Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ukiezinak

CASTELLANO

Ukiezinak


Ez dira Elliot Ness-enak, ez. Askoz hurbilago ditugu, ikastetxe guztietan.

Zertaz ari gara?

Bada, planez ari gara: estrategikoak, urtekoak, prozesuetakoak, pertsonenak, komunikaziokoak, mantentzearenak, aktibo eta baliabideak kudeatzeko, ekonomia eta finantzetakoak, harrerakoak, orientabidekoak, hartzaileak pozik dauden neurtzekoak… ikastetxeko plan eta prozesu guztiak.

Los intocables 3bHelburuei buruz ere ari gara. Zeintzuk? Kudeatzen ditugun guztiak, martxan jarri ditugun plan bakoitzari (estrategikoak, urtekoak, prozesuen emaitza eta errendimendukoak, ekipoetakoak, pertsonenak…) lotuta dugun edozein.

Adierazleak ere sartzen ditugu. Berriro ere guztiez ari gara: helburuei lotutakoak, estatistikoak, HOBBIDErenak…

Merezi duten eran tratatzea inportantea da, ez dira “ukiezinak“, haien izateko arrazoia kudeaketan guri laguntzea da eta kudeaketa bizirik dagoen zerbait da.

Ukiezinak ukitzea


Zerbait egitea planifikatu arren ezin izango dugula ikusten badugu, plana berrikusi eta gaurkotzen dugu; aurreikusita ez genuen arren egin beharreko zerbait egin behar dugula ikusten badugu, plana berrikusi eta gaurkotzen dugu; benetan ikastetxearen errealitatea islatzen badute ditugu planak baliagarri eta errealitatea aldatzen da; horregatik, behar den guztietan ukitu behar ditugu planak (egiten diedan jarraipenaren ondorioz).

Eta, logika eta arrazonamendu bera aplikatuz, egokiak ez direla dakigun helburuak ukitu (ez ditugulako inoiz lortuko edo beti gaindituko ditugulako) eta gure errealitatera egokitu behar ditugu; halaber, adierazleak ukitu behar ditugu eta behar ditugunak eta inportantea dena neurtzeko eta behar dugun informazioa emateko benetan baliagarri ditugunak besterik ez ditugu erabili behar

Eta, berrikuspen eta aldaketa horien guztien arrazoiak non agertuko genituzke?

Jarraituko da…

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: