Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ikasi eta hobetzea

CASTELLANO

Ikasi eta hobetzea


“Eta, non azalduko genituzke berrikuspen eta aldaketa horien guztien arrazoiak?”

Galdera honekin ematen genion Ukiezinei, buruzko artikuluari bukaera eta honek ematen digu prozesuei eta kudeaketari buruz hitz egiten jarraitzeko aukera.

Erantzuna hau da: ikastetxeak erabaki duen tokian, haren kudeaketa-sistemaren arabera. Agentziatik ikastetxeei eskaini diegun PKSn (Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sisteman) prozesu bakoitzaren historia “ikaskuntza eta hobekuntza“ deritzon agiri batean jasotzea proposatzen da.

Prozesuaren historia


proceso2Prozesuaren historiarekin zertaz ari gara?

Haren bizitzaren kontaeraz, hots, osatzen dituzten elementu guztietan gertatzen diren bilakaeraz, aldaketez eta hobekuntzaz:

  • helburuak
  • adierazleak
  • jarduerak
  • planak
  • baliabideak
  • erregistroak
  • jabetza
  • ekipoa

Memoria hauskorra da. Ikastetxeetako pertsonak aldatzen dira, baita prozesuak ere, baina, prozesuko jabe bakoitzak dagokion historiaren zatia kontatzeko laguntza ematen badu, aldaketak eragin dituzten arrazoiak azalduz, guztiok ikasiko dugu. Gainera, postu horretan jarraituko dutenek informazio nabarmena izango dute, prozesua, gertatutako aldaketak eta berauen zergatiak ulertzeko.

Ekainetik hurbil gaude, kurtsoen bidez funtzionatzen dugun prozesuen azken jarraipena egiteko unea da (urte naturalen arabera funtzionatzen dugun beste prozesu batzuk ere izan ditzakegu).

Datuak eskatu, berauek neurtu eta geure buruari jarri genizkion helburuak bete ditugun edo ez ikusi behar dugu; emaitzak ikusita, helburuak eta adierazleak berrikusi eta egokitu behar dira, baita hobekuntza-jarduerak identifikatu ere.

Aldaketak partekatzea


“Eta, non azalduko genituzke berrikuspen eta aldaketa horien guztien arrazoiak?”

Baten batek “prozesuaren memorian“ esango du; beste batek, ordea, “ikaskuntza- eta hobekuntza-orrian“ esango du. Prozesuaren aldiaren itxierari buruzko informazio guztia jasotzeko agiri espezifiko bat du lehenak; bigarrenak, ordea, agirian bertan sartu du.

Eta, zein da konponbide onena?. Haren kudeaketarako sinplea eta arinena dela ikastetxeak erabakitzen duena.

Kudeaketa-ekipoek (jabea gehi prozesu-ekipoa) haien prozesuak berrikusteko eta berenago, “ukituz“ eta  “hobetuz“, egiteko “unea“ aurkitzea komeni da.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: