Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Plan estrategikoa

CASTELLANO

Plan estrategiko bat diseinatzea


Zer mugitzen da nire ingurunean?, Beste erakunde batzuek zer egiten dute?, Zer lortu nahi dugu, nora iritsi nahi dugu, nondik joan nahi dugu, noiz iritsiko gara edo zein inbertsio behar da?, Gure puntu indartsuak ezagutzen al ditugu?, Hauek dira erakunde orok bere buruari uneren batean egiten dizkion galderak.

Plan EstratégicoGure institutuek, beren mailan, eguneroko lanean ere eten bat egiten dute, galdera horiei erantzuna emateko. Plan estrategikoa diseinatzeko garaia iritsi da. Dokumentu kritiko bat, gure ikuspegia lortzeko urratsak diseinatzeko lagungarri izango dugun gure ikastetxearen mapa bat trazatu nahi dugulako.

Ahalegin eta itxaropenak koordinatzen eta prozesuak optimizatzen lagunduko digu, gure antolaketa-baloreak gaurkotzeko izango dugu lagungarri, proiektuak ekintza bilakatuko ditu, etorkizuneko gure ideiei edukia emango die…Baina sistematika batekin..

Estrategiaren diseinua eta hedatzea


Comunicaci_n_3b_Estrategia_para_Moodle 2

Ikastetxeen hobekuntza-planetan ikusitako premiei erantzuna emanez, lan edo planifikazio estrategikoaren taldea martxoaren 6an hasiko da ibiltzen.

Helburua

Haien plan estrategikoa errazago definitu eta erakunde osoari hedatzeko ikastetxeei tresna bat ematea da helburua.

Horregatik, diseinu bat egiteko gai izatea ez ezik, “prozesuen jabeak “ estrategiatik datozen helburuak aurrera eramateko gai izatea ere inportantea iruditzen zaigu, prozesuekin eta gure kudeatzeko sistemarekin bat datorren sistematika baten
arabera eta tresna trazatu eta erakunde osora hedatzeko erraztasunak emango dituena.

Lan-plana

Agentziatik proposatutako metodologiaren arabera gauzatuko da lan-plana. Izan ere, metodologia hori LHko ikastetxe askotan landu da 2009tik aurrera: “ESTRATEGIA DISEINATU ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN AURRERA ERAMATEKO METODOA“.

Proposamena irekia da, ikastetxe bakoitzaren egitura eta idiosinkrasiaren arabera, baina, batez ere, “posizio estrategikoaren prozesuaren jabeentzat “ eta prozesu horren taldeko kideentzat da (betiere estrategia diseinatu eta ikastetxe bakoitzean gauzatzeko prozesuan liderrak izan behar dutenentzat).

Egutegia programatuta dagoen arren, bileretarako deiak lan-taldearen egutegian agertuko dira. Egutegi horretan gai-zerrenda eta bilerarako ezarritako rolak (akta eta moderatzailea) azalduko dira.

Tokia eta iraupena

Lau lan-jardunaldi, gehienez ere, programatu dira.

Aurreikuspenen arabera, martxoaren 6an, 13an eta 20an egingo dira jardunaldiak eta, egindako lan eta premien arabera, jardunaldi horien osagarri gisa ikastetxeetan beretan beste bat egin liteke.

Jardunaldiak IEFPS IURRETA GLHBIn egingo dira.

Laguntza

“ESTRATEGIA DISEINATU ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN AURRERA ERAMATEKO METODOA“ agiria eta saioetan landu eta entregatutako dokumentazioa ditugu. Halaber, web espazio bat egokituko da, lan-dinamika erraztuko duen eta elkarren artean komunikatzeko, zalantzak argitzeko, planteamendu berriak egiteko…azkarrago jokatzeko aukera emango digun informazioa aurkitu, utzi eta partekatzeko..

Konpromisoak

Saioetara joatea ez ezik, lan-saioek bukatu ondoren, hurrengo planifikazio estrategikoaren diseinuan landutako metodologia aplikatzea ere da konpromisoa.

“Planifikazio estrategikoan“ parte hartuko duten ikastetxeak

Ondorengoak dira “Estrategiaren planifikazioa “ lan-taldean parte hartzeko izena eman duten ikastetxeak:

Agur eta IEFPS IURRETA GLHBIn martxoaren 6an, 09:30etan, ikusiko dugu elkar.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: