Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Gure lanaren aurkezpena

CASTELLANO

Antolaketa-egitura berria


TkJoan den astelehenean (2013/09/16) bilera bat izan genuen Tknikako pertsonal guztiarekin eta arlo bakoitzak 2013-2014ko ikasturte honetarako aurreikusitako programa eta proiektuak aurkeztu zituen.

Estrategia berriaren arabera, Tknikaren antolaketa-egitura berrikusi da eta sei lan-esparru, haietako lau estrategikoak, definitu dira, ondoren adierazten den legez:

  • Esparru estrategiko eta teknologikoa
  • Estrategiaren eta ekintzailetzaren esparrua
  • Esparru estrategikoa eta metodologikoa
  • Nazioartekotzeko esparru estrategikoa
  • Berrikuntza eta Hobekuntzaren kudeaketa
  • Informazio eta Komunikazio Teknologien sistemak kudeatzea

Tk Aurkezpena Eus

Gure ekarpena


HoBeGure esparruan zentratuta, planifikazioa oraindik bukatuta ez dagoen arren, aurkezpenean aurten zein programa landuko dugun ikus dezakezue. Horretaz gain, behar gaituzten eta Tknikaren edozein lan-eremu martxan jartzen duten ikerketa-proiektu horietan guztietan egingo dugu gure ekarpena.

Erronka berriek eta programak berritzeak orain arte lanean ari izan den taldearen berrantolaketa bat ekarri dute.

Talde honetako kideok hauek gara: Rosana, Iñaki, Mertxe, Fernando Andrés, Nagore, Nazaret eta Fernando Delgado.2013-09-16 10.50.41 630

Beste urte batzuekin alderatuta, pertsona batzuk sartu eta beste batzuk irten direla ikusiko duzue. Amaia Llorentek taldea utzi du eta orain ULHIn (Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua) aurkitu ahal izango duzue. Lerro hauen bidez gurekin emandako denbora guztian egin duen lana eskertu nahi diogu. Besarkada bat, Amaia.

Ondoren ikus dezakezuen aurkezpenean eduki hauek aurkituko dituzue:

  • Nortzuk gara?
  • Gure esperientzia
  • Emaitzak
  • Zer eta nola egiten dugu?
  • Gure erronkak

.

PKSko arduradun berrientzako prestakuntzaren beste edizio bat


PKSko arduradun berrientzako ikastaroa eskaintzeko dagoeneko jarri garela zuzendariekin harremanetan jakinarazten diegu ikastetxeei. Ikastaro hori, eskaera izanez gero, urriaren 7an, 8an eta 14an egingo da

Aurkezpena


.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: