Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Misioa, Bisioa, Baloreak

CASTELLANO

Lankidetza – CPEIPS LA SALLE-BERROZPE HLBHIP – Andoain

Misioa, Bisioa, Baloreak: bizi, sentitu eta amesten duguna… garena


La Salle Berrozpe (LSB) bizi, sentitu eta amesten duen Ikastetxea da. Gure azken hausnarketa logo_lasalleberrozpe 300estrategikoan gure erakundea LSBko proiektuan parte hartzen dugun pertsonen emozio eta ezagueren batuketa zela egiaztatu genuen.

Arrazoiketa honek Ikastetxeko misio, bisio eta baloreen ikuskera aldarazi zigun, bai eta ordura arte erabilitako metodologia ere.

Kontzeptua


Kontzeptuari dagokionez, egindako planteamendua Ikastetxean estrategia garrantzitsuena ez zela ulertzea izan zen, baizik eta oinarrian zegoena, hots, misioa, bisioa eta baloreak. Orain arte egin behar genuenari ematen genion garrantzia, ez eta gure funtsari. Iraupen-lasterketa honetan identitate, emozio eta ilusioa duten pertsonez osaturiko erakundeek lortzen eta mantentzen dute arrakasta. Honela, ezinbestekoa zen hau jakitea:

  • Nortzuk gara eta zer lortu nahi dugu.
  • Nolakoak gara eta nolakoak izatera iritsi nahi dugu.
  • Nolako pertsonekin lortuko dugu.

.

Metodologia


Metodologiari dagokionez, ondo funtzionatutako elementuak mantendu genituen, hala nola partehartzea eta adostasuna, eta baita beste zenbait gehitu ere, erakunde gisa haztea ahalbidetu digutenak. Erabilitako metodoa honako hau izan zen:

MISIOA


Misioari buruz: ikastetxea giza-ezaugarriekin definitzen dugu, modu antropomorfikoan alegia. Beraz, LSB galdera hauei erantzunez deskribatzen dugu::

  • Nortzuk gara.
  • Nolakoak gara fisikoki eta psikikoki.
  • Zer egiten dugu arlo profesional eta pertsonalean.
  • Zer gustatzen zaigu, zerk hunkitzen gaitu.

Horretarako LSBko pertsona guztiak, dinamika desberdinak erabiliz, Ikastetxea izaki biziduna bailitzan definitu genuen. Ondoren elementu guztiak identifikatu eta lau nagusienak lehenetsi genituen. Helburua misioa lau ideia orokorretan laburtzea zen, LSBko edozein pertsonak, bere esparrua alde batera utzita, nortzuk garen jakin zezan, modu azkar eta errazean, honela bere eguneroko eginkizun eta erabakietan misioa kontutan hartzeko.

BISIOA


Bisioari dagokionez, ideia guztioz adostutako “ametsa” definitzea izan zen, modu errazean zehaztuz, erabakiak hartzen, lana egiten eta gure bisioa lortzeko helburuak adierazten lagun ziezagun.

LSBko bisioa eratzeko honako dinamika sortu genuen:

  • Gure Bisioaren ezaugarriak definitu genituen: positiboa, erakargarria, argia, asmo handikoa baina egin zitekeena, pertenentziaren zentzua sustatuz.
  • Lan-taldeak eratu genituen: aurretik zehaztutako irizpideez baliatuz pertsona guztiak taldeetan banatu genituen; talde bakoitza 6 lagunez osaturik zegoen, Ikastetxeko maila guztietako ordezkariekin eta kideen adina kontuan hartuz.
  • Metodologia gauzatu genuen: talde bakoitzak ideia-jasa eragin behar zuen, etorkizunean proiektatu nahi genuen irudia zein izan litekeenari erantzunez, bai eta zeintzuk ziren gure nahi eta xedeak, nortzu gindoazen eta zein zen gure ametsa.

Baloreak ok


Baloreei dagokionez, oso argi genuen: misioa mantentzeko eta bisioa lortzeko LSBko pertsonak gure eguneroko lanean izan beharreko jarrerak definitu genituen. Horretarako:

  • Erakundearen baloreak identifikatu eta lehenetsi genituen, hiru baloreetara murriztuz.
  • Baloreak definitu genituen, pertsona guztiak esanahi berbera izan genezan.
  • Baloreak kuantifikatu genituen, helburu estrategikoak esleituz.
  • Gure interes- taldeekin baloreetan lan egin genuen, 3 mailetan: komunikazio, onarpena eta kontzientziazioa.

.

Lantzea


ESTRELLAMisioa, bisioa eta baloreen lanketan estrategiaren ondorengo zabaltzerako bi osagai nagusi erabili genituen. Batetik, misio, bisio eta baloreen lanketan pertsona guztien partehartzea ziurtatu genuen,  Ikastetxearekiko pertenentzia lortuz. Bestetik, misio, bisio eta baloreetan definitutako elementuak pertsona guztiek partekatzea bermatu genuen, honela  estrategiaren lorpenean bakoitzaren laguntza bermatuz, eta ondorioz, bisioaren lorpenean.

Prozesu honen emaitza bi lorpenetan zehaztu dezakegu:

Estrategia errazagoa eta malguagoa eduki, misio, bisio eta baloreen elementuen zehaztasun eta lehentasunari esker, eguneroko erabaki eta eginbeharretan erreferentzia gisa izateko.
Arima duen Ikastetxea izan, gure misioan pertsonen funtsa bilduz, gure identitatea, hau oinarri izanik gure ametsa lortzeko, hots, Ikastetxeko bisioa.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: