Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Estrategiak futbolean

CASTELLANO

Zein estrategia aukeratzen dut?


Estrategiaren ideia azaltzeko irudi bat bilatzen ari nintzen Internet-en aspaldi eta ondoren jartzen dizkizuedan irudiak aurkitu nituen. Ideia ona iruditu zitzaidan eta, historikoen artean katalogatutako derby baten atarian (“azken derbya Katedralean”) gauden honetan, zuekin partekatu behar nuela iruditu zitzaidan.

La estrategia en el fútbol

Helburua: aurkariari irabaztea


Futbolean denok dugu argi helburua zein den: aurkariari irabaztea, hots, kontrako ekipoak baino gol gehiago sartzea.

Berdinketa ez da txarra; hirugarren aukera litzateke: ezin bada irabazi, berdintzea. Hirugarren aukera, galtzea, ez da batere gomendagarria.

Honaino, dena ondo, baina nola egin behar dut nire helburua lortzeko? Zein estrategia erabiliko dut?.

Argi dago jokalariak zelaira ateratzea eta: “egin ezazue nahi duzuena eta nahi duzuen moduan“ esatea ez dela ideia ona. Ia seguru, nahasmenduak, antolaketa faltak eta koordinaziorik ezak porrota eragingo dute emaitzan; hots, partidua galduko dugu eta EZ da helburua beteko.

Horiek horrela, estrategia bat behar dugula argi dago, baina zein da? Hemen selekzio batzuen estrategiak ditugu.

Estrategia desberdinak


Txinatarren kasuan, antza denez, ez dute estrategiarik (edo ez dute behar bezala definitua) eta etxean geratu eta partidak telebistan ikusteko gonbidapena egiten dute.

Mexikarren kasuan, puntu gorria ez dela baloia arbitroa baizik kontuan hartuta, estrategia, antza denez, arbitroa urduritzean datza. Estrategia hau apur bat arriskutsua da, ekipoaren erdiari kanporatu ahal baitzaio.

Frantsesek, itxuraz, estrategia elaboratuagoa dute, konplikatuagoa dela ere pentsa litekeen arren. Hipotesi guztiak jokatzen saiatzen dira baina, antza denez, atezaintza ahaztu zitzaien. Kontuz! Helburua ahaztea eragiten duen estrategia txarra da.

Australiarren kasuan, helburua lortzeko gaizki orientatutako (edo orientatu gabekoa) estrategia bat sortzen dute. Berez, laguntzarik gabe, partida galtzeko moldatzen dira. Kontrako ekipoarentzat arerio ona da. Estrategia hau ez da batera gomendagarria.

Brasilen estrategia…beno, komentariorik gabe. Baina, azkenik, helburua lortzen dute, hots, gola sartu eta kontrakoari irabaztea.

Italiarren kasuan, irudiak adierazten duenez, antza denez, defentsa gogor eta irmo bat dute abiapuntu: ideia txikiak erdiko zelaian, aurrelariarentzat paseak…eta penaltya. Kasu honetan, defentsaz gain, aurrelariak penalty bat “ateratzeko“ adina trebetasun izatean datza estrategia.

Alemanek, antza denez, argiago dute. Estrategia erradikal, eraginkor, geldiezin…bat da (pilotaren abiadura orduko 297 km-koa izan daiteke). Zuzenean helburura doaz: kontrakoak baino gol gehiago sartzea.

Ingelesek erabiltzen duten estrategia ere ez da txarra. Kanpoko faktoreetan pentsatzen dute eta, haizearen arabera, aurrelariaren posizioa alda daiteke…Alemanen kasuan bezala,  helburua ere argi dute eta zuzen eta argi lortzera doaz.

Argi dagoenez, aleman eta ingelesek erabilitako estrategiak eraginkorrenak dira, gure helburua (kontrakoari irabaztea) lortze aldera.

Zer gertatzen da institutuetan?


Institutuetan antzeko zerbait gertatzen zaigu. Ikastetxe guztiok argi ditugu gure helburuak, ikastetxe bakoitzak bereak, baina ez dugu hain argi estrategia. Agian gutxi hedatu den edo definizio handirik gabeko estrategia bat izango dugu, txinatarrek bezala, edo, agian, estrategia oker bat, australiar edo frantsesek bezala, izango dugu.

Estrategia egokia aurkitzea ez da erraza eta zenbait elementu hartu behar dira kontuan. Baina ikas daiteke.

Estrategia bilatzeko orduan ikastetxeei aholkularitza emateko prestakuntza-jardunaldiak antolatzen dira Agentziatik. Estrategia hori, azkenik, ikastetxearen plan estrategikoan ager daiteke.

… Eta, zuek, zein estrategia duzue zuen institutuan?

Irudiak: Galeria de ESeraph

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: