Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Komunikazioa 2.0

CASTELLANO

Azken aurkezpenean ikusi zenez, komunikatzeko proiektua jarraitzen duen proiektuetako bat da, gaurkotu dugun arren. Ondoren zehazten dizuegu.

Erreferentziako pertsona


Laguntzarik beharDuela bi ikasturte jarri genuen ekimen hau martxan. Ikastetxe bakoitzerako erreferentziako pertsona bat, kudeaketaren arloan, esleitzea da kontua. Lehen ikasturtean ikastetxeak bisitatu ziren, alde batetik ekimena ezagutzera emateko eta, bestetik, ikastetxeetan zeuden kezkak ezagutzeko.

Erreferentziako pertsona hori ikastetxearentzat, kudeaketaren arloan, “tutore“ bat bezalakoa izatea nahi dugu honetan. Gure lan-taldeko pertsonen artean gertatu diren aldaketengatik, pertsonak eta ikastetxeak berriro esleitu beharko ditugu.

TKlitatea bloga


Tklitatea

Blog hori izan da proiektuak, albisteak, aparteko deialdiak, formazio-artikuluak…aditzera emateko orain arte erabili dugun elementua. Tresna hori erabiltzen jarraituko dugu, sekzio berriak emango dizkiogu eta material berriak sartuko ditugu.

Inplementatu nahi ditugun berrikuntzen artean, besteak beste, prozesuen jabeei laguntza zuzena emateko aukera dago. Horregatik, haien zalantzak, arazoak, ezagutzen ez dituzten gaiak… jakinarazi ahal izateko espazio bat izango dute prozesuak kudeatzeaz arduratzen diren pertsonek.

Halaber, gure lan-esparruari lotutako bideoak “artxibatzeko “ espazio bat lantzen ari gara, zenbait gai ikus-entzunezko formatuan jorratzeko baliagarri izango dena.

Dagoeneko konturatuko zaretenez, blogak aldaketa batzuk izan ditu. Helbidean ere egingo da aldaketa bat: orain arte helbidea hau zen: agcalidadfp.wordpress.com , eta egun batzuetan, arazo tekniko batzuk konpondu ondoren, helbide honetara pasako da: tklitatea.tknika.net.

Blog TKikastetxeak


ComunicaciónIkastetxeetarako bloga da hau. Haren aurrekaria agikasatetxeak.wordpress.com zen eta, egun batzuk barru, tkikastetxeak.tknika.net izango da.

Ikastetxe bakoitzak bere espazio pertsonal eta pribatua du eta, horregatik, sartu ahal izateko pasa-hitza ezagutu behar da. Haiei buruz ditugun datuak eta hobekuntza-bidea ezagutu ahal ditu ikastetxe bakoitzak. Gaurkotuta izatea oso inportantea da. Ikastetxeek berek eman dituzte datu horiek eta beraiek dira eguneratuta izatearen eta dituzten aldaketak erregistratzearen arduradunak: zuzendaritza-taldea,kalitate-arduraduna, prozesuen jabeak eta duela gutxi kudeaketaren arloan eskuratu diren lorpenak.

Moodle-n


Moodle espazioak ikastetxeei eman beharreko laguntza izatea nahi dugu, baita toki horien foroak sistemak eta ikastetxean dituzten aldaketak integratzeko eta gauzatzeko erraztasunak emango dituzten elementuak izatea ere. Kudeaketa sinplifikatu behar dugu eta espazio horiek izango ditugu horretarako lagungarri.

Horregatik, bi moodle mota landuko ditugu: hobekuntza-taldeentzakoa eta prestakuntza-ikastaroak, alderdi desberdinei laguntzeko. “Ikastaro “ terminoak nahastu gaitzakeen arren, ez direla jarraitu beharreko ikastaroak, kudeaketa-lanetarako lagungarri diren materialak baizik esan behar dugu.

Prestakuntzari eta laguntzari lotutakoak hauek dira:

  • SGP moodlea
  • Estrategia diseinatzeko moodlea
  • eSGP moodlea
  • SIG moodlea
  • SIG auditorien moodlea
  • HCO moodlea
  • HOBBIDE moodlea

Hobekuntza-taldeei lotutakoak hauek dira:

  • Hobekuntza-taldea:komunikazioa
  • Hobekuntza-taldea: prozesuen kudeaketa
  • Hobekuntza-taldea: kudeaketa estrategikoa
  • Hobekuntza-taldea: pertsonak

Moodle material horietako batzuk berrikusi behar dira; beste batzuk, ordea, eraiki behar dira. Komunikatzeko proiektu horren aurrerapenen berri zuei ematen jarraituko dugu.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: