Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

HOBBIDE berri bat

CASTELLANO

Kalitatearen Aste Europarra: Prozesuak hobetzen


Iñaki MujikaJoan den asteazkenean (2013/11/13), Euskalit-eko Kalitatearen Aste Europarreko ekitaldien barruan, Hobbide Kudeaketa, Autoebaluazioa eta Hobekuntza ereduaren 2013 bertsioa aurkeztu genuen Teknikan.

Iñaki Mujika, Tknikako zuzendariak, eman zion ekitaldiari hasiera eta, besteak beste, “ikastetxeen adin nagusitasuna“ gogorarazi zigun. Izan ere, eta egiaztatutako kudeaketa-sistemekin 18 urte lan egin ondoren, ikastetxe horiek erronka berriei era autonomoan aurre egiteko baldintzetan daude.

Zer da HOBBIDE


Ereduaren lehen bertsioa testuinguruan labur sartu eta haren ezarpenaren emaitzen ondoren (prozesuko lizentziadun eta jabeen kopurua, egindako prestakuntza, autoebaluazioak egiten dituzten ikastetxeak…), aurkezpenak Hobbide-ren elementu hauek izan zituen ardatz:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketarako Kudeaketa-, Autoebaluazio- eta Hobekuntza-Eredua,
  • Estrategian laguntza ematean zentratzen da,
  • Prozesuen bidezko kudeaketa-sistemaren (PKS) ildotik doa eta,
  • Prozesu bakoitzeko jabe eta ekipoei kudeatzen, ebaluatzen eta hobetzen laguntzea du helburu.

hobbide-retorno de la autoevaluación

Zergatik 2013 bertsioa


HobbideFuntsezko bi arrazoi daude bertsio berri honetarako:

  • Aldaketa garrantzitsuak gertatu dira EFQM ereduan 2010ean eta, neurri txikiagoan, 2013an.
  • Eta, bestetik, lehen bertsioaren erabiltzaileen hobekuntza-proposamenak jaso behar ziren, ondorengoak bezalako alderdietan: autoebaluazioaren maiztasuna hausnarketa estrategikoetara errazago egokitzea, galdekizunak sinplifikatzea, prozesuen eta erakundearen estrategiaren arteko koherentziari eman beharreko arretan zentratzea eta adierazleak estrategiaren eta prozesuen ildotik joango direla bermatzea.

Nolakoa da HOBBIDE


Batez ere EFQM da. Funtsezko  kontzeptu guztiak, irizpideak, azpiirizpideak eta arloak agertzen ditu. Arloek beren izena eta deskripzioa eramaten dituzte, hobeto ulertzen laguntzeko, baina ez dago interpretaziorik. Horregatik, edozein erakunderako eredu erabilgarria da.

Nueva estructuraEgitura berri bat du. EFQM ereduaren arloak edo kudeaketaren alderdiak ardatz, bloke eta kudeaketa-etapetan sailkatzen ditu eta horrek ematen du ardatz bakoitzaren arloen eta arlo batzuk beste batzuetan garatzeko logikaren identifikazioaren arteko harremanak errazago ikusteko aukera.

Erakunde bakoitzean dagoen Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sisteman (PKS) oinarritzen da eta ematen du arloen, irakurketa horizontalean (ardatzak) eta bertikalean (etapak), arteko harremanak errazago ulertzeko aukera.

Emaitza klabeetan zentratzen da. Ereduak helburu estrategikoei lotutako adierazleak erabiltzea proposatzen du eta EFQM irizpide eta emaitzen arloei lotutako neurtzeko eremuak definitzen ditu. Erakunde bakoitzak bere prozesuen bidezko kudeaketa-sistemaren adierazleak eta neurketa-eremu horiek lotzen ditu.

eHOBBIDE. Autoebaluazioaren ereduan


Aldaketa bat dago kudeaketa ebaluatzeko orduan egiten den autoebaluazioari buruzko ikuspegian. Lortutako emaitzak aztertzen hasiko gara eta, horretarako, prozesuen memoriak ditugu ardatz. Kudeaketan IPAE ikuspegia izatetik autoebaluazioan EIPA ikuspegia izatera pasatzen gara. Ebaluazioaren gauzatzea aztertzen dugu informazioan, planifikazioan eta jardueran. Ebaluazio-etapa guztia, informazio-etapa guztia eta kudeaketa-ardatz guztietan planifikazio- eta jarduera-etapak aztertzen ditugu.

eHOBBIDE

Galdekizun pertsonalizatuak, estrategiaren hasiera-datuak kargatzearen bidez, ditu oinarri: interes-taldeak, helburu estrategikoak, erakundearen prozesu eta adierazleak. Galdekizun hauek arloari lotutako galderen eta EFQM atributuen bidez gidatzen gaituzte.

Puntuazio automatiko bat ematen digu, emaitzen alderdian, datuen hasierako kargan sartutako adierazleei buruzko datuak kontuan hartuta, eta eragileen alderdian, galdekizunei emandako erantzunak baloratuz.

Hobekuntzaren bidea


Puntu indartsu eta hobekuntza-arloei buruzko txostenekin batera, hobekuntzaren bidea lortzen dugu. Ikusmen-kontrola du ezaugarria eta koloreen bidez erakusten digu EFQM ereduari begira gure maila, estatikoa eta dinamikoa izatea, galdekizunetara sartuz eta kudeaketaren alde desberdinak hobeto egiteko jarraitu beharreko bidea erakutsiz, hobekuntza-alderdiak eta ikastetxearen prozesuak erlazionatuz.

Presentación HOBBIDE 2 700

Azkenik, estrategiarako ematen digu informazioa, hobekuntza koherenteagoak definitzen lortuz, kontuan hartzen baitu arloen arteko lotura.

fff cc

Ondorioak


Ondorio gisa ereduaren ezaugarrietako batzuk nabarmentzen ditugu: irakurtzeko modukoa da, Lagungarri, EFQM, Arina eta Noiznahi eta, Euskal Autonomia Erkidegoko LHko ikastetxeen maila kontuan hartuta,  bakoitzak nahi duen unean erabil daiteke.

34 erakunde desberdinetako 49 pertsonak hartu dute ekitaldian parte eta haien balorazioek, aretoan bertan eta on-line jasoek, datu hauek ematen dizkizgute:
  • Aurkeztutako txostenaren interesa: 8,2ko batezbestekoa
  • Hartzaileak zein mailatan geratu dira pozik?: 8

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, ekitaldi honetan parte hartu izanagatik, egindako lanagatik erakutsi duten aitortzarengatik eta HOBBIDE formularioaren bidez iristen hasi zaizkigun komentarioengatik.

Lokarri honetan a AURKEZPENA ikus dezakezue.


.
.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: