Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Produktuen eta zerbitzuen hobekuntza

CASTELLANO

Zuekin guztiekin partekatzen jarraitzen dugu Berrikuntza eta Hobekuntza Arlotik ikasturte honetan aurrera eramaten ari garen programa desberdinen egoera.

HCO. Herramienta de Control OperacionalGaur Operazio Kontrolerako Tresna (OKT)  informatikoaren hobekuntzei buruz hitzegingo dizuegu, zeren eta, erabiltzaileengandik datorren informazioa aztertzetik ondorioztatzen denez, haien erabilpena erraztu eta optimizatzeko hobekuntza batzuk planteatu behar izan ditugu.

OKT  (Operazio Kontrolerako Tresna)


Kontrol operazionaleko tresnari dagokionez, prozesuen bidezko kudeaketa-sistema integratua ezarrita duten edo ezartzen ari diren ikastetxeen eskura jartzen dugun aplikazio informatiko bat dela esan dezakegu.

Ikastetxeetako pertsona guztiei laguntza ematea, egin behar dituzten prebentzioari eta ingurugiroari lotutako jarduerak aplikazio horren bidez kudeatu eta gauzatu ahal izateko, du tresna informatiko horrek helburu nagusia. Adibidez, ondorengo puntuei buruz ari gara:

  • Inbentarioa.
  • Zuzentze- eta prebentzio-mantentzea.
  • Beste enpresa batzuek ikastetxean jarduerak egin behar dituztenean, jardueren koordinazioa.
  • Legezko baldintzak identifikatu eta ebaluatzea.
  • Puntu hauei begirako segurtasuna: arriskuen ebaluazioei buruzko informazioa, egin beharreko neurketak, banakako babeserako ekipoen erabilpena, protokolo medikuak, osasuna zaintzea, erabiltzen diren produktu arriskutsuak.
  • Ingurugiroari lotutako alderdien identifikazioa  eta jarduera-planak egitea.
  • Gauzatu behar dituzten eskuduntzen arabera pertsonek lortu beharreko prestakuntza.

Las mejoras HCO

Hobekuntzak


Gaurkotu eta hobetzeko premia desberdinak identifikatu zituen hobekuntza-taldeak 12/13ko ikasturtean eta, ikasturte honen lehen hiruhilekoan zehar, landu dira.

Laburpen gisa, ezarri diren hobekuntza-arlo nabarmenenak ondorengoak direla esan dezakegu:

  • Sartzeko rol berrien sorrera, bete beharreko funtzioen arabera.
  • Aplikatzailean legeria gaurkotzeko zerbitzura sartzearen integrazioa eta web orriaren informazioarekin sinkronizazio automatikoa.
  • Ingurugiroari buruzko atalaren berregituraketa.
  • Lanak gauzatzeko arduradunei abisu eta alerta gehiago ematea.
  • Txostenak formatu bateragarrietan eman eta esportatzea.
  • Aplikatzailean errazago nabigatzeko iragazkien aplikazioa.
  • Lotutako dokumentazioa hartu edo lotzeko aukera.
  • Ingurugiro-, segurtasun- eta prestakuntza-planak kudeatzeko erraztasunak ematea.
  • Beste eskuliburu bat, erabili eta instalatzeko argibideekin, egitea.

2014ko urtarril honetarako, ditugun aurreikuspenen arabera, balidazioa eta ziurtatzea ez ezik, KSI sareen aurkezpena ere egingo zaie erabili nahi duten ikastetxe guztiei eta, horretarako, datorren urtarrilaren 29an, asteazkena, bilera bat egingo dugu Iurretan.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: