Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Goierri Eskolak 50 urte betetzen ditu

CASTELLANO

Aste honetako publikaziorako, eta Goierri Eskolaren 50. urtemuga dela eta, bere sistema-arduraduna den Luis Alberto Aranbururen laguntza izango dugu. Zorionak eman nahi diogu Goierri Eskolari bere urtebetetzean, eta orain arte bezala, Lanbide Heziketa Sistema hobetzeko laguntzen jarrai dezaten opa diegu. Zorionak!

Hasierak


Goierri Eskolak 1963.urtean eman zion hasiera bere ibilbideari eskualdeko hezkuntza beharrak asetzeko asmoarekin. 2013-2014 kurtsoan, beraz, Goierri Eskolak 50 urte betetzen ditu, urte horietan 8.200 ikasle baino gehiagok lortu dute Lanbide Prestakuntzako titulua, 300 ingeniari baino gehiago lizentziatu dira MUren Goierri Campusean eta 9.200 langile baino gehiagok jarraitu dute haien prestakuntza teknikoa beraien instalakuntzetan edota enpresetan.

goierriHasieran eskolaren garapena ez zen erraza izan, hala ere 80.hamarkadan burutu zen transferentziak, Hezkuntza ez unibertsitarioaren zerbitzuak Estatutik Euskal Erkidego Autonomora pasatzeak, ikasketa zentroaren aurrerapena erraztu zuen, batez ere instituzioen gertutasunagatik eta aldaketa honek suposatu zuen egonkortasun ekonomikoarengatik.

1986an, Goierri Fundazioa sortu zen, Goierri Eskolarekiko konpromisozko proiektu bat izaki Goierri eskualdeko 18 udal eta 40 enpresa biltzen dituena.

Harrez gero, Goierri Eskola ospea irabazten hasi zen eta 1987. urtean aktiboki parte hartu zuen Hetelen, Lanbide-Heziketako ikastetxeen Elkartearen, sorreran eta orduz geroztik zuzendaritza taldeko kide da. Aldi berean, 1995.urtean Hetelek obra soldatuaren fabrikazio eta kontrolean Ceret Zentro izendatzen du Goierri Eskola.

GoierriEtorkizunerako apustu bat


Hala ere, 50 urte hauetan garai gogorrak ere egon dira, 1990. urtea kasu. Eskualdean zeuden langabezia-tasa altuekin (%18), eta sektore industrialean, eskualdeko ekonomiaren oinarrian, gerturatzear zegoen panorama aurreikusita, Goierri Fundazioa–Goierri Eskolak hausnarketa estrategiko bat egitea erabaki zuen non eskualdeko agente sozio-ekonomiko guztiek parte hartu zuten. Horren ondorio, 1991.urtean Goikerri zerbitzu teknologikoa eratzen da, ingeniaritza zerbitzu integratua, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zerbitzu teknologikoa ematen diena eta sektore industrialarekiko etorkizunerako apustu bat dena. Era berean, eta Goierri Fundazioa-Goierri Eskolak aurrera eramandako hausnarketaren ondorioz, 1993an Goieki sortzen da, Eskualdeko Garapen Agentzia, eskualdeko 18 udalek osatzen dute eta hausnarketa estrategikoan planteatutako erronkak dinamizatzeko helburuarekin sortzen da.Goierri 2

Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza


Hezkuntza alorrari dagokionez, 90.hamarkadako hausnarketa estrategikoak beste jarduera lerro bat ere zehazten du, hautematen ziren erronka berriei erantzuteko eskualdeko pertsonen prestakuntza maila igotzearen beharra hautematen da, hain zuzen ere. Eta 2001.urtean behar honi erantzuna ematea lortzen da zentroko hezkuntza eskaintzara unibertsitate ikasketak gehituz, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmen bati esker.

Lehiakorra hobetzea


Captura de pantalla 2014-02-12 21.42.502002. urtean Goierri Fundazioa-Goierri Eskolaren baitan beste gertaera garrantzitsu bat gertatzen da, izan ere aktiboki Lorteken sorreran parte hartzen da, zentro teknologiko pribatu bat, IK4 aliantzako kide, eta lotura prozesu, material zein teknologietan aditua dena. Lortekek jakituria guztia industriara helarazten du, beti ere lehiakorra izatea helburua izanik. Hedapeneko hamarkada hau Goierri Berrikuntza Gunearen sorrerarekin iritsi zen gorenera, 2010. urtean, berrikuntza ekintzetarako babesa emango dion proiektu bat da, elkarlan publiko eta pribatuan oinarritua dagoena eta, lehiakortasunaren maila gorenean, talentuzko sare batean integratzeko aukera aurkezten duena.

Goierri Eskolaren ikuspegia hezkuntza proiektu erakargarri honekin jarraitzea da berrikuntzaren bidez eskualdeko enpresen lehiakortasuna mantentzeko eta hobetzeko eta Euskal Herriaren garapenean laguntzeko.

50. urtemugaren programa


Goierri Eskolak zenbait ekitaldi antolatu ditu, ibilbidearen 50 urte hauek ospatzeko. Azaroaren 26an egin zen 50. urtemugaren ekitaldiak aurkezteko prentsaurrekoa, Jorge Arévalo LHko sailburuordearen eta Igor Eguren Goierriko Herrien Ekintza Fundazioko eta Ordiziako alkatearen parte-hartzearekin.

2013-04-16-11.01.42-compañerosEkitaldi hauek egingo dira: ikasle ohiekin zenbait topaketa (lehen ikasleen promozioari zuzendutako bat egin zen abenduan eta lehen hamarkadako ikasleak joan ziren beste bat), ikasle eta irakasleentzat jai handi bat San Juan Boscoren egunean, barne ekitaldi bat organismo horretan dauden enpresa eta instituzioentzat, azken 50 urte hauetan Goierri Eskolan lan egiten duten pertsona guztiak gonbidatuta dauden bazkari bat eta 2013-2014ko ikasturtearen bukaeran aurreikusten den azken ekitaldi bat. Ekitaldi horretan Goierri Eskolako fundatzaileei egingo zaie omenaldia eta 50 urte hauen historia, irudi eta anekdota guztiak bilduko dituen liburua aurkeztuko da, baita horretarako argitara eman den bideo bat ere.

50. urtemugaren informazioa aditzera emateko azpiatal bat egokitu da Eskolaren web orrian. Azpiatal horrek on-line argazkien album bat du eta Eskolaren irudi gehiago duen edozein pertsonari egiten zaio toki horretara igotzeko eskaera. 50. urtemugaren programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.goierrieskola.org/50urteurrena web orrira jo ahal duzue.

Adierazpenak


Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea: “gure etorkizuna idazten ari gara, lehiakortasunean oinarritutako estrategia bat, azkarra, ezagutza eta berriztapen handiagoarekin. Gaitasuna duen herrialde bat gara, etorkizun iraunkorrarekin denborari begira, eta ondo prestatuta dauden pertsonak behar ditugu. Goierri Eskola lan bikaina egiten ari da horretan eta puntako eskolatzat, oinarrizko zutabetzat jotzen dugu. Goierri Eskola aseguru bat da“.

Igor Eguren, “Goierri“ Fundazioko lehendakaria eta Ordiziako alkatea: “oso zaila litzateke krisi egoera honetan ere Goierrik gaur egun duen maila ekonomiko altua esplikatzea, prestakuntza, ikerketa eta enplegarritasunaren terminoetan Goierri Eskolak egin duen lan neketsua nabarmendu gabe“.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: