Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

2.0 Prestakuntza

CASTELLANO

2.o Prestakuntza


Gure aurreko argitalpenean, Berrikuntza eta Hobekuntza Kudeaketan Arloaren gure Misioa zuokin guztiokin partekatu genuenean, agindu genizuenez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik sustatu diren eta ikastetxe gehienetan ezarrita dauden kudeatzeko sistema eta ereduei lotutako prestakuntzarekin zerikusia duten ekimenak dauden egoeraz hitz egingo dizuegu gaur.

ApoyandoSistemen arduradunei eta prozesuen jabeei hobekuntzarako bidean laguntza ematen jarraitzeko, moodle plataforman prestakuntza-materialak diseinatzen, garatzen eta hobetzen jarraituko dugu. Material horiek eredu berriak gauzatzeko eta daudenak hobetzeko izango dira lagungarri.

Gainera, moodle plataformak eskaintzen dituen foroek ematen dute ezagutza elkarri lagunduz sortzeko eta sortzen diren kezka, zalantza eta ekarpenak parte-hartzaileen eta dinamizatzailearen artean partekatzeko aukera.

Ondorengo edukiak berrikusi, gaurkotu eta hobetzeko fasean daude:

PKS moodle-a (Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistema)


Ikastetxeetako sistema-arduradun guztiek dute espazio honetara sartzeko aukera. Hartzaileei dagokienez, zabaldu nahi dugu, eskaintzen ditugun baliabideak prozesuen jabeek ere erabili ahal izateko. Eta edukiari dagokionez, “PKS Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistemaren arduradun berrientzako prestakuntzari“ buruzko aurrez aurreko ikastaroaren material guztiak integratuko ditugu plataforman, baita prozesu desberdinen jarduerei lotutako adibide eta praktika onak sartu ere.

OKT moodle-a (Operazio Kontroleko Tresna)


Kudeaketa-Sistema Integratua (KSI) eta Operazio Kontroleko Tresna (OKT) instalatuta dituzten ikastetxeetako sistema-arduradunek dute espazio honetara sartzeko aukera.

Aplikazioa erabiltzen duenaren eskuliburua da eta gaurkotzearen zain gaude, tresnan aurrera eraman diren hobekuntzetara egokitzeko. 2014ko urtarrilerako eman nahi dugu argitara, orduan jarriko baitugu (OKT) Operazio Kontroleko Tresnaren bertsio berria martxan.

Ondorengo edukiak diseinatu eta garatzeko fasean daude, geroago hedatzeko:

Estrategiaren diseinua moodle-a


Berrikusi eta gaurkotzen ari dira orain arte, estrategia diseinatzeko prozesua errazteko asmoz zuzendaritza-taldeei eskaintzen genizkien aurrez aurreko ikastaroetan, erabiltzen ziren material guztiak.

“Moodle“ plataformaren bidez egokitu eta argitaratu nahi ditugu, haien hausnarketa estrategikoa egin behar duten ikastetxe guztien eskura jartzeko, komeni zaienean erabil ditzaten.

KSI moodle-a


Halaber, KSI ikastetxe guztien eskura jarri nahi ditugu ezartzeko sareetan erabili ditugun materialak, proen jabetzan edo sistemetako arduradunen karguetan aldaketak gertatuz gero pertsona horiek berorien lanpostu eta funtzio berrietara errazago sartu ahal izatekozesu.

KSIren auditorien moodle-a


Kudeaketa-Sistema Integratuari lotutako prestakuntza guztia osatzeko asmoz, “Kudeaketa Sistema Integratuko barne auditoreen“ ikastaroa, orain arte ezartzeko sareetan parte hartzen zutenei aurrez aurre ematen ziena, emango da “moodle“ plataforman ere argitara.

Horiek horrela, (KSI) Kudeaketa-Sistema Integratuko ikastegiek izango dute sistemari lotutako prestakuntzara, tresnari buruzkoa eta integratutako auditoriei buruzkoa, sartzeko aukera.

Hobbide moodle-a


Ikastetxeek beren ebaluazioa egiteko prozesuari laguntzeko, ikastetxean aurrez aurreko laguntza-saioetan eta ikastetxeetako taldeen lan-saio espezifikoetan erabiliko diren material guztiak jarriko ditugu ebaluazio hori egiteko eskatzen duten guztien eskura.

hobbide-retorno de la autoevaluación

Kudeatzeko ereduari eta hobekuntzaren bideari lotutako eduki guztiez gain, eHobbide-rako erabiltzaile-eskuliburu bat sartuko da, hots, autoebaluaziorako aplikazio informatikoa errazago erabili ahal izateko.

Berehala, ikasturte honetan martxan ditugun sareen eta hobekuntza-taldeen egoera jakinaraziko dizuegu.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: