Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

2.0 Sareak

CASTELLANO

2.0 SAREAK


Berrikuntza eta Hobekuntza Arlotik ikasturte honetan aurrera eramaten ari garen programa desberdinen egoera  zuekin guztiekin partekatzen jarraitzen dugu.

Enlaces esferasDagoeneko 2.0 Komunikazioaz eta 2.0 Prestakuntzaz hitz egin dugu. Gaur martxan dugun sareari buruz hitz egiten dizuegu: KSI 3.

Aurrez aurreko sareak, hobekuntza-bidearen hasieran, eta birtualagoak, gaur, izan dira eta dira ikastetxeak hobetzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik sustatzen ari diren eredu eta sistemak partekatu eta gauzatzeko erabili diren sistema.

Sare horietan betiere “Talde-Lanaren Metodologiarekin“ egin da lan, hots, helburuekin, planekin, konpromisoekin, portaera-kodearekin eta lidergo proaktibo batekin.

Lankidetza-lana eta partekatutako ezagutza sustatzeko, informazio- eta ezagutza-teknologiak ere erabiltzen ditugu, Google Apps-eko Sites eta Moodle plataforma esate baterako.

KSI 3 (Kudeaketa Sistema Integratua)


KSI (Kudeaketa Sistema Integratua) proiektuaren erronka ikastetxeen prozesuak hobetzea da eta prozesu horietan kalitatearen (ISO 9001), Ingurugiroaren (ISO 14001) eta Lan Arriskuen Prebentzioaren (OHSAS 18001) arauen baldintzei erantzuna emateko jarduerak sartzen dira.

Errealitatean, helburu nagusiak bi dira:

  • Ahalik eta txikienak izatea ikastetxeko pertsonentzako (ikasleak, langileak eta bisitariak) arriskuak.

  • Gure jarduerak ingurugiroari eragiten dizkion ondorioak minimizatzea.

Helburu horiek lortzeko, gure prozesuen kudeaketa on bat egin behar da.

Ikastetxeen hirugarren sarea, hiru arauen baldintzak kudeaketa-sistema bakar batean integratzeko lanean ari dena, dugu martxan: KSI 3 sarea.

KSI3 2012an hasi zen ibiltzen, dagoeneko eman zaizkio haren PKS (Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistema) berrikusi eta gaurkotzeko erraztasunak eta ezartzeko prozesuaren fase aurreratu batean dago. Horrek emango du 2014ko lehen hiruhilekoan zehar (OKT) Operazio Kontroleko Tresnaren bertsio berria entregatzeko eta lehen auditoria integratua egiteko aukera.

Dagoeneko hau aurreratu ahal dizuegu: gure hurrengo argitalpena komunikazioaren eta pertsonen kudeaketa lantzen ari diren prozesuak hobetzeko ekipoei buruzko informazioa emateko izango da.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: