Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

2.0. Prozesuak hobetzeko ekipoak

CASTELLANO

Zuekin guztiekin partekatzen jarraitzen dugu Berriztapen eta Hobekuntza Arlotik ikasturte honetan aurrera eramaten ari garen programa desberdinen egoera.

Agindu genizuenez, gaur martxan ditugun prozesuak hobetzeko ekipoez hitz egingo dizuegu:

  • Komunikazioaren kudeaketa
  • Pertsonen kudeaketa

.

Laguntzeko eskaerei erantzuna emanez


erantzuna emanez2008an, 2009an eta 2010ean Hobbide kudeaketa-, autoebaluazio- eta hobekuntza-ereduarekin autoebaluazioak egin ziren ikastetxeetan.

Ondoren proiektuari lotutako inplikazioaren eta asebetetzearen datu batzuk erakusten dira.

Inplikatutako pertsonak eta asebetetze maila

  • 72 Kalitate Arduradun (9,4)
  • 344 Prozesuen Jabe (8)
  • 53 Ikastetxe inplikatu
  • 374 hobekuntza-plan

Ikastetxeei laguntza emateko eskarien ondorioz, 2.0. ekipoak hobetzeko prozesuak jartzen dira 2010-2011ko ikasturtean martxan.

Talde lanaren metodologíaLan-taldearen metodologiarekin“ egiten da lan, hots, helburuekin, planekin, konpromisoarekin, portaera-kodearekin eta jardueraren aldeko lidergo batekin.

Lankidetza-lana eta ezagutza partekatua sustatzeko, informazio- eta ezagutza-teknologiak erabili dira,Google Apps-eko Sites eta Moodle plataforma esate baterako.

Egiteko era desberdinak partekatzea da ikastetxeentzat benetan aberasgarri izan daitekeena.

Aurrekoek egin dutenera eta beren taldekoak egiten ari direnera iritsi ahal izateak sormena eta hobekuntza laguntzen ditu.

Hasieratik 13 izan dira lan-taldeak eta kudeaketa-gai desberdinak jorratu dituzte: estrategia, prozesuen egitura, aldaketaren kudeaketa, aliantzen eta lankidetzen kudeaketa, komunikazioaren kudeaketa eta pertsonen kudeaketa.

Komunikazioaren kudeaketa


Ikastetxeek komunikatzeko prozesua ondorengo metodologiarekin berrikusi, birdiseinatu eta gauzatzea du  hobekuntza-talde honek helburu: hausnarketan oinarrituko da eta ideia-jasa eta komunikazio-kontzeptuari begira analisi eta planteamendu berriak izango ditu ezaugarriak.

Ikastetxeetako merkatuen posizionamenduetarako eta komunikazioa kudeatzeko prozesuen jabeek hartzen dute ekipo honetan parte eta haiek izango dute prozesuak berrikusi eta gaurkotzearen eta definitzen diren hobekuntzak eta aldaketak ezartzeko prozesuak lideratzearen ardura.

Dauden prozesuen eta jardueren premia kuestionatzen duen hausnarketa bat sustatzea da kontuan, baliabideak optimizatzeko eta ikastetxeetan funtsezkoak diren interes-taldeen premiei eta itxaropenei ahalik eta erantzun egokiena emateko.

Pertsonen kudeaketa


Ikastetxeek pertsonak kudeatzeko prozesuaren funtsezko alderdi batzuk hobetzea du ekipo honek helburu, pertsona horiek lagunduta sentitu daitezen eta haien lana hobeto bete ahal izateko.

Ikastetxeetako pertsonak kudeatzeko prozesuaren jabeek hartzen dute ekipo honetan parte eta haiek izango dute ekipoan lantzen diren hobekuntzak ezartzeko prozesuaren ardura.

Ekipoaren jarduera-eremua mugatu behar izan da, asko eta ugariak baitira parte-hartzaileen premiak. Alderdi  hauek lantzen ari dira:

  • Lanpostu eta funtzio berriei harrera egitea.
  • Ordezkapenen eta suzesioen kudeaketa.
  • Funtsezko gaitasunen identifikazioa (jardun izana ebaluatzearen aldez aurreko alderdiak; prestakuntza-plana; eragina; ebaluazioa eta prestakuntzaren inbertsioa itzultzea).

Ekipoek beren lana egiten dutenean eta ebaluazioa egiten denean, ikastetxeen ekarpenak ikastetxeen (PKS) prozesuen bidezko kudeaketa-sistema aberasteko izango dira baliagarri, plataforma desberdinetatik, eta haietatik partekatuko ditugu (moodle-a, blog-a).

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: