Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

LH Topaketak Euskadi 2015

CASTELLANO

Kronika


Ekainaren 5ean eta 6an Donostiako Kursaal-en Lanbide Heziketa landu dugu. Lehendakaria, beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetako hezkuntza-ordezkariak  eta gure ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak bildu dira jardunaldietan, gaia jorratzeko.

Parte-hartzaileok izan dugu goizetan txosten desberdinak entzun eta  arratsaldeetan Tolosaldea Berariazko Lanbide Heziketako Institutua IEFPS TOLOSALDEA GBLHI eta Tknika, Lanbide Heziketarako Berriztapen ikastegia, bisitatzeko aukera.

OHARRA. Artikuluaren bukaeran bideoetara konektatzeko lokarriak aurkituko dituzue.

.

Ekainak 5

Ekitaldiari hasiera emateko mezua


2013-06-05 09.04.06Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Lanbide Heziketako sistema “iraunkor, integratzaile eta inteligente“ bat defenditu zuenak, Juan Mª Aburto Lan eta Gizarte Politiketarako sailburuak, ikaskuntza kooperatiboan eta birkualifikatzean oinarritutako enplegu eta Lanbide Heziketako sistema integratu baten aldeko apustua egin zuenak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak, 2015eko agendaren dekalogoa aurreratu zuenak, mezu bakarra orkestratu zuten:

“Dimentsio berri baterantz”

Egin, pentsatu eta sentitzen duten pertsonak


Hau da Koldo Saratxagak entzuleei “tripetatik“, sentimendutik, bere eskuineko hemisferiotik eskaini ziena: “gizarte berri bat garatzeko ideiak“.

Koldo Saratxaga

Funtsean, pertsonen eta haien emozioen garrantziari buruzko ideiak, baita emozio horiek sormenerako eta ekintzailea izateko duten garrantziari buruzkoak ere.

Bizitzan zehar izan dituen hainbat eta hainbat esperientzia arrakastatsuk ematen dioten agintean oinarrituz eta “sormenetik autorea sentituz“, irakatsi eta ikasteko ikuspegiak eta antolaketen estiloak aldatu behar direla azpimarratu du.

Zure curriculuma ez da dakizuna, egiten duzuna baizik


2013-06-05 12.13.54Alfonso Alcántarak, eszedentziako funtzionarioak eta orain coaching-a denak, entzule guztiak jaiki eta aldameneko lagunari masaje bat ematen hastea lortu zuen; halaber, guztioi Alaskako gai bat kantarazi zigun. Barre egin eta gozarazi gintuen eta, gainera, 2.0-ri buruzko egia batzuk esan zizkigun.

Hasieratik 2.0. weba definitu duen elementutik hasi zen: partekatzea. Ezagutzak, sormena, ametsak, arazoak, konponbideak bilatzeko moduak… partekatzea. 2.0. webaren ezaugarri horrek eman du unibertso askoz irekiago eta ideia handi bat duen edozeini aukerak eskaintzen dizkion bat sortzeko aukera.

Eta istorio honekin agur esan zigun: putzu batean bost igelek atsedena hartzen zuten, batek jauzi egitea erabaki zuen. Zenbat geratu ziren?, 5 geratu ziren, jauzi egitea erabaki zuenak azkenean ez baitzuen egin..

.

Ekainak 6

Berriztapenetik gizarte-kultura berriztatzailera


2013-06-06 09.22.36Hau izan da Ángel Arboníesen txostenaren ardatza; berriztapenaren mitoak eta birusak zeintzuk izan diren esan digu, baita berriztapenak teknologiarekin duen harreman gatazkatsuaren edo fetitxismo teknologikoaren arriskuaren berri eman ere.

Enpresa edo ikastetxeetan berriztapen-departamendu edo prozesu bat behar izatetik berriztapena gure izaerari dagokion zerbait izatera  pasatu behar izatea eta, horretarako, Lanbide Heziketak gizarte-kultura berritzailearen adibidea izan behar du.

Berriztapen-lana lorezaintza bezalakoa dela hartu behar dugu, betiere, kontuan; hots, zaindu  ez ezik,  distira osoa lotzeko denbora ere eman behar zaio lorategiari.

Eraldatzearen ardatz estrategikon

Jorge Arévalok, Lanbide Heziketako sailburuordeak, “Agenda Estrategikoa. LH Euskadin 2015erako”, aurkeztu du, garaia aldatzeak eskatzen duen eraldatzeari aurre egiteko diseinatutako hamaika ildo estrategiko.

2013-06-06 10.38.31Eraldatzearen ardatz estrategikoa Lanbide Heziketako ikastetxeak direla esan du. Eraldatzea haietan hasten da, horrelakoak direla ulertzen duelako:

  • Balio duten prozesuak eta berorien etengabeko hobekuntza sortu eta kudeatzen dituzten pertsonen taldeak
  • Hiru esparrutan egiten dute lan: balioa sortzea, berriztapen eta hobekuntza eta estrategia eta baloreak
  • Ezagutza-unitateetan oinarritutako egitura berri batekin (prestakuntza, ikerketa, berriztapena)
  • Ekimenak proposatzeko eta beroriei aurre egiteko autonomiarekin.

Haien obsesioa: enplegua, bizirik irautea, abantaila lehiakorra; erronka: eraldatzeari laguntza ematea.

2013-06-06 10.48.55

Txandakako prestakuntza Europan


Mariano Iriarte txandakako prestakuntzaren garrantzia jakinarazi du. Hau esan du: “tresna lehiakorra da, pedagogia, ikaskuntza eta enpresekiko harremana ikusteko gure era aldatzen badugu“.

2013-06-06 11.51.47Txandakako prestakuntza honetan datza: ikaskuntza-aldiak prestakuntza-ikastegian eta enpresan txandakatzea.

Txandakako prestakuntzaren eredu europarrak hiru multzotan sar daitezke:

  • Eredu duala edo germaniarra. Bi erreferentzia ditu: akademikoa (Länder) eta profesionala (Industria eta Merkataritza Ganberak). Kontrol duala, oso adostu eta definitua, du.
  • Eredu akademizista edo frankofonoa. Hezkuntza-esparrutik zuzendu, kudeatu eta ebaluatutako alternantzia. Eredu horretan Hezibi edo Ikasi eta Lan sar daitezke.
  • Eredu liberala edo britainiarra. Prozesuari buruzko malgutasuna. Kontrol delegatua eta azken kontrol sendoa, NVQ sisteman (National Vocational Qualification- Nazio mailako Trebakuntza Profesionala) oinarritua.

Hizkuntzaren ahalmena


Jardunaldi hauetan parte hartu duten txostengile guztiek era positiboan erabili dute hizkuntza, honetan guztiak bat etorri dira. Azken aurkikuntza neurozientifikoek erakusten digutenez, hizkuntzaren bidez pertsona eta erakundeen portaeran izan daiteke eragina.

Hauek dira bi egun horietan gehien errepikatu diren hitzetako batzuk:

topaketak EU 1

ENLACES:

Hasierako mezuaren bideoa:

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: