Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

San Juan Bosco ospatzen

CASTELLANO

Lankidetza – IEPFS NICOLAS LARBURU GBLHI – Barakaldo

Ostiralean, urtarrilaren 31an San Juan Bosko dela aprobetxatuz gaur Nikolas Larburu GLHBI-ren lankidetza dugu egun hau nola ospatzen duten kontatzeko.

Ekarpena eskertzearekin batera “Lanbide Heziketarenak garenok” hainbeste maite dugun jai honen izpiritua bizirik mantentzeagatik zoriontzen diegu.

San Juan Bosco eta LHren jaia


San Juan Boscori “Lanbide Heziketaren“ sortzailetzat jotzen zaio. Industria Iraultza bete-betean zegoela, milaka gazte iristen ziren Turinera herrietatik. Gazte horiek trebatu gabeko eskulan merkea ziren eta obra eta lantegietan esplotatzen zituzten. On Boscok harrera egin eta lanbide bat irakatsi zien. Inprenta-, arotzeria-, zapatagintza- … tailerrak sortu zituen. Lehen lan-kontratuetan aprendizen eta artisauen artean bitartekari gisa ari izan zen bera eta, bitartekaritza hori zela-eta, gaztea hezteko konpromisoa hartzen zuen bere gain On Boscok; enpresarioa, aldiz, lana eta ostatua ematera eta lanbide bat irakastera konprometitzen zen.

12 3 600Haren ohorez, gazteei lan bat eduki eta haien etorkizuna eraikitzekoa aukera ematen zieten tailer profesionalei hasiera eman zien aldetik eta haren heriotzaren datarekin, 1888ko urtarrilaren 31n Turinen, bat etorrita, Lanbide Heziketaren eguna ospatzen da.

NICOLÁS LARBURU GMLHBIk San Juan Boscoren jaia ospatzen du haren hasieratik, Lanbide Heziketaren ezagutza gisa. logo larburu Jaiegun bat da eta, urtarrilaren 31 asteburuan bada, ahalik eta gertuen dagoen datan ospatzen da.

Jarduerak


Egiten diren jarduerak anitz dira.

larburu-actividades-alumnado

Egunaren garapenaDCP01148 b


Gaur egun oso parte-hartze handia dago egun horretan antolatzen diren jardueretan: ikasleen % 85ek baino gehiagok eta, praktikan, irakasle guztiek hartzen dute era aktiboan parte, laguntzaile /antolatzaile edo ikusle gisa eta joko / lehiaketetan parte hartuz.

S Juan Bosco048 b4Parte-hartze hori antolaketa on batekin eta irakasleen eta ikasle taldeen inplikazioarekin lortu da. Batzorde bat arduratzen da horretaz guztiaz; izan ere, batzorde horrek, zenbait bileraren bidez, egunaren edukia antolatu, garatu eta ezagutzera ematen du: jarduerak, tokiak, ordutegiak…

Antolaketan lagundu nahi duten irakasleek eta talde desberdinetako delegatuek hartzen dute bilera horietan parte.

Ikasle guztiek, delegatuen bidez, datu eta informazio horiek ematen dituen agiri bat jasotzen dute. Hortik aurrera, talde desberdinek, maila pertsonalean eta kolektiboan jarduera desberdinetan (tortila txapelketa esate baterako) ematen dute izena. Irakasleek laguntzaile edo parte-hartzaile gisa ematen dute ere izena.

Errekonozimenduak


DCP01226 2 600“Anaitasun-bazkaria“ deritzona da irakasleen artean egiten diren jarduera bihotzekoenetariko bat. Ospakizun horretan ERREKONOZIMENDU bat egiten zaie NICOLAS LARBURU GMLHBIn 25 urtetan zerbitzuan ari izan diren edo aurreko urtean erretiroa hartu duten irakasleei. Dagoeneko erretiratuta dauden arren institutuarekin harremana galdu nahi ez duten irakasleekin elkartzeko unea da.

Insignia LarburuInplikatuek, ikastetxean 25 urte bete dituztenek, Institutuaren urrezko intsignia jasotzen dute; erretiroa hartzen duen pertsonalak, ordea, paparreko /erloju bat, inskripzioarekin + zapia /gorbata jasotzen du, Udalaren kontura. Hezkuntza Saileko agintariek eta udal agintariek, alkate jauna buru dutela, ematen dituzte opari horiek.

Omenaldia egiten zaien irakasleei hezkuntza-erkidegoaren esker ona, erakutsi dituzten dedikazio, entrega, laguntza eta kidetasunarengatik, publikoki adierazteko erabiltzen da bazkari hau. Egindako esfortzuari esker, modu batean zein bestean gure hezkuntza-helburuak lortzeko ari izan dira lanean.

Comments are closed.

A %d blogueros les gusta esto: