Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

SAK sistema

CASTELLANO

IEFPS POLITÉCNICO EASO POLITEKNIKOA GBLHI – Donostia – Lankidetza

SAK sistema


SAK

Erraza da sistema kontsolidatu bat eta sistema solidotu bat nahastea. Sasi-heldutasun horrek erosokeriara eraman gaitzake eta honek hobetzeko aukera ukaezina lausotu dezake. Ziurtagirien abalak, zilarrezko edo urrezko zigiluak, eta homologoen goraipamenek ez dute antolaketaren egite ona bermatzen, ezta haren kideen inplikazioa edo konpromisoa ere. Horretaz jabetzen garenez, ikuspegia aldatzeko eta gure kudeaketa-sistema iraultzen hasteko abagune egokia dela uste dugu, sistema hori benetan sinplea, arina eta konpartitua izan dadin (SAK).

SSinplea


Sinplea izateak ez du gutxiago esan nahi, behar-beharrezkoa dena baizik. Sistema argia, intuitiboa eta aurrez iragartzeko modukoa izatea nahi dugu. Balioa eman eta erabiltzailearengan arreta jartzen duen sinpletasun esanguratsu baten alde egiten dugu apustu. Horrek dokumentazio guztia berrikustea eta liderrekin eta talde bakoitzarekin elkar harturik lantzea dakar. Agiri eta prozedura gehiago baztertu edo ezabatu ezin dugunean hurbilduko gara bikaintasunera, eta ez gehiago erantsi ezin dugunean. Horrek hiru galdera egitera behartzen gaitu: zer utzi beharko genioke egiteari? Zer egiten jarraitu beharko genuke? Zer egiten hasi beharko genuke?.

aArina


Prozesuei eta kudeatzeko tresnei baino garrantzi handiagoa eman nahi diegu pertsonei eta beren arteko elkarreraginei; halaber, aldaketa bat gertatuz gero erantzuna azkar emateari eman beharko litzaioke lehentasuna, eta ez plan baten arabera zurrun jokatzeari. Prozesuak eta planak antolaketari eta pertsonei laguntzeko euskarria izan behar dute, eta ez alderantziz. Kruzero-abiadura irmoa da beharrezkoa, baina aldez aurretik prestakuntzarik izan gabe, arina dena, batzuetan, zorabiatzeko modukoa izan daiteke. Aplikatibo ofizialen erabilpen espezifikoa baztertu gabe, hodeiaren aldeko aukera egin dugu, kudeaketa eta komunikaziorako espazio birtual gisa eta, horretarako, langileontzat eta ikasleentzat domeinu propioak sortu ditugu.

KonpartituaKonpartitua


Maila bidezko sare bat eratu dugu, antolaketa-sistema horizontal eta deszentralizatu bat sortuz. Sistema horrek, ikuspegi konpartitu batekin, informazioa eta ardurak era autonomoan kudeatzen laguntzen digu. Irakasleak ez ezik, departamentuak kudeatzeko dauzkagun hogeita bostetik gorako kudeaketako unitateetakoren baten bideratzaileak ere bagara.

Oinak lurrean dauzkagu eta sistema hodeira igotzea erabaki dugu. Horrek, zorionez, makineria guztia birplanteatu eta berreraikitzera derrigortu gaitu eta elkarreraginean jarduteko eta errealitatea antzemateko beste era bat sortarazi digu. Oraindik hastapenean gaude baina bide onetik goazela uste dut.

Miguel Angel Elkoroberezibar. 2013

maelkoro@ieaso.com

Donostiako Easo Politeknikoko Kudeaketa eta Komunikazio arduraduna

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: