Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Nora joan nahi dugun badakigu

CASTELLANO

Ekaina, gure eresien horma


Eguzkia, udaberria, argia… iritsi dira eta dena neguko lozorro horretatik ateratzen ari da.  Esnatze horrek zerbaiten bukaera iristen ari dela ohartarazten gaitu, ikastaroei, proiektuei, lan-zikloei…etab.i egin izan bagenu 350bukaera eman behar diegun datak dira. Horretarako, azpiegitura guztia mugitzen hasten gara, beharko dugun informazio hori berreskuratzeko

Eta, sarritan “eresien horma“ dugu orain aurrean, hain zuzen ere: mahaia, ordenagailua… eta ez duguna, falta zaiguna. Eta orduan konturatzen gara: hau edo hori egin izan bagenu…, planifikazioan…. egin izan bagenu, aktetan edo bileretan…, jarraipenak, adierazleak, helburuak…

Plangintzak, laguntzen du


Seguru asko, gauza batzuek ez dute erremediorik izango baina ikasgaia ikas dezakegu: planifikazioak, lan egiteko era sistematikoarekin eta jarraipenarekin, baditugu, zailago izango zaigu berriz ere eresien horman  erortzea.

Aurreikusi eta planifikatzen hasteko aukera dugu orain, datorren ikasturtean berriro gerta ez dakigun.

Planifikatzea ez da koadrikulatzea eta ez du maila guztietan jarduera eta lanak egiten etengabe ibili behar dugunik esan nahi, ezta dena milimetroan kontrolatuta dagoela ere; erronka bat eta helburu argia ziurtatzea da.

Ezin zaie gaurko arazoei atzoko formulen bidez konponbiderik eman“ (R. Van Oech).

Nora joan nahi dugun badakigu


Planifikazio estrategikoaren bidez geure burua goragoko beste maila batean kokatzen saiatu beharko genuke, lehen landu ez ditugun elementu berriak sartuz, haien “nola“etan berritzaile eta sortzailea izanez eta erronka berriei irtenbide berriak ematen saiatuz.

Eta, hain ziurgabetasun handiko egoera aldakor hauetan, lan-ildo handiez, datuen azterketan oinarritzen diren ondo formulatutako helburuez ari gara, denboran sekuentzien arabera banatutako baliabideen laguntzarekin eta, aurrera goazen heinean, helburu horiek birformulatzeko aukera emango digun jarraipen batekin. Bideko sastraka kentzen dugun neurrian, hurrengo urratsa argiago ikusten dugu.

Kontuz! Baina aldez aurretik nora joan nahi dugun badakigu. EZ gara inprobisatzen ari.

Bestearen ondorioak dagoeneko ezagutzen dituzu; bestela egiten saiatu eta ez zaitez “eresien hormara“ berriro itzuli.

Gozatu ekaina!

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: