Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ikaskuntza blog batetik partekatzea

CASTELLLANO

IKTk arrakastaz erabiltzeko ekimen baten adibidea


Blog bat ikaskuntza partekatzeko euskarri gisa erabiltzeko ekimen bat partekatu nahi dugu zuokin guztiokin gaur. Horretarako, haren egilea, Lanbide Heziketako irakasle bat, elkarrizketatu dugu.

Nola eta zertarako sortzen da blog bat egiteko ideia?


Soldadura eta Galdaragintza“ erdi mailako heziketa-zikloko “Garapen Geometrikoak metalezko eraikuntzetan“ moduluan klaseak ematea suertatu zitzaidan 2007ko irailean.

Ikusi nuenez, modulu horretako ikasleek gabezia ugari zituzten Soldadura eta Galdaragintzako tailerretan garatu beharreko trazatuetarako behar zituzten eraikuntza geometrikoen arloan. Oinarrizko ezagutza horiek emateari denbora gehiegi eskaintzeko aukerarik ez nuela kontuan hartuta, klasean komentatzen genuenaren euskarri gisako hezkuntza-blog bat sortzea erabaki nuen. Horrela, zerbait ondo ulertu ezean, blog-era jotzeko eta edukiak behar adina aldiz birpasatzeko aukera izango zuten ikasleek, eskatzen zitzaizkien oinarrizko ezagutza eta trebetasunak eskuratu arte.

Nola egin duzu gaurkotzeko prozesuaren jarraipena?


Hurrengo urtean klaseak emateari utzi nion arren, edukiak gehitzen jarraitu nuen. Ikasleek jarraitzen zuten ikastetxean eta Galdaragintzan egin behar zituzten trazatuak egiteko blog-a oso ondo zetorkiela komentatzen zidaten.

Baina hurrengo urtean, 2009an, gaurkotzeari utzi nion. Denbora batez ez nion kasurik egin. Lankide batek hezkuntza-blogen ezaugarriei buruz galdetu zidanean, blog horretara itzuli nintzen eta izugarrizko harridura hartu nuen: bisita pila bat, nire ikasleekin lantzen nuenean baino askoz gehiago, zeuden. Horiek horrela, hau pentsatu nuen: horrenbeste jende sartzen bazen, horrek baliagarri zitzaiela esan nahi zuen eta, une horretatik aurrera, eduki gehiago eta hobea eman nahi izan nion.

Orain, klaseak eman gabe jarraitzen dudan arren, prestakuntza-aldian irakaslearen azalpenez gain beste laguntza bat behar duten ikasleei zuzenduta dago blog-a eta, horretaz gain, Marrazketa Geometrikoko ezagutzak handitu nahi dituen edozein pertsonari laguntza emateko ere da baliagarri.

Zein bisita mota jasotzen du?


DG - ibiguriBada, arestian esan dudanez, prestakuntza-aldian ari diren ikasleak sartzen dira baina klaseak emateko blog-aren edukiak erabiltzen dituzten irakasleak ere sartzen dira, baita urteak pasa ondoren Marrazketa Geometrikoa berriro “ikastera “ edo gogoratzera etorri diren pertsonak ere.

Zein da erabiltzaileengandik jasotzen duzun feedback-a?


Aurreko galderaren ildotik, duela gutxi, Gabrielek, blog-aren jarraitzaile batek, hau zioen: “egun on, helduentzako Bigarren Hezkuntza ikasten ari naiz. Orri honek laguntza handia ematen dit arlo horretan, 62 urte 1 millonbaititut. Zorionak eta eskerrik asko partekatzeagatik”.

Jasotako 150etik gorako komentarioen artean, gehienak hauengandik datoz:

  • Irakasleengandik
Marco: “Es un magnífico material para quienes ejercemos la enseñanza de dibujo. Muchas gracias por compartir sus experiencias y productos”.
Juan: “Enhorabuena Iñaki por tu exposición clara y precisa de la materia del dibujo técnico. Has ido al grano de las cuestiones sin complicaciones innecesarias. Gracias por compartir este espacio tan didáctico”.
  • Ohiko ikasleengandik
Esteban: “Qué bueno, me ayudó mucho. Grasias
Josiely: “Gracias a ustedes, me pusieron un 100 en la materia
Damaris: “En clase ya lo entendí, pero aquí se ve muy clarito

Komentario bitxi batzuen artean, Valenek hau dio: “Gracias, me salvaste la vida” eta, Mariaren irakasleak klasea emateko blog-a erabiltzen duela imajinatzen dut, Mariak horrela hitz egiten dio bere irakasleari: “Gracias mi profe, es un poco regañona y pues le gusta las tareas completas, menos mal que ya encontré de donde aprender”.

Hitz egiten duten moduarengatik, ez du ematen hemengoak direnik, ez al da?


Bisitak herrialde askotaetatik datoz (95 azken urtean). Azken urte honetan bisita kopuru handiena Mexikotik etorri da (138.000 bisita), ondoren Espainia (80.000 bisita), eta hirugarren lekuan Kolonbia (64.000 bisita).

Zentzuzkoa da ikasleen zein irakasleen parte-hartzeak nagusiki Hispanoamerikatik etortzea.

Paises del blog

Mapa de visitas

Baliabide hau, gelan erabiltzeko egokia al da?


Baietz uste dut. Baliabide hau edo erabil litezkeen beste batzuk gelarako egokiak dira, “behin eta berriz erabiltzeko moduko baliabidea“ izateaz gain, irakasleak, urtez urte, baitu hobetu edo beste planteamendu batzuekin osatzeko aukera. Ikasleek ez dute apunteak hartzen “denbora galdu behar“, behar dutenean material gaurkotua izango baitute eskura.

Badira iritzi bereko beste irakasle batzuk eta blog-ean komentarioen bidez adierazten dute. Esate baterako, Klaudiok hau dio: “Iñaki, tu blog es excelente. Soy Profe de 1° y 2° de Dibujo Técnico en Escuelas Técnicas de Santa Fe, Arg y varias veces he proyectado tu Blog en cañón en el aula. Gracias por compartirlo”.

Enmanuel: “Muy bueno lo mas util que he encontrado. gracias por tanto esfuerzo”.

Ana. “Me gustará revisar mi metodología de trabajo. La propuesta de esta web me ha parecido muy interesante. Gracias por compartirlo”.Dibujo Geométrico paso a paso

Gainera, blog-ak aplikazio bat (Dibujo Geométrico, paso a paso) du oinarri eta berorretan trazatu geometrikoak animazioaren bidez azaltzen dira. Horrela edukiak errazago ikasten dira.

Gaur egun, sortu zenuenetik zenbat bisita izan du blog-ak?


Milioi eta erditik gorakoa eta, zehatzago esanda, gaur egun, urriaren hilabete honetan, 72.500 baino gehiago.
visitas blog

Azkenik, Marrazketakoak ez garen arren ikas dezagun, zei da blog-era sartzeko lokarria?


Blog-en dohainikako zerbitzari bat den wordpress-en gainean eraiki da blog-a. Helbidea hau da: http://ibiguri.wordpress.com/

Aplikazioa, aitzitik, flash-ekin egin da, “Dibujo Geométrico, paso a paso” du izena eta Euskaltel-ek utzi zidan espazio batean dago. Helbidea hau da: http://www.euskalnet.net/ibiguri/

Elkarrizketa honekin gure lankidea zoriondu nahi dugu, baita ezagutza eman ere, haren blog-arekin izan duen arrakastarengatik, eta, horretaz gain, blog-a hedatzeko lan egingo dugu, ikasle eta irakasleentzat izan baitaiteke lagungarri.

Zorionak, Iñaki!

Una respuesta a “Ikaskuntza blog batetik partekatzea

  1. Juantxo mendikute 29/10/2013 en 12:17

    Jasotzen ditugun mezuak, berrikuntzaren izenean gozada bat izaten ari dira. Nire aldetik, pasa diet informazioa eskolako lankideei eta gustora jaso dute. Beraz denon izenean eskerrikasko benetan….bueno norbaitek esan dit…”BIKAITAR” bat zoriontzea ez dakiela egokia den edo ez, baino berehala konbentzitu dugu merezitako zerbait dela….VENGA DE DONDE VENGA..
    Besarkada bat.
    Juantxo

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: