Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

PKS Google-tik kudeatzea

CASTELLANO

Lankidetza – CPEIPS LA SALLE-BERROZPE HLBHIP – Andoain

Kudeaketa-sistema jasangarriak GOOGLE-ren APPSekin


Prozesuen bidezko kudeaketa-sistema (PKS) oinarri dute LHko ikastetxeak kudeatzeko sistemek, antzeko filosofia duten aplikazio informatikoekin batera, emaitza ikusgarria eragin dezakete.

HontzaBI-2 bHau da La Salle Berrozpe Ikastetxean bizi duguna.

1999an ikastetxea prozesuen bidez kudeatzen hasi ginen.

2008an gure kudeaketa-sistemak berrikusi eta sinplifikatu genituen; izan ere, prozesuen bidezko kudeaketa-sistemara egokitu ginen, gure logika bera zuen eta, aldi berean, nahi genituen erraztasuna eta arintasuna ematen zizkigun sistema bat zela iruditu zitzaigulako.

2012an, hausnarketa estrategikoaren eta ikastetxearen prozesuen bidezko kudeaketa-sistema berrikusi izanaren ondorioz, gure antolaketa-egitura berrikusi eta gaurkotu genuen.

.

Egitura malgu eta kooperatibo bat


HontzaBI-3bMaila desberdinetako ekipoak (prozesuak, ekipo teknikoak, lan-ekipoak, proiektuak…) oinarri dituen eta, informatikoki, Google APPSren bidez administratzen den egitura bat izan da emaitza. Kudeaketa eta teknologiaren arteko bat egite horri esker, gure lan egiteko era askoz malguago eta kooperatiboagoa izan da eta ondorengo puntuak lortu ditugu:

  • Irisgarritasuna, edozein tokitatik eta unetan baitugu lan egiteko behar dugunera sartzeko aukera. Gainera, pertsona bakoitzak behar dituen informazioa eta ezagutza era intuitibo, eroso eta praktikoan ditu.
  • Berehalakotasuna, gaurkotzeak, berrikuspenak eta ekarpenak berehala baititugu interesatuta dauden erabiltzaile guztien eskura, bikoiztasunak sortu gabe.
  • Jasangarritasuna, dohainikako tresna intuitiboak baitira eta ez baitituzte ikastetxean ezarri eta mantentzeko kostu informatikoak behar. Aplikazio jasangarriak dira, ekonomia eta ekologiaren ikuspuntutik.
  • Lankidetza-inguruneak, pertsona desberdinek toki desberdinetan eta une berean egin baitezakete lana eta, horretarako, lankidetza eta talde-lana erraztuko ditugu. Gainera, LSBko pertsonen arteko elkarreragina lortzen dugu; hots, informazio orokorraz gain, informazio autoktonoa sortu eta nahi dugun pertsonekin partekatzeko aukera ere badugu.

.

HONTZAbi, berritzailea eta jasangarria


HONTZAbi bbb

Kudeaketak eta Google-ko aplikazioek bat egitearen aldeko apustu hori HONTZabi izeneko intranet batean gorpuztu da La Salle Berrozpen. Intranet horren bidez era berritzaile eta jasangarrian kudeatzen dugu ikastetxea, ematen baitigu ondoren adierazten duguna lortzeko aukera:

  • partekatze dituzten ideietan pertsonen elkarreragina, ideia horiek hazi eta proiektu bihur daitezen
  • ezagutza gehiago sortuz informazioa partekatzea
  • maila ekonomikoan kosturik ez izatea
  • paperaren eta beste baliabide batzuen erabilera gutxitzea ikastetxean
  • sistema demokratiko bat, norberak bere anpostuan aritzeko behar duen informazioari begirajo

Google-eren APPSak hedatu eta erabiltzeko Agentziako Kalitate Arloak, Tknikako Berriztapena eta Hobekuntza orain, azken urteetan aurrera eraman duen prozesuari esker lortu dugu, neurri batean, erronka hori, sistema horien bidez gauzatu baita haren lan-talde desberdinen (barnekoak, proiektuei lotutakoak, hobekuntzari buruzkoak, sareak…) kudeaketa 2011tik aurrera.

Ikastetxeetatik ekipo horietan parte hartu dugunok sistemaren alde onak egiaztatu ahal izan ditugu, eman baitigu, presentziako taldeetan lan egiteko horrenbeste bidaiarik egin behar ez izateaz gain, prozesuak hobetzeko orduan era interaktiboago batean lan egiteko aukera.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: