Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Norentzat egiten dugu lan?

CASTELLANO

Duela urtebete inguru “Zer nahi dute ikasleek?” izeneko artikulu bat eman genuen argitara eta, artikulu horretan, bezeroari eman beharreko orientabideari buruzko hausnarketa bat egiten genuen.

Norentzat egiten dugu lan?


Batzuetan, askotan, lanak itotzen du, lan-karga handia dugu eta ia ez dugu hausnarketa egiteko denborarik. Gure “nagusia“ pozik egon dadin betetzen ditugu gure eginkizunak baina ez gara bezero eta ikasleez batere gogoratzen, ezta eskatzen dutenaz ere.

Horrekin jarraitu, duela gutxi hau entzuten nion hegazkinetarako motor-lantegi bateko arduradun bati: haien motorrak hegazkin-konpainia bati erosten zizkioten arren, argi zuten ez zirela haiek haien bezeroak, bidaiariak baizik. Jakina, konpainiak ordaintzen du motorra eta hegazkin-konpainiarekin hitzartutako konpromisoak bete behar ditugu baina harago joan eta bezeroak eskatzen duena bete (edo betetzen saiatu) behar dugu.

Noraino iritsi?


… eta orain galdera hau egin beharko genioke geure buruari: noraino iritsi bezeroen, ikasleen eskaerekin?. Duela zenbait urte ikasleek hauek bezalako gauzak eskatzen zituztela gogoratzen naiz: igerileku bat, ordu libre gehiago, erretzen uztea, ikastetxean jolastoki bat izatea …

Eskaera horietako batzuk legez kanpokoak dira, ikastetxean erre ahal izatea esate baterako, eta beste batzuk ezinezkoak dira. Baina, benetan ezinezkoak al dira?.

Santa ClausAzken Gabonetan, deigarri egin zitzaidan Kanadako hegazkin-konpainia txiki batek (Wesjet) egin zuen publizitate-kanpaina. Abenduaren 24ko bidaian, hots, hemen Olentzeroaren eta han Santa Clausen gaua, egun horretan bidaiatzen zuten guztiei sorpresa bat prestatu zieten. Enbarkatu aurretik, ontziratze-aretoan zegoen Santa Claus elektroniko bati opari bat eskatzera animatzen zituzten.

Batzuk neurritsuak izan ziren beren eskaeretan (bufanda bat, jostailuak, argazki-kamara …), beste batzuk, bromari jarraituz, ausartagoak izan ziren (asteburuko hegaldi bat, table android bat, Samsung Galaxy, baita formatu handiko telebista bat ere). Horiek horrela, bidaiari guztiek beren eskaerak egin zituzten.

… eta, denak enbarkatzean, guztia funtzionatzen hasi zen. Ikusi nahi al duzue?
.

.

Garesti atera al zen ekimena?


Bada, destinoko tokira iristean, eskatu zuten guzti-guztia iriste-aretoan aurkitu zuten. Santa Claus 3Harridura itzela izan zen. Dudarik gabe, bidaiari horiek ez dute hegaldi hori inoiz ere ahaztuko, beren opariengatik eta hegaldian kide zuten guztiak haien opariekin ikusteak eman zien zoriontasunarengatik.

Baina, garesti atera al zitzaion ekimen hori hegazkin-konpainiari? Mundu guztira hedatu zen albistea izan zen. Telebista askotan entzule gehieneko albistegietan eman zuten. Hurrengo egunean, kafetegi eta tabernetan komentatzen zen ekimena. Horiek horrela, garesti irten al zitzaien ekimena? Eta, batez ere, eraginkorra izan al zen?.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: