Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Sailburuordetzaren agenda estrategikoa

CASTELLANO

LHren beste dimentsio baterantz


Atzo, martxoak 7, Eusko Jaurlaritzako (Lakua) Areto Nagusian izan zen Jorge Arévalo jaunak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak, deitutako bilera. LHko ikastetxeek, Sailburuordetzako pertsonek (LHko eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza, IVAC, Tknika eta Agentzia) eta Lanbideko, Unibertsitateko, Hezkuntza Ikuskaritzako eta Lurralde Ordezkaritzetako ordezkariek hartu zuten bileran parte.

Agenda estratégica de FPHezkuntza sailburuak eman zion ekitaldiari hasiera eta, labur, LHk orain arte egin duen lana eta aurre egin behar izango dien erronka berrien garrantzia aitortu zituen.

Adolfo Alustizak, Lanbideko zuzendari nagusiak, hartu zuen lehen hitza eta, geroago, Ramón Martínez de Murguíak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendari nagusiak, hitz egin zuen. Bukatzeko, Jorge Arévalok, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak, hitz egin zuen. Haien mezuetan argi eta garbi geratu zenez, “BAT dira“; hots, sistema bakar batean lankidetzan jardunez, partekatuz eta koordinatuz egingo da Lanbide Heziketan lana.

Estamos preparadosDugun egoera zaila dela aitortu arren, helarazi den mezua positiboa eta itxaropentsua izan da. LH izan daitekeela jendeari ziurgabetasunetik ateratzen eta egoera hau gainditzen lagunduko dion itxaropena uste da. Enplegua sortzeko eta lehiakortasunaren esparruan hobekuntzak izateko izango da lagungarri.

2015eko Euskadiko LH


12 ildo estrategiko aurkeztu ziren:

1. Araudia garatzea

Aurreikuspenen arabera, lege eta dekretu hauek emango dira argitara: LHren legea; Zereginen Ikaskuntzaren legea; ikastetxeen dekretua eta ezagutza ez formalak ezagutzeko dekretua.

2. Ikastetxe eta enpresaren arteko harremana indartzea

Zentzu horretan, proposamena eskualdeetan erreferentziako ikastetxeak identifikatzean datza.

3. Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua berritzea.

Antolaketaren aldetik, egokitzeko gaitasunak aurrera eramateko aukera emango duen malgutasun handiagoa eman nahi zaie ikastetxeei, ikastetxeetako ekipoek eraginkortasun handiagoz lan egin ahal izateko moduan.

4. Aldatzeko gaitasuna garatzea

Zentzu horretan, Lanbide Heziketak eta Unibertsitateak bat egitea eta integratutako sistemaren bilakaera bezalako ideiak aurkeztu dira.

5. Ikasteko beste eredu batzuk sortzea

2.0. aplikazioak gelan integratzea, eleaniztasunari laguntzea eta ikasteko diseinu berritzaileen bidez euskararen erabilpena indartzea dira kontuak.

6. Txandakako prestakuntza bilakatu eta indartzea

Nuestra fortaleza... las personasDagoeneko badira horri buruzko esperientzia berritzaileak eta ikasteko metodologia horri laguntzen jarraituko dugu.

7. Berriztapen lehiakorra

Tknikak, berritu ez ezik, ikertu ere egingo du. Etorkizuna aztertuko du, orainaldiari laguntzeko.

8. Enpresen sorrerari eta kultura ekintzaileari laguntzea

Ekintzailetza sustatzearen aldeko apustua egiten da, sortzen ari diren sektoreei, baita gaur egun existitzen ez direnei ere, begira.

9. Hobekuntza-sistemetan bilakaera izatea

Hobekuntza fokalizatu nahi da; alde batetik, gelan, eskola-porrota gutxitzeko asmoz, eta, bestetik, prozesuan eraginkortasuna optimizatzea, “cuellos de botella“ gutxituz.

10. Orientabidean eremu berriak lantzea

Lanbiderekiko lankidetzan, premia gehiena duten gizarte-egoera ahuleko pertsonei eman beharreko orientabide-zerbitzua hobetzea.

11. Laguntza-organismoak berregituratzea

FP Euskadi 2015

IVACerako eta Agentziarako planteatzen dira aldaketak,

12. Nazioarteko bihurtzeko prozesua zabaltzea

Gaur dagoen enplegu-eskaerarekin bat etorrita, ikasleen gaitasunari lagunduko zaio, enpresak nazioarteko bihurtzeko prozesuari erantzuna emateko.

ResetearResetear


Bukatzeko, ekipo guztiak bere gain hartu du lan egiteko orduan balore batzuen arabera jarduteko konpromisoa, eta balore horiek aipatu ditu sailburuordeak:

  • Gardentasuna
  • Konpromisoak betetzea
  • Konfiantza gehitzea

Haien konpromisoa “eustea eta ereitea“ da eta haien formula “gutxi hitz egin eta asko egitea“.

.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurkezpenak


Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: