Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Agcalidadfp-eko bloglariei esker ona

CASTELLANO

Barne helburua


objetivo 250Dagoeneko bukatzen ari zaigun 12-13ko ikasturte honetarako, blog-a hobetzeko zenbait helburu jarri genion geure buruari. Haietako batzuk lortzeko, gure lana zen bide bakarra baina honen kasuan, “prestakuntza-ikastegien kudeatzeko praktika onak hileroko kolaborazio espezifiko batekin hedatzen laguntzea“, ezin izango genuen zuek gabe, ondoren aipatzen ditugun guztiak gabe, lortu.

Mila esker!


2013-06-08 08.11.06 300bEskerrak eman nahi dizkizuegu, publikoki, agcalidadfp bloga aberasteko zuen artikuluekin eman duzuen laguntzarengatik  eta, batez ere, kudeaketan erreferentea izateagatik.

Hasi ginenetik orain arte, zuek zarete, ordena kronologikoan, zuen praktika onak gu guztiokin partekatu dituzuenok:

Gure blogeroak


maristak

Urrian, Danik, Maristak-ekoak, telefonoa gelan erabiltzeari buruz hitz egin zigun.

San Jorge

Azaroan, Fernandok, San Jorgekoak, ekintzailetzari buruzko hausnarketa bat egin zuen.

Hostelería Leioa

Azaroan ere, Txemi, Leioakoa, aliantzen eta lankidetzen sorreran zentratu zen.

San José de Calasanz

Gabonak baino lehenago, Javierrek, San José de Calasanzekoak, Argiaren eta Auxiren istoria kontatu zigun.

Usurbil

San Juan Bosko egunean, Juantxok, Usurbilgoak, 2013rako motibazio eta ilusioa ekarri zizkigun.

Repélega

Karnabaletarako, Mikelek, Repelegakoak, kudeaketa energetiko ona nola egin daitekeen azaldu zigun.

Easo

Desagertu den udaberri horren atarian- Miguel Ángelek, Easokoak, “hodeia“ kudeaketa eta komunikaziorako espazio gisa aukeratu dutela erakutsi digu.

Zornotza

Apirilean Zornotzako Mertxek “ikatetxeko pertsonen ondorengoen planak izatearen eta kudeatzearen garrantziari buruz“ hitz egin zigun eta, gainera, hiru hizkuntzatan hitz egin zuen. Ingeleseko gure lehen artikulua izan da.

Hostelería Leioa

Maiatzean, Leioako Txemik bere aliantzen emaitzetako bat partekatu du, Lagun Artean, gizarte-iraunkortasunaren adibidea.

Eta maiatzaren 30ean, dagoeneko ekainean gaudela pentsatuko dugu, nolakoak diren, nola bizi diren eta nola egiten duten amets, hots, nola ulertzen dituzten egitekoa, ikuspegia eta baloreak, kontatu digu La Salle Berrozpek.

Barne helburua vs helburu partekatua


Seguru batek baino gehiagok hau pentsatuko duela: Zein barne helburu? Noiz dira kanpokoak laguntzaileak? Lortzen nortzuek laguntzen dute? Ez dela “oso bikaina“, baita paradoxikoa dela ere, ematen du.

Hobekuntza-arloa identifikatuta dago: helburuak maila guztietan komunikatu, partekatu eta adosteko premia.

Honetaz ziur gaude: lortu nahi genuenaren berri eta zertarako lortu nahi genuen gure ikastetxe guztiei helarazi izan bagenie, helburua soberan gaindituko genuen.

13-14ko gure komunikazio-planetan hartuko dugu kontuan eta zuokin guztiokin partekatuko dugu.

Aipamen berezia


Ezin dugu ahaztu beste laguntzaile oso atsegina eta diskretoa dugula eta berari ere eskerrak eman nahi dizkiogu. Blog honetan euskeraz argitaratzen dugun guztia berari zor diogu, mila esker!

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: