Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

HOBBIDE-EFQM 2013. Prozesuak hobetzen

EUSKERA

Prozesuak hobetzen


cabecera-calendarioAurreko urteetan bezala, Lanbide Heziketaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agendatik lehenago eta Tknikatik orain, ekitaldi bat antolatzen dugu aurten XIX. edizioa ospatuko duen Euskalit-en Kalitatearen Aste Europarraren esparruan.

Honetan, HOBBIDE-EFQM 2013: prozesuak hobetzen izenburuarekin ereduaren berrikuspena eta autoebaluaziorako aplikazio informatiko berria aurkeztuko ditugu.12 Hobbide

Ekitaldia datorren azaroaren 13an egingo da, TKNIKAN, 09:30etik 11:30era.

Aurkibidea


Aurkezpen honetan puntu hauek garatuko dira:

  1. Eredua testuinguruan sartzea eta lehen bertsioaren emaitzak.
  2. 2013ko bertsiorako emaitzak.
  3. Nolakoa da HOBBIDE 2013?
  4. Nolakoa da eHOBBIDE?
  5. Autoebaluazioaren emaitzak: hobekuntzaren bidea.

.

Zergatik 2013ko bertsioa?


Cabecera Hobbide

EFQM 2013 gaurkotu aurretik, badira HOBBIDEren gaurkotzea eta aurkezpen hau egitea eragin duten zenbait elementu, ondorengoak esate baterako:

  1. Aldaketa esanguratsuak EFQM 2013 ereduan 2010ekoari begira.
  2. Hobbide lehen bertsioa erabili zutenen hobetzeko proposamenak.
    1. Autoebaluazioaren aldizkatasuna hausnarketa estrategikoetara egokitzea.
    2. Galdetegiak sinplifikatzea (ebidentzia zenbait tokitan ez errepikatu).
    3. Ikastetxeko prozesuen eta estrategiaren arteko koherentziari arreta emateaBanoa.
    4. Adierazleak estrategiaren eta prozesuen ildotik joango direla bermatzea.

Izena eman nahi baduzue, hau da formulariorako lokarria: IZENA EMAN

Ekitaldia interesgarri izango zaizuelakoan, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

2013ko Europako Astearen bideoa


Ondoren Astearen datu orokorrak aurkezten dituen bideo bat aurkezten dizuegu. Powerpoint bizidun bat da, 4 minutu irauten duena  (gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak elkarren ondoan daude).

Jardunaldi gehiago:

Kalitatearen Europar Astea – Semana Europea de la Calidad

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: