Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Komunikazioaren Kudeaketa

CASTELLANO

Komunikazioa lantzen


Ikastetxe desberdinek, 12-13ko ikasturtean bidalitako formularioaren bidez, komunikazio-prozesuan laguntza eskatu dute. Horregatik, “CM. Komunikazioa“ lan-taldea apirilaren 10ean hasiko da ibiltzen, ikastetxeen hobekuntza-planetan ikusitako premiei erantzuna emateko.

Gestión de la Comunicación

Helburua eta lan-plana


Ikastetxeek komunikatzeko prozesua berrikustea, birdiseinatzea eta aurrera eramatea lortzea da helburua, hausnarketan, ideia-jasan eta komunikazioaren kontzeptuari buruzko azterketa eta planteamendu berrietan oinarritutako metodologia batekin.

Agentziako Kalitate Arlotik proposatutako metodologiaren arabera eramango da lan-plana aurrera:

  • Komunikazioaren kontzeptuari eta prozesuari buruzko hausnarketa: eztabaida, ideia-jasa, egiteko modu berriak aurkeztea…
  • Komunikatzeko prozesuaren berregituraketa: prozesua berrikustea, ideia berrien azterketa, aldaketak sartu eta balidatzea.
  • “Egiteko era berrien“ bidez aldaketei euskarria ematea.

Proposamena irekia da, ikastetxe bakoitzaren egitura eta idiosinkrasiaren arabera, baina Komunikazioa Merkatu eta Kudeaketaren posizionamendu-prozesuaren jabeei emango zaie lehentasuna.

Egutegia programatuta dagoen arren, bileretara joateko deialdiak egun batzuk lehenago bidaliko dira.

Tokia eta iraupena


Comunicación 4Gehienez ere, lau lan-jardunaldi programatu dira. Lehen jardunaldia apirilaren 10ean izango da eta ondorengo datak hasierako bileran ezarriko dira. Lan-saioak Iurretan egingo dira.

Laguntza


SGPren prozesuak ditugu: Komunikazioaren Merkatuaren eta Kudeaketaren posizionamenduak. Halaber, agentziatik landu diren prozesuei laguntzeko materialak ere baditugu. Bestalde, web gune bat egokituko da, lan-dinamika errazteko, gure komunikazioak arintzeko, zalantzak argitzeko, planteamendu berrietarako… informazioa aurkitzeko, utzi eta partekatzeko.

Konpromisoak


Lan-bileretara joateaz gain, lan-saioek bukatu ondoren hartuko da komunikatzeko prozesuan egindako aldaketak ikastetxeetan gauzatzeko konpromisoa.

“CM. Komunikazioa“ lan-taldeko ikastetxeak


Ondorengoak dira hobekuntza-ekipo honetan parte hartzeko izena eman duten ikastetxeak (ikasturte honetakoak eta joan den ikasturtean arreta eman ezin izan genienak):

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: