Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

HoBe Misioa

CASTELLANO

Berrikuntza eta Hobekuntza Kudeaketan: Arloaren Eginkizuna

Botón HoBeJoan den irailaren 20an, gure lanaren aurkezpena tituluarekin, Tknikaren antolaketa-egoera berria eta, geure etxe berri honetan integratu ondoren, geure ekarpena zein izango zen erakutsi genizuen.

HoBe ekipotik (Berrikuntza eta Hobekuntza Kudeaketan) 2013-2014ko ikasturte honetarako definitu dugun eginkizuna zuekin guztiekin partekatu nahi dugu.

Egitekoa - Misión

Horrela erredaktatu dugu:

“Lanbide Heziketako sistemaren bikaintasunari ekarpena egitea da gure eginkizuna eta, horretarako, hobetzeko beste metodo batzuen ikerketa aplikatua landuko dugu, prozesuen emaitzak eta haien jardueren eraginkortasuna optimizatu ahal izateko eta haien garapenean eta hobekuntzaren bidean ikastetxeei laguntzeko.

Horretarako, ikasturte honetarako proiektu eta zerbitzu hauek landuko ditugu:

  • TKLean: PKSren prozesuak hobetzera bideratutako prozesuak, oro har, eta emaitza akademikoak, bereziki, hobetzera bideratutako ikerketa-proiektua.

  • 2.0. komunikazioa: zerbitzu hauek sartzen ditu: erreferentziako pertsonak, Tklitatea blog-a, Tkikastetxeak blog-a, ikasteko espazioak (Moodle eta Sites de Google).

  • 2.0. prestakuntza: Moodle ikastaroen garapena eta hobekuntza, ikastetxeen prozesuen bidezko kudeaketa-sistemetan inplikatutako pertsonei laguntzeko.

  • Sareak: Kudeaketaren Sistema Integratua ezarrita duten edo ezartzen ari diren ikastetxeei laguntza ematea.

  • 2.0. prozesuak hobetzeko ekipoak: Erraztasunak ematea pertsonak eta komunikazioa kudeatzeko ekipoetan parte hartzen duten ikastetxeei.

  • BBPP 2.0: Kudeaketaren sistematizazioa eta kudeatzeko praktika onen transferentzia.

  • Produktu eta zerbitzuen hobekuntza: Kontrol operazionaleko eta eHobbide-ren tresnaren bertsio berriak garatu eta aurrera eramatea, autoebaluaziorako aplikazio informatikoa.

  • Hobbide autoebaluazioa: Laguntza, ikastetxeek  beren kudeaketa ebaluatu dezaten eta beren estrategia eta plan berriak diseinatzeko datuak izan ditzaten.”

Irailaren 30ean 2.0. komunikazioari lotutako ekimenei buruz hitz egin genizuen eta datozen asteetako argitalpenetan gainontzeko ekimenak nola dauden zehaztuko dizuegu.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: