Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Aldaketa

CASTELLANO

Estrategia berria


Ikastetxeetan egiten ari zareten bezala, gu ere 2015 LH Agenda Estrategikoa zehatz-mehatz aztertzen ari gara.

Agenda Estrategikoa. FP Euskadi 2015Sailburuordetzaren atala gara eta, gobernu berri bat dela-eta goi zuzendaritza aldatzen den guztietan bezala, horrek dakarren aldaketan murgilduta gaude.

Ikastetxeetan gertatzen den gauza bera da, zuzendaritza-talde batek bere legealdia betetzen duenean eta beste batek hurrengo aldian agintea hartzen duenean.

Kasu batean zein bestean, trantsizio hori traumatikoa izan ez dadin eta aldaketa orok eragiten dituen oztopoak gaindi daitezen, arrakastaren giltzarria antolaketako pertsonak, eta gainontzeko interes taldeak, tratatzeko eran eta komunikazioan datzala badakigu.

Helburu eta lehentasun berriak


Agendaren ideia orokorretan azpimarratzen denez, “LANBIDE HEZIKETA bide berrietatik, batzuk urratu gabe, berriro bultzatzeko unea da“.

11 helburu, luze garatu eta azaltzen direnak, markatzen dira eta 22 lehentasun, helburu horiek lortzeko arrakastaren giltzarri edo faktore kritiko gisa ulertuak, konkretatzen dira.

cambio  2 eus 300Lehentasun horiek Sailburuordetzako ekipoa, haren erakundeak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, Gobernuko beste sail batzuk, instituzioak, organismoak, enpresak eta gizarte-eragileak inplikatzen dituzte.

Haren helburuak lortu ahal izateko, Sailburuordetza, haren erakundeen eta zentroen bidez, mugitzen ari da.

Ekipo berriak bere buruari markatzen dizkion hamaika helburu horien artean, gaur laugarrena aipatuko dugu.

4. Aldatzeko gaitasuna areagotzea


Horrela enuntziatuta dago helburu hau eta lotutako lehentasunetako bat honetan konkretatzen da:

“LHko ikastetxeetan aldatzeko gaitasuna garatzea eta, horretarako, kudeatzeko ereduen bilakaera gertatu behar da, laguntzeko metodologia berriak aplikatuz eta pentsamendu eraikitzailearen esparrua landuz“.

GUNEKA proiektuaBeste antolaketa-egitura bat proposatzen da ikastetxeetarako, balio erantsiaren, berriztapen eta hobekuntzaren eta estrategiaren eta baloreen esparruak “kudeaketa-unitate autonomoetan, beren burua maila handian antolatuko dutenak eta proiektu partekatu batean zuzendaritzarekin lankidetzan jardungo dutenak“ errazago antolatzeko.

Nahiko desikasi behar dugu, egin ahal izateko oraindik asko ikasi behar dugulako, baina ezin ditugu alde batera utzi gaur egun oraindik indarrean dauden eta bide horretatik aurreratzeko lagungarri izan daitezkeen ikaskuntzak, Guneka esate baterako.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: