Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

LHko euskal sistema partekatuz

CASTELLANO

Txilerekin lankidetzan


Urriaren lehen astean Tknikako ordezkariak, Nazioarte eta Kudeaketaren Berriztapen eta Hobekuntza esparruetakoak, Txileko Santiagora joan dira, bi helbururekin: itun eta lankidetzak ezarri eta indartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketa kudeatzeko eredua partekatzeko eskaerari arreta ematea.

Chile 630

Nazioartekoaren arloan, instituzio eta erakunde mota desberdinekin izan dira bilerak, dauden lankidetza-programak finkatzeko eta elkarrekiko garapena ahalbidetu eta lagunduko duten itun berriak egiteko aukera aztertzeko asmoz.

Erakunde hauekin egin da lan: Euskadiko Ordezkaritza Txilen, Perun eta Kolonbian; Hezkuntza Ministerioko Becas Chile (MINEDUC); Chile Fundazioa; FONDEF (Garapen Zientifiko eta Teknologikoa Sustatzeko Fondoa); UCSH (Silva Enríquez Unibertsitate Katolikoa); Academia Unibertsitatea; Andres Bello Unibertsitateko AIEP eta Arquimed enpresa.

La Didáctica en la Educación Secundaria y Técnico ProfesionalGainera, urriaren 3an Unibertsitate Zentralean “2013ko Nazioarteko Mintegia“ egin zen eta inaugurazio-hitzaldia, “Hobekuntzaren bidea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan”, Tknikaren kontura izan zen. Piztu zuen interesaren ondorioz, antolatzaileek, hitzaldian zeudenen eskaerei erantzuna emateko, mahainguru bat antolatu zuten, hasieran aurreikusita zegoen tailerraren ordez, eta pertsona guztiek izan zuten beren kezkak mahainguru horretan planteatzeko  aukera.

Ertainetako Lanbide Heziketan eta Heziketa Teknikoan kalitatea kudeatzeko eredu bat inplementatzeko“ proiektu bat eraman du aurrera FONDEFek eta guk mintegian parte hartzeko eskatu zuen, haren hedatzeari laguntzeko, erreferentziatzat jotzen baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketa kudeatzeko eredua.

Aragoi eta Asturias Erkidegoen bisitak


Tknika eta haren funtzionamendua ezagutzea helburu zuten zenbait bisita izan ditugu egun hauetan. Tknika osatzen duten esparru desberdinetako arduradunek gure lanaren zergatiak, ezaugarriak eta arrazoiak labur azaldu zituzten.

Urriaren 3an Aragoiko Erkidegoak egin zigun bisitaMarco A. Rando Rando jn., Hezkuntza Kontseilaritzako Lanbide Heziketako Zerbitzuburua, buru zela eta haren lan-arloko beste sei pertsona ondoan zituela.

Urriaren 8an Asturiaseko Printzerriak egin zuen bisita, Yolanda Álvarez Granda and., Hezkuntza, Kultura eta Kirol Kontseilaritzako LHko  eta Irakaskuntza Profesionaletako zerbitzuburua, buru zela.

2013-10-08 Visita Asturias

Bi kasuetan Tknikan egiten zen lanetan oso interes handia erakutsi zuten eta, zehatzago esanda, Kudeaketaren Berrikuntza eta Hobekuntza arloan, Hobbide-n interes handia izan zuten: ikastetxeak kudeatzeko sistema, haren autonomia maila, eskuratutako lorpenak, ziurtatze-prozesua,…

Bi delegazioak oso pozik atera ziren bileratik eta harremanetan jarraitzeko gogoa adierazi zuten, gauzatuko diren lankidetza-hitzarmenen bidez.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu delegazio horiei egin dizkiguten bisitengatik, haietan begi-bistakoa izan baitziren gure lanarekiko interesa eta aitortza.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: