Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

NIMF-15 eta suntsitzaileak ez diren saioak

CASTELLANO

Honetan Tknikako “egurraren“ arloko kideek antolatu duten benchmarking esperientzia bat ekartzen dizuegu. Izan ere, sektorearen egoerarengatik eta haren hiru dimentsioen, ingurugiroari lotutakoa, ekonomikoa eta soziala, iraunkortasunarengatik kezkatuta daude eta, horregatik, ekimen hau eraman dute aurrera.

Esperientziak eta ezagutzak trukatzea


Egurraren arloko sektoreko langileen profesionalizatzea hobetzeko asmoz Tknika-ko egurraren arloak eta Arotzgik (Gipuzkoako Arotzen Elkartea) sustatua, egurraren gaia lantzeko interesa  duten profesionalen arteko zenbait topaketa egiten ari dira, urritik aurrera, Tknikan.

madera 1 630Zentro teknologikoetako profesionalen, unibertsitateen, arkitektoen, dekoratzaileen eta Nekazaritza, Egurra eta Altzariak eta Eraikuntza eta Obra Zibila espezialitateetako irakasleen arteko esperientzia eta ezagutzen trukaketa sustatzen saiatuko dira.

Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko egurraren sektoreko profesional ugariren topaketak egin dira, azaroaren 12an eta 14an, Tknikan, Lanbide Heziketarako Berriztapen Zentroan.

Arau tekniko fitosanitario berria


Haietako lehenean eta Arotzgik antolatua, AAA/458/2013 agindu berria, egurraren paketatzeek bete behar duten arau tekniko filosanitarioa ezartzen duena eta egurra paketatzeko operadoreak baimendu eta erregistratzeko erregimena, NIMF 15, arautzen duena, argitara eman ondoren, Carmen Díaz Garcíak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioko Koordinazio Fisiosanitarioaren Zerbitzuko koordinatzaileak, aginduaren baldintzak eta kontrolatzeko egindako aplikazio informatikoa eman zituen ezagutzera.

Madera 3

Teknika ez suntsitzaileak


Bestalde, eta Tknikatik lidergoa ematen duen egurraren ezaugarritze  proiektuaren barruan, egur estrukturala sailkatu, diagnostikatu eta ebaluatzeko teknika ez suntsitzaileei buruzko ikastaroa egin zen.

madera 4Gaur egun teknika ez suntsitzaileak egurraren propietateak ebaluatzeko erabiltzen dira, produkzio-lerroetan, zerratokietan, egur laminatu lantegietan … baita zeuden egiturak edo zuhaitz enblematikoen barne egoera ikuskatzeko ere hala nola basoen botabeharreko enborretan.

Ikasturte honetan, entsegu ez suntsitzaileetan ibilbide profesional eta ikertzaile luzea duen Guillermo Iñíguez UPMko egurraren egiturak Saileko irakasleak egurraren arloan aplikatzeko teknika ez suntsitzaileei eta metodologiei buruzko kontzeptu teoriko eta praktikoak garatu zituen.

madera 6

.

2Ikastarorako antolatutako tailer praktikoan bertan egin ziren egurra teknika horien bidez sailkatzeko saioak eta, gainera, merkatuan eskura dauden eskuko ekipo desberdinak eta beroriek aplikatzeko metodologia aurkeztu ziren.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: