen bilera


Programetako bakoitzaren arduradunak jarriko dira eskatzaileekin harremanetan, joango direla baieztatzeko eta deialdia taldearen lehen bileran bidaltzeko.

Eskatu ez duen ikastetxeren batek aurreko jardueretakoren batean parte hartzeko interesik badu, Ikastetxeak blog-aren haren espazio pribatutik  eska dezakedel .

Hobekuntza-taldeei buruzko informazioa kokatzen den blog honen HOBBIDEren fitxatik emango dizuegu lortzen  diren emaitzei buruzko informazioa.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: