Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Pertsonen Kudeaketa

CASTELLANO | INGLÉS

IEFPS ZORNOTZA GLHBI – Zornotza -Lankidetza

Lanpostu eta zeregin berriak eskuratzeko laguntza planak


Planes de sucesión Hainbat eta hainbat Lanbide Heziketako ikastetxek egiten duten legez, el Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistemarenistema (PKS) bidez gauzatzen du Zornotza GLBHI Lanbide Heziketako ikastetxeak bere kudeaketa. Horrek prozesuen eta zerbitzuen jabe guztiekin eratzen den zuzendaritza-taldea birdefinitzera eraman gintuen, baita postu horiek gure funtzionamendurako funtsezkoak direla pentsatzera ere.

Sistema horretan Posizio Estrategikoarena da funtsezko prozesuetako bat eta  berorren jabea Zuzendaria da. Prozesu horren barruan, jardueretako bat Aldaketa Kudeatzea da, SGP ezarri zen unean definitutako metodologia bat oinarri duena.

Ordezko posibleak bilatu


Detectar candidatos

2008-2009ko ikasturtean osatu zen 2009-2013ko Plan Estrategikoa egin eta plan horretan definitutako helburu estrategikoak sustatzeko prozesuan liderraren funtzioa bere gain hartu zuen gaurko Zuzendaritza-Taldea.

2012-2013ko ikasturte honetan bukatzen du plan estrategiko hori diseinatu zen epeak eta Zuzendaritza-Talde horretako kide izan ziren pertsona batzuek ez zutela lan horietan jarraitu nahi adierazi zuten joan den ikasturtean.

Horrek ikastetxeko postu giltzarrietako batzuetan ordezkapenak egiteko pertsonak bilatu behar izatea eragin zuen, Zuzendari eta Kalitate Arduradunaren karguetan zehatzago esanda.

Pertsona horiek 2011-2012ko ikasturtearen bukaeran aurkitu ziren, zuzendariaren eta ikastetxean behin-betiko destinoa zuten pertsonen, aldez aurretik arduraren bat, departamentu buruak edo hobekuntza-taldeen koordinatzaileak esate baterako,  bete bazuten, arteko elkarrizketa eta bileren bidez. Pertsona horiek aurkitu ondoren, kargu horiei laguntza eman eta horien ordezkapenak egiteko planak definitzera pasatzen gara.

Ordutegi baliabideak


Recursos para planes de sucesión

Uztailean zuzendariak, aldaketa kudeatzearen arduraduna den aldetik, premiak aztertu zituen eta ikastetxea kudeatzeko esleitutako ordutegi-baliabideen zati bat plan horiek garatzera bideratu zuen.

Geroago, planen edukia eta berorien arduradunak konkretatu genituen.

Eskumenak


Horretarako, funtsezko postu horiek betetzeko eskuduntzen definizioa genuen.

Gaitasun horiek postuen funtzioei zuzenean lotuta daude eta lehen aldiz definitu zirenetik postu horiek  bete zituzten pertsonek aldizka berrikusi dituzte. Eskuduntzak definitzeko eta pertsona berriak ebaluatzeko prozesu horretatik abiatuz, 2013-2014ko ikasturtean funtsezko postuak lehen aldiz beteko dituzten pertsonentzat laguntza-plan espezifikoak diseinatu ditugu.

Prestakuntza jarduerak


Plan horietan kanpo eta barruko prestakuntza-jarduerak sartu genituen, orain arte postu horiek bete dituzten horiei lagundu izanaren ondoriozkoak batez ere. Horiek horrela, Zuzendaritza-Taldeko pertsona berriek urtebeteko esperientzia eduki ahal izango dute datorren ikasturtean kargua hartzen dutenean. Urtebeteko esperientzia horretan dagozkien jarduera guztietan parte hartu dute, postuaren gaurko titularrari lagunduz.

Plan Estrategiko berria


Plan Estratégico2013-2017ko plan berria egiteko hausnarketa estrategikorako ekipoa jarraitu behar duten pertsonekin, funtsezko postuak utziko dituztenekin eta postu horiek hartuko dituzten pertsona berriekin prestatzen da.

Gure ustez, hau aberasgarria da, plan berriak postuak utzi dituztenek eskuratutako informazioa eta ezagutza eta etorkizuneko liderren ideia eta proposamen berriak jasoko dituela bermatzen baitugu horrela. Izan ere, etorkizuneko lider horiek beren gain hartuko dute ideia eta proposamen berri horiek aurrera eramatearen ardura.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: