Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Hobekuntza taldea: Pertsonen Kudeaketa

CASTELLANO

Pertsonekin egiten dugu lan


Ikastetxe desberdinek, 12-13ko ikasturtean bidali zen “Laguntza-Premiak“ formularioaren bidez, Pertsonak Kudeatzeko (GP) prozesua hobetzeko laguntza eskatu zuten. Atzo, apirilak 16, pertsonen kudeaketa hobetzeko taldea ibiltzen hasi zen, ikastetxeen hobekuntza-planetan antzemandako premiei erantzuna emanez (joan den ikasturtean egin zutenei eta ikasturte honetan eskatu dutenei).

EPM_Gestión de personas

Helburua eta lan-plana


Ikastetxeek pertsonak kudeatzeko prozesuaren funtsezko alderdi batzuk hobetzea du ekipo honek helburu, pertsonek laguntza dutela sentitu eta haien lana hobeto egin dezaten.

Hauek dira landuko diren alderdi batzuk:

  • Lanpostu eta funtzio berrietarako harrera egitea.
  • Ordezkapenen eta ondorengoen kudeaketa.
  • Funtsezko gaitasunen identifikazioa (ebaluazioa baino lehenagoko alderdiak, prestakuntza-plana, prestakuntza-planaren ebaluazioa).

Lan-plana Agentziako Kalitate Arlotik proposatutako metodologiaren arabera eramango da aurrera:

  • “Pertsonen kudeaketa“ kontzeptuari eta horren prozesuari buruzko hausnarketa: eztabaida, ideien ekaitza…
  • Funtsezko ideien identifikazioa pertsonen kudeaketan.
  • “Egiteko era berrien“ bidez aldaketei euskarria ematea.

Proposamena irekia da, ikastetxe bakoitzaren egitura eta idiosinkrasiaren arabera baina jarduera, batez ere, “pertsonen kudeaketa“ prozesuaren jabeei zuzentzen zaie.

Gestión de Personas 2

Tokia eta iraupena


Lan-saioak Iurretan egingo dira eta iraupena, kasu bakoitzean, ekipoari bidaliko zaizkion deialdietan zehaztuko da.

Lehen lan-saioa atzo, apirilak 16, egin zen eta hurrengoa maiatzaren 10erako programatu da. Bertan, alde batetik gaitasun eta lanpostu klabeen inguruan ikastetxeek eginiko lana konpartituko dugu eta, bestetik, lanpostu eta funtzio berrietarako harrera eta ordezkapenen eta ondorengoen planen adibideak landu.

Laguntza


SGP: Pertsonen Kudeaketa prozesua dugu, baita Agentziatik landu diren prozesuei laguntza emateko materialak ere. Bestalde, moodle espazio bat egokitu da, lan-dinamika errazteko eta gure komunikazioak arintzeko informazioa aurkitu, utzi eta partekatzeko, zalantzak argitzeko, planteamendu berriak egiteko… Ekipoko kide guztientzat irekita egongo den eta haiekin partekatuko den lan-espazio bat.

Ikastetxeen konpromisoak


Hobekuntza-talde guztien oinarrizko konpromisoez gain,- lan-saio guztietara joatea eta egiten diren lanak moodle espazioan partekatzea,- aurrez aurreko lan-saioek bukatu ondoren, “Pertsonen Kudeaketa“ prozesuari egindako hobekuntzak ikastetxeetan zabaltzea da konpromisoa.

Ikastetxeak


Ondorengo ikastetxeen “pertsonen kudeaketa“ prozesuaren jabeak  dira etorri direnak:

  1. IEFPS ARETXABALETA GBLHI – Aretxabaleta
  2. IEFPS ARMERIA ESKOLA GBLHI – Eibar
  3. IEFPS REPELEGA GBLHI – Portugalete
  4. IEFPS TOLOSALDEA GBLHI – Tolosa
  5. IES (IIT) MAKINA ERREMINTA (BTI) BHI – Elgoibar
  6. IES UNI EIBAR-ERMUA BHI – Eibar
  7. CPES C.D.E.A. BHIP – CPES CEBANC BHIP – Donostia-San Sebastián
  8. CPES EGIBIDE BHIP – Vitoria-Gasteiz
  9. CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP – Tolosa
  10. CPES ZABALBURU BHIP – Bilbao
  11. IES BIDEBIETA BHI – Basauri
  12. CPEIPS IRUNGO LA SALLE HLBHIP – Irun

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: