Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Pertsona, ardatz nagusia da

CASTELLANO

Pertsona erakundeen ardatz nagusia da


Prozesuetan, adierazleetan, helburuetan…beti “murgilduta “ gaude Kalitatean, hori guztia helburuak lortzeko planak edo itunak nola sortu edo erabili behar diren ahaztu gabe. Egia da beti ari garela gai horietan lanean baina ez diogu inoiz pertsonengan pentsatzeari utzi.

Pertsonak erakundeen oinarria dira. Are gehiago institutuen eta ikastetxeen kasuan, ezagutza eta egite ona transmitituko baitizkiete pertsona horiek hurrengo belaunaldiei.

Pertsonak dira prozesuetan azaltzen diren jarduerak aurrera eramaten dituztenak, adierazleen atzetik doaz eta helburuak lortzen saiatu behar dute; horregatik, hau pentsatzen dugu: pertsonak berriztapenaren, aldaketaren eta aurrerapenaren ardatz nagusia eta eragile aktiboa dira. Hori gerta dadin, oinarrizko lau osagai behar dira: jarrera, ezagutza, sormena eta konpromisoa. Osagai horiek ez direla berez sortzen badakigu eta, horregatik, lau osagai horiek sortu eta indartu ahal izateko egoerak sustatu beharko dira.

Jarrera


Aldaketa eta berriztapena landu ahal izateko, funtsezko elementua da jarrera. Pertsonak trebetasun asko izan ditzake baina, jarrera ona izan ezean, oso zaila, ezinezkoa ez esateagatik, izango du ezer lortzea.

Aldatzeko joeraren oinarria da jarrera. Bagara norabide bat nahi diren baldintza batzuei aurreratzeko gai, esfortzua eskatzen digun arren. Jarrerari, aldaketa eta berriztapena helburu dituen prozesu baten hasiera gisa, buruz ikertzea  eta ikasi nahi izatea garrantzi handiko zutabe bat izango da.

Ezagutza


Batzuetan nahi dugu (jarrera positiboa dugu) baina ezin dugu, ezagutza falta zaigu. Ezagutzarik ez badago, jarrera paralizatzen da, ez baitaude irizpideak erabakiak hartzeko unean. Egiten dena, egin behar dena edo egin nahi dena hobeto ezagutzeak ziurgabetasuna eta estresaren sentsazioa gutxitzen ditu. Horregatik, ezagutzak emango digu aldaketa eta berriztapenaren norabidea erabaki eta aurreratzeko aukera.

Sormena


Bestalde, jarrera eta beste elementu batzuen konbinazioa ditu sormenak abiapuntu. Aurreko bi irizpideek lan on bat segurtatzen dute baina, harantzago joan nahi badugu, sormena hartu behar dugu kontuan. Egoera eta irtenbide berriak planteatu eta irudikatzeko espazioak utzi beharko ditugu. Gaur arte ezinezko ziruditen gauzak egin daitezkeela pentsatzeko prest egon behar dugu. Ludikoa, espero ez dena, lankidetzan egindakoa edo zentzu sortzailea sormen- eta kudeaketa-prozesuetara sartu behar dira.

Konpromisoa


Eta, azkenik, berriztapena eta aldatzeko prozesuak landu nahi baditugu, ezinbesteko baldintza bat berriaren aldeko konpromisoa da. Gaiak gainontzekoek egiten dutelako bakarrik hartzeak  ez du balio. Aldaketa eta berriztapenaren ondorio diren lan egiteko era berri horietan sinetsi behar dugu, egindako guztiak fruitua eman dezan.

Konpromisoak emango digu zailtasunak gainditzeko aukera. Konpromiso kolektiboa (lankidetza edo parte-hartzetik harantzago), ezinbestekoa da aldaketarako.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: