Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Gizarte iraunkortasunaren adibide bat

CASTELLANO

Colaboración – IES (ITS) ESCUELA DE HOSTELERÍA (ITB) BHI – Leioa -Lankidetza

Kudeaketaren hobekuntza


hosteleríaLeioa 250

Gure barne dinamikak hobetzeko ari gara Leioako Ostalaritza Eskolan duela zenbait ikasturte lanean eta gure azken helburua ikastetxearen eta gure eginkizuna betetzeko ditugun baliabideen kudeaketa hobetzea da.

Zentzu horretan, eta are gehiago garai hauetan, lehengaiak, sukaldaritza-produktuak, sukalde eta tailerretarako materiala…erosteko kudeaketa azken bi ikasturte hauetan asko landu dugun arloa da, gai horiei buruzko kontrola eta informazioa errazago izateko tresnak edukitze aldera batez ere.

Baita hondakinena ere


Horrekin batera egunero ditugun 1.200 bazkaltiar ingururi bazkaria prestatu eta zerbitzatzeko prozesuan sortzen diren hondakinen kudeaketa ere badugu. Horiek horrela, Eskolan soberan dauden hondakin desberdinak nondik datozen eta haien kopurua, gutxi gorabehera, aztertu  ziren, sukaldaritzaren arloan:

  • Hondakin organikoak (haragiak, berdurak…), platerak prestatzetik datozenak.
  • Hondakin plastikoak, produktuen enbase mota guztiak.
  • Kartoizko hondakinak, produktuak paketatzea.
  • Soberakinak: prestatutako bazkaria, jateko prest baina egunean “ateratzen“ ez zena, iraungitako produktuetatik datozen honda2013-05-07 d1 400kinak minimizatzea…

Azken puntu honi esker lankidetza-hitzarmen bat adostu ahal izan dugu Lagun Artean-ekin, aurreko analisitik abiatuta eta, prestatutako bazkariaren zati handi bat etorkizunari begira (hurrengo egunean) erabiltzen zen arren, zati handi batek zaborrontzian bukatzen baitzuen.

Eragin positiboa gizartean


2013-05-07 c

Lehenago ere adierazi dugunez, egoera hori onartezintzat jotzen genuen eta, horregatik, Eskolatik erakunde desberdinekin harremanak izaten hasi ginen, soberakin horiek izan zitzaten, baina hiru premisatatik abiatuta:

  • Eskolak ez ditu garraiatzeko ibilgailuak.
  • Emandako soberakinak egunean bertan kontsumitu beharko lirateke.
  • Hartzen dituen erakundeak bere gain hartu behar du soberakin horiek kontsumitzeko baldintza ezin hobeetan izatearen ardura.

Azkenik, lehen adierazitako premisei buruzko akordio batera iritsi ginen Lagun Artean-ekin. Akordio horren arabera, Ostalaritza Eskolak egunero 30 menu (lehen platera, bigarrena eta postrea) ematen ditu, erakunde horri inolako kosturik sortu gabe.

Balore partekatuak


Duela hiru urte ari gara Lagun Artean-ekin lankidetzan eta jarraitzeko asmoa dugu, erakunde horrek helarazi digun eskerronarengatik batez ere.

2013-05-07 b C400

Gainera, lankidetza horri esker, Eskola, ahal duen neurrian, Lagun Artean-ek aurrera eramaten dituen kanpainetan beste  eragile bat da. Duela gutxi Lagun Artean-ek “Gosari solidarioa “ proiektua jarri du martxan, bitartekoak ez dituzten pertsonei gosari bat behar bezala eman ahal izateko. Leioako Unibertsitate Campusaren eremuan kanpaina horren berri eman du Eskolak eta, halaber, EHUko eta Ostalaritza Eskolako ikasle eta irakasleek kanpaina horretan eman dituzten produktuak biltzeaz arduratu da.

Bi erakundeek partekatzen dituzten baloreak ditu lankidetza horrek oinarri eta, horregatik, urte askotan jarraituko duela uste dugu.

Lagun artean 2 400Lagun Artean irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Bilboko Eliz Barrutiko Caritasi lotuta dago eta duela 30 urte ari da etxerik gabeko pertsonekin lanean. Zehatzago esanda, haren aterpetxean egunero gaua ematen duten 32 pertsonari afaltzen eta gosaltzen ematen diete.

Agentziatik ekimen hori aurrera eramaten duten Leioako Ostalaritza Eskolako pertsonak zoriontzen ditugu.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: