Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Amets egitera ausartzen al zara?

CASTELLANO

Joan den 2013-01-21ean eman genuen “amets egitera ausartzen al  zara? “ izenburuko artikulu bat Lagun artean sekzioan argitara. Dakizuenez, sekzio hori pribatua da eta gure blog-en harpidedunak diren 78 pertsonek bakarrik dute sartzeko aukera. Dena den, artikuluaren gaurkotasuna ikusita eta gure harpidedunen zenbait proposamen entzun ondoren, hartu dugu artikulua zabaldu eta ezagutzera emateko erabakia.

Berriztapenari buruzko esaldi batzuk


innovacion 466Berriztapenari buruzko ideia eta esaldi asko daude baina ez dugu inor nekatu nahi eta haietako batzuk bildu ditugu:

  • “Adimen handiena era sortzailean pentsatzean datza” K. Robinson
  • “Berriztapenaren balorea ez datza zuri kopiatzea ekiditean, guztiek zuri kopiatu nahi izatea lortzean baizik” Enrique Dans
  • “Berriztapena da lider bat gainontzekoengandik bereizten duena” Steve Jobs
  • “Kostuak aurrezteko berriztapena sakrifikatzea denbora aurrezteko erlojua geldiaraztea bezalakoa da”
  • “Gaurko arazoak ezin dira atzoko formulen bidez konpondu”, Roger Van Oech
  • “Porrotik handiena inoiz ere saiatu ez izana da”, Atsotitz Txinatarra

Berriztapenaren aldeko bidea ikerketan hasten dela eta zailtasunez beteta dagoela badakigu. Zailtasun horiek gainditzeak trebetasun berezi batzuk garatzera behartzen gaitu, erronka berriei arrakastaren bermeekin aurre egiteko aukera emango digutenak.

“Hartu genuen hamarkada honetan ilargira joateko erabakia, baita beste egitandi handi batzuk egitekoa ere, ez errazak direlako, zailak direlako baizik, helburu hori gure energia eta trebetasunen onena antolatu eta neurtzeko baliagarri izango delako, erronka hori onartzeko eta bazterrean ez uzteko prest gaudelako  eta onik atera nahi dugulako.”

John F. Kennedy

Te atreves E1

Amets egitera ausartzen al zara?


Jorge Arévalo sailburuordearen aurkezpenean (2013/03/07) hurrengo urteetarako agenda estrategikoaren ildo nagusiak jakinarazi ziren (LHren beste dimentsio baterantz | Hacia una nueva dimensión de la FP). Ildo horietako batzuek ikerketa eta berriztapenarekin zuten zerikusia.

Zona-E1Ikerketak eta berriztapenak gauzak egiteko era berri batera eramango gaituzte, aldaketa batera eramango gaituzte eta, ondorioz… Amets egitera ausartuko al gara?. Aldaketa horiek zeintzuk izan daitezke?. Nola egingo diegu aurre?

Horregatik,  hiru zonaldeei buruzko hausnarketa bat zuen artean proposatu nahi izan dugu:

.

  • Erosotasunaren gunea
  • Ikasteko gunea, eta
  • Izuaren gunea, esperientziarik GABEKO zonaldea ere deritzona, batzuok gunea magikoa deitzea nahiago dugun arren.

Berriztatzeko prest egon behar dugu, aldaketarako prest egon behar dugu eta, batez ere, amets egin eta gure ametsak lortzeko ahaleginak egin behar ditugu.

Ez da ezer onik gertatzen, aurretik ametsa izan ez bada” Cari Sandburg

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: