Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

OKT hobetzea

CASTELLANO

OKT, kontrol operazionaleko tresna


Kudeaketa Sistema Integratua (KSI), 2007/2008ko ikasturtean, ezarri izanaren eta ikastetxeetan egiaztatutako traiektoria duen Prozesuaz Kudeatzeko Sistemaren bilakaera naturalaren bidez kontrol operazionaleko tresna (OKT) izeneko aplikazio informatiko bat sortu da, aktibo eta baliabideen prozesuaren kudeaketa, prebentzio- eta ingurugiro-arloena batez ere, errazteko euskarri gisa. Esperientziari hasiera ematen dion KSI 1 sareko bost ikastetxeetan ezartzen da eta, nahiko geroago, 11/12ko ikasturtearen bukaeran, KSI 2 sarera hedatzen da.

Tresnaren erabilpenak abantaila nabarmenak ekartzen ditu, ematen baitu arlo horretan egunero gure ikastetxeetan egin behar diren lan askori tratamendu global eta zentralizatua emateko aukera baina, haren erabilpenean aurrera goazen neurrian, hobetu daitezkeen arloak ikusten ditugu eta horrek berrikuspen sakon bat planteatzera garamatza, konponketa integralak emango dizkiguna.

OKT hobetzeko ekipoa


2012/2013ko ikasturte honetan ad hoc ekipo bat sortzea sustatzen du Agentziak, ikastetxeei, oro har, eragin ahal izango lieketen OKTren balizko hobekuntzak zehatz-mehatz aztertzeko asmoz. Premisa horrekin, Agentziako eta lau ikastetxetako (Repélega, Easo, Goierri eta Bidasoa) arduradunek urtarrilean osatu zuten ekipoa eta haien lana planifikatu dute, apirilaren bukaeran hobetzeko proposamenak, kategorien eta lehentasunen araberakoak, azalduko dituen txosten bat entregatu ahal izateko asmoz.

Lan egiteko metodologia


Lan egiteko metodologiak, aurrez aurreko bilerak egiteaz gain, web 2.0. tresnak erabiltzea du oinarri. Tresna horiek ematen dute espazioa eta dokumentazioa egiazko denboran partekatzeko aukera eta, horretaz gainera, denbora eta baliabideak era inportantean aprobetxatzea dakarte.

Lehenik eta behin, OKT erabiltzean esperientzia gehiago duten ikastetxeen proposamenak aztertzen dira, baita tresna horri buruz emandako prestakuntza-ikastaroetan parte hartu duten ikastetxeenak ere. Ondoren, funtzionamenduaren huts egiteetan, diseinuaren akatsetan  eta hobekuntzetan egin diren ekarpen ugariak kategorien arabera sailkatzen dira eta, eskema horretatik abiatuta, hobekuntzari buruzko ondorioak azaltzen dituen txostena eratzen da.

Gaur egun OKT ezartzeko prozesua KSI 3 sareko ikastetxeetara hedatzeko fasean gaude. Agentziak proposamena garatzea bideragarria dela egiaztatu ondoren eramango da fase hori aurrera, ikastetxe horietan instalatzen denean hobekuntza guztiak gehituta izan ditzan.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: