Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Mamuak, galdutako denbora eta albo ondorioak

CASTELLANO

Mamuak


Trabajando bajo presiónZenbat aldiz ez ote ditugun horrelakoak entzun: “presiopean hobeto egiten dut lan, ezin dut planifikatzearen kontu horretan denbora galdu“, “unea iristen denean, hartuko ditut erabakiak“, “planifikatzea oso zaila da eta, azken finean, inoiz ez duzu aurreikusi duzuna egiten“, “adituek ere asmatzen ez badute, zer planifikatuko dugu guk?“, “planifikazioak sormena hiltzen du“, eta abar luze bat.

Gure mamuak dira.

Galdutako denbora


Galdutako denbora, galdutakoaEmaitza, ia beti, antzekoa izaten da: galdutako orduak, inprobisazioa, helburu sakabanatuak eta kontrolik gabekoak, ekipo bat motibaziorik eta norabiderik gabekoa, oso gainkostu garrantzitsu bat antolaketa guztiarentzat eta pertsonen higadura bat, eraginkortasuna agerian galduz. Edo, agian, eraginkortasun hori ezkutuan dago eta ez dugu erakusten.

Poliki aztertzen badugu, hau ikusten dugu: gure planifikazio-faltaz gain, sarritan ordu pila galtzen dugu eta, ordu horiek eta beste pertsona batzuk galtzera behartzen ditugunak biderkatuz… estututa gauzkan losa bat dira. Baina galdutako denbora hori zerbait gehiago da: benetan positiboa, baliagarria, motibatzailea edo sortzailea ez den zerbait egiten edo sortzen inbertitu ez den denbora bat dugu.

Albo ondorioak


Planifikatzen ez badugu edo planifikatutakoaren arabera jokatzen ez badugu, egunez eguneko gertaerek hitzez hitz “jaten gaituzte“. Dena premiazkoa da eta lan batetik bestera jauzi egiten dugu, bukatu gabe utziz eta, geroago, berriro hasiz. Horren ondorioz, egun guztian oso aktiboak, baina reaktiboak, gara. Gauzak egiten ditugu eta, metatzen Zure planifikazio-falta ez da nire premiazaizkigunez, gure inguruko pertsonengana jotzen dugu, haien lana egiteari utz diezaioten eta “orain egin behar dudan hain premiazko lan hori, egiteko denborari k ez dudana eta zuk egiten lagunduko didazun hori, ez zaizu axola, ez al da horrela? Azken finean, une bat besterik ez da“ egiten jar daitezen.

Sentsazio positiboa da: zein ondo! Egun osoan gelditu gabe jo eta ke ari izan naiz lanean! Lan itzela aurrera ateratzeko gauza naiz! Baina karga gehiegi dugu, beste pertsona batzuen edo geure lanak eteten ditugu eta aurreko puntura, “galdutako denbora“, eramaten gaituen kiribil bat sortzen dugu.

Urgentziak


Galdera hauek egin dizkiogu geure buruari: antolaketak zergatik sufritu behar du gure planifikazio-falta? Nire urgentziek zergatik izan behar dute beste pertsona batzuen urgentziak? Nire estresak zergatik izan behar du haiena?

Kudeatzaile gisako nire lana ez da “hori“, hain zuzen ere,  ondorio horiek ekidin eta kontrako ondorioari mesede egitea baizik.
->Kiribila hauts ezazu!
Hortik ateratzeko era bakarra dago: kiribila haustea!, geldituz, aldatuz, birplanteatuz, antolatuz…
->Planifikatuz!

Zergatik ezin dugu era ireki eta berritzaileago batean planifikatu, erronka berriei aurre egiteko bide berriak diseinatuz, lan egiteko eta elkarreraginean aritzeko era berri, sortzaile eta eraginkorragoak, gure interes-taldeekin konprometituak, sustatuz?

Gure planifikazioek aurrera egiteko elementuak izan beharko lituzkete, aukera berriak landuko lituzketenak, aldez aurrekoak eta proaktiboak. Oso helburu erabilietan oinarritutako planifikazio estrategiko batek, batere arriskurik ere ez duenak, gutxienez urduri utzi behar gintuen. Gure lanean ez dugu urrats bakoitza bizpahiru urte lehenago zehatz-mehatz definituta izan behar. Ez gara produkzio estandarraz eta seriekoaz ari. Sistematikak ditugu.

Irabazitako denbora


exito-2009

Eta hau ez da galdutako denbora, irabazitakoa baizik, berdinarekin, baita gutxiagorekin ere, gehiago egitea da. Norabide argia eta, epe labur eta erdira, helburu garbi batzuk izatea da. Ardurak partekatzea, eginkizunak eskuordetzea eta ahaleginak koordinatzea da, analisian eta datuetan oinarritutako helburu aurreikusi bat lortze aldera.

Lortzek ez gaitu ito behar, eskura ditugun bitartekoak erabili baititugu dagoeneko, baina eman behar ditugun urrats handiak zeintzuk diren argi utzi behar dugu, bakoitzak zer egin behar duen jakin behar dugu eta ero eman beharreko hurrengo urratsak berrikusi behar ditugu, ez inprobisatzeko, espazio eta proposamen berriak irekitzeko eta definitutako ibilbide bat birbideratu, egokitu eta berrorientatzeko baizik.

Gure planifikazioak ez dezala eskola hil eta etorkizunera arrakastarekin proiektatu dezala.
Geldi gaitezen! Aukera bat eman diezaiogun planifikazioari.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: